Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desegoki 1 izond egokia ez dena.

Batzuetan pentsatzen diat musikaren bidez gauza desegokiak eta moralaren aurkakoak adierazten direla.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 194. orr.

Betaurreko desegokiak jantzi izan balitu bezala bere bizitza guztian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 171. orr.

Arrazoiren batengatik, analistaren bat metodo akastsu batek tronpatu zuen, edo erreaktibo badaezpadako batek, edo ohitura desegoki batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Halako bikote desegokiekin maiz gertatzen den bezala, denak zeuden ezkontzaren alde: errabinoa, ahaideak, Hadassen lagunak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.

Hizkera burlati desegokiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.

Esan gabe doa Elsek ez zuela batere gustuko senarraren portaera desegoki hura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Aristokraten edozein gehiegikeria edo jokaera desegoki diruak konpontzen zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Topet-Etxahunez eta Xiberoaz ikuspegi desegoki zonbait.  Herria   2005-05-05

Teoriaren egitura identifikatzeko prozedura desegokia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Kanta gaskoi zahar bat zen hura, martxaren neurria ematen zuena; leku zelaietan oso ona, baina desegoki samarra bide malkar haietan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Gerora gutxienez hiru edo lau aldiz errepikatuko zuen "muga zaitezte gertakizunetara" bere ustez desegoki hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

Leku itxuraz desegokietan ere sortu izan dira mamuak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Honela deitzen diogu, era nahiko desegokian, Frantziskori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 461. orr.

Aitona Nikolasek ez zuelako begi onez ikusten zein modu desegokian egotzi zuen aitak etxetik Xalbador lehengusua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 50. orr.

Berrikuntza guztiak desegokitzat jotzen ohi dituzten horietakoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.

Banatu behar al nuen nik desegokitzat neukan panfleto hori?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 69. orr.

2 (mugaturik, izan edo kideko aditzekin)

Baina orain, Sasha hildakoan, desegokia zen horretaz aritzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.

Soil-soilik esan dezakegu, beraren jokamoldea kasu bakar batean izan dela desegokia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 214. orr.

Eta egia esan, ikuskaria ez zen desegokia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Izen horiek, bestalde, berehala kanpo uzteko modukoak dira, pertsona edo pertsonaiaren nortasunari guztiz desegokiak zaizkiolako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.

Triglifoen eta metopen banaketa nahasia zelako eta desegokia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Azterketa biokimikorako erabilerraza bezain desegokia zen azterketa fisiologikoetarako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Liburu gehienak desegokiak iruditu zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

Azken batean, eredu hori oso desegokia bihurtu zen orduko ingurune ekonomikoarentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Erakunde zaharrak sarritan desegokiak eta erabiltezinak gertatzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

• 3 (adizlagun edo predikatu gisa) ik desegokiro.

Etsita nenbilen, zertan desegoki jokatu ote nuen zalantzan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 309. orr.

Badira oso lege onak, baina oso desegoki eginak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Sentitzen dut hain desegoki berba egin behar izatea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 94. orr.

Desegoki jantzia zetorren, jilbaba, kapela eta sandalia pare batekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Guztiz desegoki hazi zaituzte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

-Oi... izugarria! -ihardetsi zion Marshall andreak gutxiespenez, hitzari desegoki iritzita-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 130. orr.

Iragan otsailaren 15ean, Espainiako Auzitegi Nazionalak «desegoki emandako baldintzapeko askatasuna bertan behera geratzea» eta bere kartzelatzea agindu zuen berriro.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Galarazi desegoki direnei ekintzarako bidea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus