Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitzina ene trufan ari zen Elixabet tzar hura. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.
Alabainan, hila giza tzar bat da, emakoia, drogazalea, bortxatu duelarik eta, azkenean, hilarazi neska gazte bat. Herria 2001-05-03
Luixa, bere irri argiarekin eta bere musu goxoekin, ez zela neska tzar zanpaila atrebitu bat baizik! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 49. orr.
Jokaldi eta ostiko-zanpako, gaixtagin tzar batzuen lehertzeko egin ohi den bezala. Herria 2002-12-26
Baina beste arazo bat, ezustezkoa hau ere: bi zakur ene zain, bata alimalea, bestea txarra bezain tzarra, iduriz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.
Jinen zela eta jinen zela, hori ginuen beldurra, eta jin da beraz gerla tzar eta higuingarri hori! Herria 2003-03-27
-Ikasak nahi duanarekin, bota zidan gaitzeko esker tzarrarekin! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.
Gauzek hola iraun zuten, baina, egun batez, 1903an, Errepublikak lege tzar bat bozkatzen du, honen arabera behar baitira eskolak hetsi eta fraile-serorak kanporatu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
Gripe tzar bat ukan banu bezala, hezurren juntura gehienetan min nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.
Jatekoa biziki tzarra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.
Gérard ere lasaitzen da, hastapeneko mutur tzarra alegeratzen zaio. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 94. orr.
Pilda batzuk soinean, zikinak eta higatuak, dena petatxu, oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.
Haize hegoak ongarri-zuloetarik zetozen urrin tzarrak hirian barna barreiatu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.
Bihurgune tzar batean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.
Hiltzera doan traste tzar herdoilduaren azken kirrinkak dira, adibidez, bake prozesuaren aurkako jarrerak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.
Guk orduan bi estatu genituen arerio tzar. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 120. orr.
Bazen beste arrano handi bat ere, hegal tzar luzekoa eta lumaia ugarikoa. Elizen arteko biblia Ez 17,7
Hutsak xurgatu ninduen berriro, otso tzar baten ahoak irentsiko banindu bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.
Mikel Strogoff tarantaseraino iritsi zen unean, piztia tzar batek atzera egin zuen berari kontra egiteko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.
Aste huntan ere, haizeak sekulan baino aldakorrago, nehork ezin erran nun izanen diren hunkienak Pariseko berriketari batek "pozoin beltza" deitu duen kotsadura tzar horrekin. Herria 2003-01-09
-Barda, euri tzar harengatik, arrunt ahantzia dut gauzaño baten zuri erraitea. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.
Maddalen hil zelarik, bere bizikletaren gainetik kamiun tzar batek bota zuenean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.
Uhain tzar itsusi batek biak eraman zituen! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.
Sarrerako harlosa tzarra astiro-astiro mugitzen hasi orduko, urrezko distira sekulako batek itsutu zuen eguna. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.
Monumentu tzar horiek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.
Megadenda tzar batean sartu nintzen halako batez, bidaiarako behar nituen bizarra kentzeko trepetak eta hortzorea erostera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 187. orr.
Pantxok, hala beharko, lagunak bezain agerian utzi ditu bere tripatzarra eta ipurdi are tzarragoa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 58. orr.
belar tzar (3); bunba tzar bat (3); dena jestu tzar (3); eritasun tzar (6); eritasun tzar batek (3); eroriko tzar (3); gerla tzar (4); gripa tzar (6); gripa tzar hori (3); harri tzar (4); haur tzar (3); kolpe tzar (5); kotsadura tzar (7); lan tzar (18); mutiko tzar (3); puska tzar (3)
tzar handi (4)
usain tzar (3)
ate tzarra (4); barne tzarra (6); bero tzarra (3); lan tzarra (4); lo tzarra (3)
belar tzarren (4); lan tzarren (3); puska tzarren (3)
lan tzarretan (3)