Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trebe 1 izond zerbait ongi eta erraz egiten duena. ik iaio; abil.

Hamazazpi urte ingurko mutil erne eta trebe batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Emakume lizun eta trebeak, plazer hau ez sekula ukatu zuen maitaleei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Poker-jokalari trebe eta porrokatua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 269. orr.

Dekoratzaile trebe baten eskua ere nabaria zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Esau ehiztari trebe bihurtu zen, oihaneko gizona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.

Hiramek bere zerbitzari batzuk, itsasgizon trebeak, bidali zituen ontzietara.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,27

Bordelen bertan [...] Juan Duñabeitia trebeak ere Habana korreoa ikusi du, eta itsasontzi itzelak askatasuna promes egiten diola begitandu zaio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.

Neskame frantses trebe batek gauza harrigarriak egin zitzaken istant batean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 148. orr.

Zerbitzari trebeak erregearen onespena du, duin ez denak haren haserrea.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,35

Piano-jotzailerik trebeenak bezain ongi jo dezake lehenbizikoan edozein pieza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

Sar ezazue A sailean, 853 ziegan, droga trafikatzaile labana erabiltzaile trebe haiekin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 72. orr.

Esku trebea nabari zaio, batik bat, pertsonaien arteko elkarrizketak josterakoan nahiz istorioak eta pasadizoak kontatzerakoan.  Berria - Kultura   2006-03-07

Gizonak poliki-poliki, esku trebez, lasaitu egin du.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Ez naiz sekula oso igarle trebea izan.  Berria - Harian   2006-03-24

Bere mihi txit trebeak zakilburua lantzen zidan beste inork inoiz ez bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Suge trebeen antzera lerratuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Dialektika trebea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

2 (predikatu gisa)

Lanpostu horretan egin beharko duen langintzan trebe izatea eskatzen zaio: ofizioa menderatzea, alegia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 76. orr.

Laurehun mila gudari ziren, ezpata erabiltzen trebeak. Badira gizakiak oso trebeak direnak irudimenezko praktiketan.  Elizen arteko biblia   Epa 20,17

Berehala igartzen zen lurjabea ezinago trebea zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.

Badakizu gure artean ez dela inor sidondarrak bezain trebe zuhaitz botatzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,20

Ez zen halakorik gertatu, ordea, kapitain trebea baitzen Iraurgikoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Ingelesak ez baitira ingelesa ulertzen trebeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

Konturatuta zegoen, ordea [...] trebeagoa zela, dirua irabazten baino, hari eusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Bera zen polizien aurka edozer aurtikitzeko trebeena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 211. orr.

Gure amaren anaia zen, gizon lasaia eta trebea bere lanean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.

Rieti hirira joan zen, han gaitz hura sendatzen oso trebea zen espezialista bat omen zegoela eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Horko 42 langileak arras trebeak dira.  Herria   2003-03-06

Indarrak neurtze bat, kontura-jauste bat, maila bat gora, adoretsuago eta trebeago bilakatzen zaituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Trebeetan trebe nauzue arkua tenkatu eta geziak jaurtitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

Adarbakoitza izutia, azkarra eta ihes egiten trebea omen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 203. orr.

Ekintza ausarta eta trebea izan zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Letra-gizona izan beharko du, lapitzarekin trebea, geometrian jantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.

Jaunaren zerbitzariak, ordea, ez du sesiotan ibili behar, baizik eta bihozbera izan guztientzat, irakasteko trebe, jasankor.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,24

Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea, ziurra, eta patxadatsua eta nekaezina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

3 (adizlagun gisa) ik trebeki.

Lakioak behar ziren lekuetan jartzen-eta, hots, ni bezalako txoriak harrapatzen, abadea trebe hezia zen. Fin eta trebe mintzatu haiz, beti bezala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 300. orr.

Beraz, bere asmoak egokiera hartara trebe moldaturik, hiru laidoztatuei erran zien: [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 241. orr.

Trebe sakatu zuen bertan irina, eta ezkerrarekin ura botatzen ziola osatu zuen orea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 37. orr.

Zapategian trebe aritzen zen, Tomas Atondoren itzal jeloskorrak parada ematen zionean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Erromesak, ordea, erraz eusten die piztiei urruti, makila trebe erabilita.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Zeren azken buruan, jauna, trebe ibiliagatik, nik ulertzen dudana nago ulertzen ahal dutela bertzeek ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.

Literatur kritikan ez habil oso trebe, adiskide maitea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

-Oso adeitsua eta atsegina da -jarraitu zuen Txitxikovek-; eta esku-trebea, alajaina!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 49. orr.

5 (norbaitekin) trebetasuna duena, barrukoa, mamia.

Herritarrekin Xalbat baitzinen hain trebe.  Herria   2005-05-26

6 trebe-uste izond

Non-nahi baziren mintzaldiak block-etan, eta estrategia militarrean trebe-usteek gerla briu-brau finitzen zuten, bakoitzak bere gisara jana xuhurrago izanik ere, esperantzak barnea goxatzen zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski trebe (5); bezain trebe (6); biolin jotzaile trebe (6); biziki trebe (10); gazte trebe (3); gudari trebe (3); izigarri trebe (3); jotzaile trebe (6); langile trebe (3); musikari trebe (4); oso trebe (8)

trebe agertu (3); trebe ari izan (3); trebe baino trebeago (4); trebe bihurtu (6); trebe da (3); trebe diren (9); trebe egin (4); trebe izan (7); trebe izatea (3); trebe trebea (3); trebe trebeak (5)

arras trebea (4); aurrelari trebea (6); ausarta eta trebea (3); bezain trebea (8); biziki trebea (3); ehiztari trebea (5); etapa ehiztari trebea (4); gizon trebea (3); hizlari trebea (9); idazle trebea (4); igerilari trebea (3); jokalari trebea (3); kontalari trebea (3); mintzalari trebea (3); musikari trebea (5); ona eta trebea (3); oso trebea (29); oso trebea zen (4); pilotari trebea (4); sakatzaile trebea (6)

trebe trebea (3); trebea baitzen (8); trebea da (57); trebea da oso (5); trebea dela erakutsi (3); trebea den (5); trebea izan (24); trebea izana (3); trebea omen (5); trebea zen (24)

zirujau trebea (3)

trebe baino trebeago (4)

ezin trebeagoa (10); ezpatari ezin trebeagoa (3)

antzerkilari trebeak (3); arras trebeak (3); aurrelari trebeak (5); bezain trebeak (3); ehiztari trebeak (3); esku trebeak (3); gazte trebeak (4); itsasgizon trebeak (3); jokalari trebeak (4); langile trebeak (3); musikari trebeak (7); oso trebeak (18); trebe trebeak (5)

trebeak izan (6); trebeak izaten (3)

esku trebeek (7); musikari trebeek (3)

gizon treberik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus