Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txilin 1 iz kanpai edo ezkila txikia. ik xilintxa; zintzarri.

Ateko txilina entzun zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 93. orr.

Tranbia baten txilina entzun dinat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 105. orr.

Segidan, ondoan zuen txilin bati eragin zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Sarreran, emakumeak dunbala jotzen zuen eskuin eskuarekin eta txindatak ezkerrarekin, eta ile nahasiko neska batek txilin bati eragiten zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Lurrean etzan zen eta halaxe zegoen, aurpegia lurraren kontra jarrita, atean txilinari eragiten zion hezlearen neska zarpailtsua inguratu zitzaionean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz.  Elizen arteko biblia   1 Kro 13,8

Txilinak jo zuen dendan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

Kobrezko botoiari tira egin nion, eta txilina jo zuen etxe ozenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 362. orr.

Neskameari txilina jo, eta ahots urratu batez agindu zion kentzeko bertatik jaki nardagarri hura mahai gainetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Zorionez ez dauka sakrifiziorako deia egiten duen txilinik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

Txilin baten hotsak atera zuen osaba Kamil bere ohiko lozorrotik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Txilin baten hots purrustatuak sparring-arengana hurbildu eta haren inguruan estreinako ukabil-ziztadak saiatzen hasteko unea adierazi zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

Okerrago izan zen ontzietan, goizeko lehen otoitzerako deia eginez, txilinen hotsak aditzen hasi ginenean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Orain garbi entzuten zituen ahotsak eta baita txilin baten tintina eta ate batek, irekitzean eta ixtean, ateratzen zuen kirrinka-hotsa ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Une hartan puntuan tranbiaren txilina hurbiltzen zela entzun baikenuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Nire bozak mihia lokatu zaion txilina eman zuelakoan nago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 352. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Goretsazue txilin ozenez, goretsi txilin durundariz.  Elizen arteko biblia   Sal 150,5

Apaindu mantuaren barreneko ertza purpura more, gorri eta gorriminezko granadez, ertzaren inguru guztian urrezko txilinak tartekatuz.  Elizen arteko biblia   Ir 28,33

Heman, Asaf eta Etan kantariek brontzezko txilinak jotzen zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Santutegian Jaunaren aurrera sartzean eta handik ateratzean, txilin-hotsa adituko da.  Elizen arteko biblia   Ir 28,35

Biraderak aurrera eta atzera kateen txilin-hotsa eginez, ateak gorantz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Gero, anbulantzia baten txilin-hotsa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Pertzen txilin-hotsa eta zopa-ekarleen oihu arruntak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 236. orr.

Beheko jantokitik, [...] aiztoek, sardexkek eta platerek eragindako txilin-hotsen artean, baltse baten doinu kiribila igotzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Miarritzera ari, zaldietako txilin-koilareek airea kariloi-hotsez betetzen zutelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 313. orr.

Horretan, non entzuten dudan txilin eta kolpe zalaparta bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.

4 txilinaren hotsa.

Erantzun gisa, urrezko kanpaitxoena zirudien txilina entzun zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.

5 adkor zakila.

Txilina agerian, hari heldu eta kontatzen hasi zen-: honela heltzen diote eta berehala handitzen zaie.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 9. orr.

Ezpata bere zorroan bezala sartu zen txilin txikia ene uzkian.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 77. orr.

Deus esan gabe, poliki-poliki jarrera egokian jarri eta 69a egin genuen elkarri txilin-arrautzak miaztuz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 101. orr.

6 txilin-belar gariaren eta artoaren inguruan hazten den landarea.

Han-hemenka haltz eta sahats sailez banatuta, edo aihen-zuri usaintsuz ezkutatuta, landareak besarkatzen eta txilin-belar koloretsuz jositako estalpeak eta orratzak osatzen baititu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

7 txilin egin/eragin

Ez al dizu inork txilin egiten?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 137. orr.

Lepoa luzaturik dabiltza, keinuka, begiak batetik bestera, pauso txikian, oinetako katetxoei txilin eraginez.  Elizen arteko biblia   Is 3,16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txilin hotsa (15); txilin hotsa entzun (3)

ateko txilina (4); txilina entzun (7); txilina entzun zen (3); txilina jo (10); txilina jo zuen (4); txilina jotzen (4)

ateko txilinak (3); txilinak jo (8); txilinak jo zuen (3); txilinak jo zuenean (3); txilinak jotzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus