Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zintzarri 1 iz abereak lepoan daraman kanpai modukoa. ik joare; arran.

Goizean goiz zintzarri bat aditu dut, hurbildu naiz eta gizon bat ikusi dut, artzaina izango da, ardi eta behi batzuk daramatza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Malkarrean alatzen diren ahuntzen zintzarriak iristen dira enegana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Nekazari taldeak belardietara iristen hasi zirenean, behiak zeramatzaten, eta hain ohikoa den zintzarria eramaten zuten lepotik zintzilik pentze ikusgarri haietan jatera joaten zirenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Sentipen bitxia eragin zidan hasieran horrelako ingurunean minarete luzeko meskitak ikusteak, are bitxiagoa muezin-en otoitzaldiak aditzeak haien bozgorailuetatik, abereen zintzarrien hotsarekin nahastuta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.

Zintzarri baten ozendura du etxe bakoitzak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Gurdiaren txilinek eta zintzarriek ere ezin zaldiak alaitu, eta belaunak makurtu zitzaizkien zenbait aldiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.

Andre Venanciaren alaba zintzarririk gabeko behi bat zen, nagia, mozkorra, bizitza guztia inguruko atsoekin mokoka ematen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

2 irud/hed

Edozein soinu bereizten genuen: fusilak kargatzen zirenekoa, granaden txistuak parabolaren goiengo puntuan zeudeneko une mutua, eta batez ere, bazkaria prest zegoela adierazten zuen zintzarri hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Surdo-ak, brasildar danbor txikiak, metalezko bidoia, zintzarriak eta beste perkusio txikiak.  Berria - Kultura   2004-12-21

Itzulerako egunean [...] diligentziaren zintzarria entzun orduko, Lepic andreak seme-alabak inguratu eta besarkada bakar batean bildu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sartu orduko salmoak oihukatzeko gogoa nigan zanpatu nuen, mendi eta haran berde argazkiz edertua zen gunean hedatzen zen ardi zintzarri ozenetan bermatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 71. orr.

Ate-zintzarriaren txilin-hotsarekin batera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

4 zintzarri hots

Zintzarri hots batek eman zuen igogailuaren etorreraren abisua eta denak isilik sartu ziren, era ordenatuan, elkarrekin egindako barne metodo bat errespetatuko balute bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.

Baina zintzarri hotsa berria zen bufaloentzat, eta sosegurik eza sortzen zien.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Txapak txaparen kontra jotzean ateratzen zuen metal xaxtar baten zintzarri hots lehor hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Ohartu nintzen kanpai ez zen kanpai haren zintzarri hots xaxtar hark bazuela zerbait berezia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zintzarri hots (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus