Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon ixil eta abil baten orroitzapena uzten dauku. Herria 2002-12-12
Gogo beltz, esku abil, pozoia prest; egokiera ere aldeko; hartarako aproposa ordua. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.
Falta zuen Lafittek bertzorduko ñaka hura, eta Martiarenak betiko joko abil hura. Herria 2001-02-08
Jokaldi juridiko-politiko abil bat zen, liberal konstituziozaleei bezain egoki kontserbatzaileei zetorkiena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.
Osagarriz ahul izanagatik, gazte fin eta abila duk. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.
Garbi dago notario-idazkari alkimiazale hura alproja biribila zela, baina ez berak uste bezain abila, harrapatu egin baitzuten eskuak notario-paperetan zituela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.
Aski abil zen, gainera, nire tratukidea; bazuen sekretu bat beira koloretuentzat, eta guztiz itxura ederreko xafla nabarrak ontzen zekien. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.
Ene inguruan zenbait izugarri abilak dira: Izen handiko jokalaria, Milango Interren aritutakoa, punta-erdian ongi moldatzen dena, jaurtiketa gogorrekoa, abil samarra. Berria - Kirola 2006-03-17
Gurpilez bahabil habil abil. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 84. orr.
abila baitzen (3); abila da (14); abila dela (4); abila izan (9); abila zen (13); aski abila (3); azkarra eta abila (3); bezain abila (8); ere abila (3); gizon abila (5); oso abila (11)
abilak dira (5); abilak ziren (3); biziki abilak (3); izugarri abilak (3)