Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

trebeki iz trebetasunez. ik trebe 3.

Bakoitza bere sailean, trebeki eta serioski ari ziren, edo zerbait ezin bururatuz, edo egina ezin salduz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

Tinko estutzen zizkidan bularrak, eta trebeki mugitzen zen nire titiburuak atximurtzen zituen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 121. orr.

Haur loak hartua trebeki Chandler Txikiri besoetan jarri eta esan zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.

Kanta hari kantu berria, jo trebeki eta egin irrintzi.  Elizen arteko biblia   Sal 33,3

Oro har eleberri ona da, txukun idatzia eta trebeki kontatua.  Berria - Kultura   2004-09-15

Hanka bat bestearen azpian trebeki tolesturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Aldi berean suspentsiboa eta probidentziala den ondorio honek ahalbidetzen digu, plano narratiboa trebeki aldatuz, Raimundo Silva zuzentzailearengana itzultzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Hain trebeki ordenatuta zegoen maletari begiratu zion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.

Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen, eta hain trebeki egin ere, non munduko zazpi mirarien artean izendatzen baita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Nolabait errateko, Otto isilak bere sukaldean bezain trebeki erabili omen zuen labana Vartsoviako ghettoan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 51. orr.

Sutearen ondoan belaunikatu nintzen, Ouest France egunkariaren ale zahar trebeki purtzilikatu batzuk tximinian ezartzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus