Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txar 1 izond funtsezko akats bat duena, bere egitekoa ongi betetzen ez duena, ona ez dena. ik tzar.

Gariaren ordez hazi bitez arantzak, garagarraren ordez, belar txarrak!  Elizen arteko biblia   Jb 31,40

Paradisua iruditu baitzitzaion baratze abandonatu, belar txarrez bete hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Ohe txar bat besterik ez duten 'caged-men' izenezko langile-morroiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

Ganibet txar bat badut, gauza handirik mozten ez duena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.

Jabeak ez du [abereak] onak ala txarrak diren begiratu behar, ezta aukeratua beste batez trukatu ere.  Elizen arteko biblia   Lb 27,33

Oihalik txarrenean ere orban bat eror daitekeela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 321. orr.

2 (pertsonei buruz)

Haur eta Gazte Literaturaren esparruan, idazle onak, ez hain onak eta txarrak daude, literatura orokorrean bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 98. orr.

Kontuz erdainkuntza faltsua proposatzen dizueten langile txar horiekin!  Elizen arteko biblia   Flp 3,2

Ez nazazu har emakume txartzat.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,16

Ministro txarrengatik egin zion uko prelatu izateari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 664. orr.

Bertsolari txarra ez hintzen: diferentea izatea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Ondorengo prentsaurrean futbolari gazte txar bat atera zela esateko ez zegoela arazorik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 40. orr.

3 (gauza abstraktuez mintzatuz) ik desegoki; gaizto.

Gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.

Han zeuen jokabideaz oroituko zarete, zeuen buruak kutsatu zituzten egintza txar guztiez.  Elizen arteko biblia   Ez 20,43

Zorte txarreko gizona zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 146. orr.

Populu zenbaiten etsipena [...] mundu guziaren ganik beren suerte txarrera abandonaturik.  Herria   2004-09-09

Ikusten duzu nola mendekatu zaizkidan, zenbat asmo txar duten nire kontra.  Elizen arteko biblia   Nk 3,60

Begi-keinuka diharduena asmo txarrez dabil: Jakinduria ez da sartzen asmo txarreko bihotzean, ez eta bizi ere bekatuaren menpe dagoenaren gorputzean.  Elizen arteko biblia   Si 27,22

Iritzi txarregia dut emakumeez horrelakorik uste izateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 273. orr.

Bolada txarrean hago: familia aferak, batetik; hire lagunaren heriotza, bertzetik -ahotsa apaldu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Gogo txarrez makurtzen naiz frogabideetara.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Bere aurkariaren harrera txarraz jabetua zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Harriduratik susmo txarrera nire laguna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 11. orr.

Gaixo amak baleki nolako planta txarrean nengoen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Ospe txar hau gaizki-ikuste publikoaren ezaugarria da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 68. orr.

Nire bihotza barrukoz kanpora jarri, eta alde txarra erakusten dut kanpora eta ona barrura.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.

Aldi onean goza ezazu, eta txarrean pentsa.  Elizen arteko biblia   Koh 7,14

Afektu bat ez da txarra edo kaltegarria, Izpirituari pentsatzea eragozten diolako baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 547. orr.

Baina egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, zapaldu eta esklabotza gogorra ezarri.  Elizen arteko biblia   Dt 26,6

Gaur egun emakumeen kontra gertatzen diren tratu txarrak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 280. orr.

Agresioa, tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Zizarez betetako arroza eta usain txarreko okela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

Duela 15 bat urte deitua izan zen zuzendari, elkarte hori kinka txarrean zelarik.  Herria   2005-10-06

Eibar denboraldiko unerik txarrenean sartu da sailkapeneko azken postuan.  Berria - Kirola   2006-03-19

Pertsona ona, hitzaren zentzurik txarrenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.

Euskara modernoa, zentzurik txarrenean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 155. orr.

Leibniz-en "mundu posibleetarik hoberenean" alegia, edo gutxien txarrean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 211. orr.

4 (ezezko esaldietan indargarri gisa)

Ez zaio ongietorri txarra iruditzen Dylani, Hendrixtownen egin nahi zioten agurraren antzekoa, baina handik ihes egin du eta lasai dago. Hilarria aldatzeko ere ez litzateke momentu txarra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.

Delitu batez akusatutako pertsonak, espetxeratua eta libre utzia izan ondoren, ez luke fama txarraren orbanik eraman behar.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Ez haiz leku txarrera etorri gosaltzera, alajaina!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 66. orr.

Iruditzen zitzaidan testu labur eta oso zehatz baterako euskara ez zatekeela, behingoz, baliabide txarra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 187. orr.

Goiz busti lardaskeroan kantuan abia ohi denean, ez da batere seinale txarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.

5 kaskarra, balio gutxikoa, ezdeusa.

Nork bere buruari kolonia botatzea, etxe txar bat erostea, preso bati kitarra erregalatzea, herriko alkate izatea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 117. orr.

Ganbara txar bat banuen hartua Baionan, ez bainuen arrats guziz etxerat itzultzeko molderik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

-Bosgarrenean, ez da bizitegi txar hau baizik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 96. orr.

Ogitarteko txar bat hartu nuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

6 oinazea, nekea edo kidekoak eragin ditzakeena.

Eta, halako erorketa txarrean, gorputz-atal guztiak kolpatuak gelditu baitzitzaizkion.  Elizen arteko biblia   2 M 9,7

Eta horrek oso egoera txarrean utzi zuen Black.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 169. orr.

Hanka egingo zenukete aberri mairurantz, nondik ordu txarrean etorri baitzineten, guretzat utziz gurea dena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 239. orr.

Bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.  Elizen arteko biblia   Sal 36,5

Ez nau harritzen, bide txarra hartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Lanbide txarra eman die Jainkoak gizon-emakumeei, horretan jardun dezaten.  Elizen arteko biblia   Koh 1,13

Bainan amore eman behar izan du elur gehiegi eta eguraldi txarregia zelako.  Herria   2005-06-16

Ordu txarrean askatu ere.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Baina ez nekiela zein zentzutan, onean ala txarrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Badirudi bere txarrean ere onik irten nintzela, hots, petrikiloak ondo egin zuela bere lana.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

7 gaiztoa dena, zintzotasunaren aurkakoa dena.

Grina txar eta irrits gaiztoen ondoren dabiltzanak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 103. orr.

Kasurik onenean -hau da, borondate txarrik edo herra gaiztorik leporatu ezin zaienen kasuan, halakorik balitz-, [...].  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Orain, jentilak harritu egiten dira eta irainka ari zaizkizue, beren biziera txarreko gehiegikerietan ez duzuelako parte hartzen.  Elizen arteko biblia   1 P 4,4

Horrelakoak hiltzaileak dira, arima asko eramaten baitituzte hondamendira beren etsenplu txarrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 122. orr.

8 (izen gisa) gauza txarra.

Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko.      - 1. orr.

Gizabanakoek, baina, onaren eta txarraren ezagutza beraientzat erreklamatzen dutenean, errege izateko irritsa dute.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 141. orr.

Zure anaia hemen dagoenez geroztik, txarretik txarragora doa dena...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.

9 txarrean adlag

Ezagutzen zuen egoera bakoitzari zein jokamolde egokitu: onean ongi, baina txarrean gaizki, eta primeran moldatzen zen bietan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Ezkongaiek hildako azienda guztia itzularaziko zienat akaiarrei, edo onean, edo txarrean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.

Gizakiaren bihotzak aurpegia moldeatzen du: onean nahiz txarrean aldatzen.  Elizen arteko biblia   Si 13,25

Gustatu egiten zitzaidan amonak eskaintzen zidàn Jainkoa, hain probidentziala -hala onean nola txarrean- eta hain bere hurbilekoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 38. orr.

-Konforme, polit hori, txarrean nahi badun, txarrean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Elezaharretakoen antzeko adiskideak gintuan, Kastor eta Polux, onean eta txarrean elkarren lagun hogeita lau urtez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

Orain badakigu nolakoak garen, txarrean behintzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Ez ezak txarrean hartu, gizona.     «Bizia lo», 2003 - 119. orr.

Golek oso txarrean hartu zuen hau, eta borrokatzeko desafioa egin zion Cumhaili.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 20. orr.

Pistolaren istiluaz geroztik txarrean zegoen Ximurrarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

10 txarrenean adlag

Beraz, telegrama batekin ez nuen, onenean, etxekoak alferrik kezkatzea beste ezer lortuko; txarrenean, berriz, arriskuan jartzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Beharbada ez dio ezer esango, txarrenean seko aspertuko du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.

Enpresa handi horiek, nekez laburbil daitezkeen bidegabekeria eta gehiegikeria guztiekin ere, txarrenean jarrita ere, ekarri izan diote hainbat eta hainbat gizakiri onurarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Gainera, txarrenean jarrita ere, hire susmoak egia izan eta Manuelen arrastoa topatzen badute ere, ez dituk ausartuko jende artean sartzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 31. orr.

11 txarrenera adlag

Zer gertatuko zait bada, txarrenera ere?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.

Almuedanoak iloba batek ematen dizkion azalpenak entzuten ditu eta txarrenera jartzen da, hau da, txarra oraindik gutxi gorabehera jasangarria izango zela pentsatzen hasten da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 166. orr.

Txarrenera jota ere -hots, nire deia ez zitzaiola atsegina gertatzen sumatuko banu-, duintasuna gordetzeko behintzat, ez zitzaidala aitzakiarik faltako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Bidaiari haiek guztiek bazekitela liberatuak izango zirela, edo, bestela, txarrenera jota, kondenaren ondorioak ez zituztela jasango.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.

12 txarrera adlag

Eta zein da -onera ala txarrera ari ote den kontuan hartu gabe- munduko desberdintasun itzel horien kausa?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 272. orr.

Lehenengotik oso egoki erantzunez gero, arrisku handia dago gero bertsoak txarrera jotzekoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 88. orr.

Eta ez dezatela txarrera har, ezjakintasuna dela medio, guk haiei bizkarra itzultzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 36. orr.

Lehenbizi jarri zizkioten antibiotikoek ez zuten eraginik izan: txarrera egin zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Alemaniarrak etorri zirenetik tabakoak ere txarrera egin du.  Berria - Ekonomia   2004-01-08

Merkataritza trukearen aukeran [...] sartzen denak onera egiten du, kanpoan geratzen denak berriz txarrera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.

Bisita haren ondoren aitak txarrera egin zuen berriz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 439. orr.

Bertze zenbaitetan antxetak ikusten ditut neure parean hegaldaka, eta orduan badakit eguraldiak txarrera eginen duela, antxetak dira barometrorik onena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 180. orr.

Baina hurrengo goizean eguraldiak txarrera jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

· Hilabeteak pasatu ahala eta ez zuela ezer arrarorik sentitzen sumatu zuenean, berdin erretzen jarrai zezakeela eta apetituak ere ez zuela behera egin, bere onera eta bere txarrera itzuli zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 194. orr.

13 txartzat adlag

Han txartzat ematen diren esaldi anitz aski naturalak izan daitezke, nolakoa den testuingurua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 87. orr.

Neke guztietara makurtzen zuten beren burua, espirituko kontsolamendua ez beste atsegin guztiak txartzat emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.

Izan ere, naturaz [...] animalia jaiotzen direnez gero, berehala atsegin duten oro irrikatzen badute eta datozkien gaitzei beldurrez ihes egin eta hiraz arbuiatzen ahalegintzen badira ere, horregatik ez ditugu txartzat jotzen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 48. orr.

Lur landuetan agertzen diren belarrak dira txartzat jotzen diren horiek.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Euskaraz -keria eransten ahal zaie txartzat edo halamoduzkotzat jotako tasunei.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Eta nola gizonok kalte egiten digutenak txartzat hartzen ditugun, hots, erruduntzat, ez da posible ados jartzea zer den errudun eta zer ez definitzeko orduan, denok ez baititugu atsegin eta gaizki hartzen gauza berak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 205. orr.

Ez hartu txartzat esan behar dizudana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.

Ez hartu txartzat zure senitartea egiaz zein den jakin nahi izatea.  Elizen arteko biblia   Tb 5,14

Errorearen ilunpetan gure espiritua itsutu ez dadin, ona txartzat eta txarra ontzat har ez dezagun.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Beraz, legegileak ontzat ematen zuena hartu behar zela ontzat, eta hark debekatzen zuena, berriz, txartzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 140. orr.

Gizagaixoa izan behar da, edo zakurraren arima eduki, askatasuna gauza txartzat edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 252. orr.

14 parte txarreko izlag

Ez da izango parte txarreko zerbait?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Parte txarreko areto hartan bazen arima zimeltzen zuen zerbait.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.

Mikel Strogoff beldur zen parte txarreko topaketaren bat ez ote zuen izango Barabako zingirez harantzago luzatzen diren lautadetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.

Parte txarreko seinale hark lur jota utzi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 360. orr.

Emakumeek batez ere noiznahi eta nonahi ikusten dituzte sorginak, deabruak, begi kolpeak eta parte txarreko okerkeriak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.

Lokal hartan parte txarreko mozkorrek zeharkako begiratuekin larrutzen ninduten, tabernari ilehoriarekin sesiorik bilatzen ari ote nintzen pentsatzen zuten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

-Birigarro ederra Tom hori, baina ez da parte txarrekoa -hasi zaigu-.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.

Hamabortz urtetan ere parte txarrekoa iduritzen zitzaidaan haren orizta puta hori, eta handik goiti egin dituen guztiek ez zidatek baietsi baizik hasierako aburua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Baina inbidia ez zen batere parte txarrekoa, ez pentsa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 34. orr.

Sarritan pentsatu izan dut ez ote zuen musikari parte txarrekoren batek asmatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Ezin ukatuko dut tabernariaren zaratek eta kantarien gurgurrek, amorrazioarekin batean, halako jakin-min parte txarreko bat pizten zidatela, morboa esan ohi zaiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.

Bi ordu eman genituen jaisten, sokaz halamoduz lagundurik, izozturik baitzegoen: bilur-milur zurrun parte txarreko bat bilakatua zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

albiste txar (8); alde txar (14); belar txar (6); berri txar (34); berri txar bat (13); bolada txar (43); bolada txar bat (8); bolada txar batean (6); bulta txar (7); egoera txar (8); egun txar (16); egun txar bat (13); emaitza txar (6); gauza txar (17); grina txar (6); kolpe txar (7); molde txar (6); ohitura txar (11); on edo txar (9); on eta txar (16); ondorio txar (9); oroitzapen txar (15); oroitzapen txar bat (6); partida txar (10); susmo txar (28); tratu txar (124); tratu txar eta (23); tratu txar fisiko (9); tratu txar fisikoak (16); tratu txar psikologikoak (9); ukaldi txar (13); une txar (7); urte txar (6); usain txar (6); zorte txar (10)

albiste txarra (25); alde txarra (23); alderdi txarra (9); amaiera txarra (6); aro txarra (25); asmo txarra (12); aukera txarra (11); aurpegi txarra (11); balentria txarra (12); batere txarra (16); belar txarra (7); bere alde txarra (8); berri txarra (58); berri txarra da (7); beti txarra (8); bezain txarra (18); bide txarra (6); bikotekideei tratu txarra (6); bolada txarra (88); bolada txarra eten (15); bolada txarra pasatzen (6); dena txarra (6); denbora txarra (17); denboraldi txarra (7)

egoera oso txarra (8); egoera txarra (37); egun txarra (40); egun txarra izan (13); eguraldi txarra (97); eguraldi txarra dela (6); eguraldi txarra egiten (7); eguraldi txarra zela (12); elikadura txarra (15); emaitza bolada txarra (6); emaitza txarra (17); eragin txarra (11); esker txarra (15); etsenplu txarra (13); ez da txarra (68); ez litzateke txarra (14); fama txarra (42); gau txarra (15); gauza txarra (36); giro txarra (9); gizon txarra (8); gustu txarra (12); harreman txarra (11); harrera txarra (6); hasiera txarra (14); horren txarra (6)

ideia txarra (38); ikaragarri txarra (6); irakasle txarra (6); iritzi txarra (6); irudi txarra (10); itxura txarra (46); itxura txarra eman (11); izen txarra (17); izugarri txarra (7); jenio txarra (7); joko txarra (11); kalitatea txarra (7); kontzientzia txarra (18); kudeaketa txarra (20); lagun txarra (6); lan txarra (17); leku txarra (20); litzateke txarra (14); nahiko txarra (7)

ohitura txarra (10); ona ala txarra (24); ona edo txarra (41); ona eta txarra (23); oroitzapen txarra (13); osasun txarra (6); oso eguraldi txarra (12); oso itxura txarra (9); oso txarra (107); oso txarra da (20); oso txarra izan (23); oso zorte txarra (6); ospe txarra (23); ostia txarra (6); partida txarra (32); partida txarra egin (15); rollo txarra (7); sasoi txarra (8); seinale txarra (39); seinale txarra da (6); suerte txarra (30); suerte txarra izan (6); susmo txarra (90); susmo txarra hartu (25); susmo txarra hartzen (20); tratu txarra (98); tratu txarra eman (22); tratu txarra ematea (9); tratu txarra emateagatik (16); tratu txarra ematen (13)

txar txarra (24)

umore txarra (13); une txarra (7); urte txarra (25); urte txarra izan (17); usain txarra (56); usain txarra hartzen (6); zein txarra (10); zer txarra (7); zerbait txarra (15); zorte txarra (125); zorte txarra izan (55)

eguraldi txarragatik (15)

askoz txarragoa (7); baino txarragoa (23); ezin txarragoa (14)

baino txarragoak (11); emaitza txarragoak (8); ezin txarragoak (7)

albiste txarrak (15); alde txarrak (24); aro txarrak (6); asmo txarrak (10); baldintza txarrak (17); belar txarrak (11); bere alde txarrak (6); berri txarrak (138); berri txarrak taldeak (8); bikotekideari tratu txarrak (18); bolada txarrak (7)

egun txarrak (15); eguraldi txarrak (30); elikadura txarrak (10); emaitza txarrak (50); emaitza txarrak izan (8); emaitzak txarrak (10); emazteari tratu txarrak (14); etxean tratu txarrak (6); garai txarrak (16); gauza txarrak (19); grina txarrak (9); guztiak txarrak (6); hain txarrak (14)

jasandako tratu txarrak (9); kontrako tratu txarrak (9); kritika txarrak (10); lan baldintza txarrak (8); molde txarrak (8); nota txarrak (12)

ohitura txarrak (10); on eta txarrak (22); onak ala txarrak (6); onak edo txarrak (16); onak eta txarrak (75); onak nahiz txarrak (6); onak zein txarrak (6); ondorio txarrak (39); ondorio txarrak izan (6); oso txarrak (39); oso txarrak dira (8); partida txarrak (7); susmo txarrak (47)

tratu txarrak (560); tratu txarrak egiten (9); tratu txarrak eman (21); tratu txarrak ematea (11); tratu txarrak emateagatik (43); tratu txarrak ematen (19); tratu txarrak eragin (7); tratu txarrak eragiteagatik (12); tratu txarrak eragiten (8); tratu txarrak jasan (37); tratu txarrak jasaten (37); tratu txarrak jaso (11); tratu txarrak pairatu (8); tratu txarrak salatu (32); tratu txarrak salatzeko (10); tratu txarrak salatzen (10)

une txarrak (24); usain txarrak (12); zein txarrak (8); zorte txarrak (7)

bolada txarrarekin (6); eguraldi txarrarekin (7)

aro txarraren (19); aro txarraren gatik (13); bolada txarraren (8); denbora txarraren (6); eguraldi txarraren (22); eguraldi txarraren ondorioz (10); txarraren ondorio (6); txarraren ondorioz (20)

bolada txarrari (22)

aldarte txarrean (11); bolada txarrean (17); egoera txarrean (50); egoera txarrean zegoela (6); era txarrean (7); kenka txarrean (6); leku txarrean (9); modu txarrean (30); onean edo txarrean (7); onean eta txarrean (7); ordu txarrean (7); oso egoera txarrean (13); oso modu txarrean (6); toki txarrean (9); une txarrean (7); zentzu txarrean (6)

grina txarrei (8); tratu txarrei (22)

emaitza txarrek (14); tratu txarrek (9)

tratu txarrekin (6)

asmo txarreko (9); esker txarreko (45); fama txarreko (11); gustu txarreko (18); itxura txarreko (12); kalitate txarreko (6); parte txarreko (32); susmo txarreko (9); umore txarreko (7); usain txarreko (7); zorte txarreko (11); zorte txarreko gizona (6)

adur txarrekoa (7); esker txarrekoa (21); gustu txarrekoa (14); jenio txarrekoa (7); parte txarrekoa (16)

esker txarrekoak (9); gustu txarrekoak (7)

berri txarren (9); emaitza txarren (13); grina txarren (12); jasandako tratu txarren (8); susmo txarren (6); tratu txarren (133); tratu txarren berri (11); tratu txarren inguruko (9); tratu txarren ondorioz (11)

bolada txarrena (6); da txarrena (18); egunik txarrena (8); eta txarrena (27); eta txarrena da (6); gauzarik txarrena (14); horixe da txarrena (6); onena eta txarrena (9); parterik txarrena (6); partidarik txarrena (8); txarrena da (36); txarrena egin (8); txarrena egiteko (6); txarrena ere (9); txarrena ez (11); txarrena izan (14); txarrena zen (6); unerik txarrena (10)

unerik txarrenean (12)

tratu txarrengatik (24)

egoerak txarrera egin (8)

onerako ala txarrerako (11); onerako edo txarrerako (33); onerako eta txarrerako (31); onerako nahiz txarrerako (15); onerako zein txarrerako (26); txarrerako izan (7)

baldintza txarretan (16); une txarretan (6)

bide txarretik (16)

aldarte txarrez (8); asmo txarrez (37); begi txarrez (55); begi txarrez ikusi (6); begi txarrez ikusiko (7); begi txarrez ikusten (27); etsenplu txarrez (7); fede txarrez (11); gogo txarrez (67); susmo txarrez (25); tratu txarrez (7); umore txarrez (33)

asmo txarrik (28); asmo txarrik gabe (6); berri txarrik (6); deus txarrik (19); ezer txarrik (68); ezer txarrik egin (13); ezer txarrik gertatu (8); itxura txarrik (9); ondorio txarrik (15); onik ez txarrik (7); susmo txarrik (51); susmo txarrik ez (10); susmo txarrik har (6); susmo txarrik hartu (8); tratu txarrik (22); zer du txarrik (6)

txartzat hartu (10); txartzat jo (19); txartzat jo zuen (6); txartzat jotzen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus