Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xilintxa (orobat txilintxa g.er.) 1 iz ipar txilina.

Noiz eta ere presuna bat bidean gertatzen baitzen, haurrak edo gazteak xilintxa joiten zuen, ibilkariaren abisatzeko: honek, gelditurik, agurtzen zuen Sakramendua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 142. orr.

Komunitateak jana duelarik, aumonierrak jatekoen arrastoak baratzera badakartza eskuetan duen zilarrezko xilintxa joz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 93. orr.

Bazabilan ezker eta eskuin, xilintxa bat eskuan jendea jarraiki zakion, hemen predika, han kofesa, bataioari buruz prestatuz lekuko jendeak.  Herria   2005-03-17

Mendeko Ama Birjinaren harrizko itxura bat aurkitzen du elorri xuri batean eta zintzilik txilintxa bat.  Herria   2001-08-02

Komentuko atean xilintxa jo zuen haren aitzinean gertatu nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Txarangak entzun nitzakeen, txistulariak eta txülülari hirukoteak, dantzarien xilintxa graziosoak eta ororen gainetik odola kopetan kolpeka bezala, Euskal Herri osoko joaldun zein sanpantzarrak, tematsu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.

2 xilintxa-jotzaile (corpusean txilintxa-joile soilik)

Anartean, atean xilintxa joileak xapela kendua zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus