Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

topaketa 1 iz topo egitea, elkartzea, ikustaldia. ik topaldi. (pertsonen artekoa)

Topaketa hau urte bereko maiatzean gertatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 621. orr.

Bi santuen arteko topaketa hau 1221aren hasieran gertatu zen seguruenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 371. orr.

Bazkalondo hartan osaba Juanek indioekin behin izandako topaketa kontatu zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Diagon kalexkan izandako topaketaren berri eman zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 101. orr.

Legendunekin izan zuen topaketa nabarmentzen du gertakizun erabakigarri bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Topaketa hartan ere hitz gutxi gurutzatu genituen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 160. orr.

Isilune labur baten ondotik, halako topaketetan ohikoak diren gai hutsalez hitz egin genuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 158. orr.

Zazpietako autobusa hartu behar zuen derrigorrez eta sei eta erdietarako zeukan Angierekin topaketa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.

Kellyrekiko topaketatik ez dut deus berezirik espero, ez dut idealizatu nahi.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 123. orr.

2 (izenondoekin)

Topaketa labur bat izan zuen zuzendari teknikoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.

Fonseca jaunaren aurrean elkartu ziren behin, baina oso topaketa formala izan zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 158. orr.

Izan ere aurreneko topaketa sutsu haietatik denboraldi luzea igaro baita.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.

Egutxik, zuen adina izanik, ez zuen nahi beste topaketa itsusi bat izan emakume batekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Barra gainean dagoen garagardoari so, gogorki heldu dio, naufrago batek bezala, espero ez zuen topaketa deseroso honetatik salbatu ahal izango balu bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Topaketa deitoragarri horretan bai amak bai berak izango duten arrisku handia etorri zaio gogora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 207. orr.

Gerorako utzia nuen gu bion arteko balizko topaketa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Ezinezko topaketak eta abenturak asmatzen nituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 127. orr.

Ezusteko topaketaren bila kalean behera abiatu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 99. orr.

Lehenengo belaunaldiko psikoanalistek artearekin izan zituzten harremanetan eragin handia izan zuten artistekin izan zituzten topaketa profesionalek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Halakoetan, fusila bizkarrean zintzilikatu behar izaten du, eta orduan biziagotzen topaketa gaizto baten menturak sortzen dion beldurra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Zorte ona izandako gertaerez hitz egiten ari ziren, eta bakoitzak bere kasu bereziak kontatzen zituen: topaketa harrigarri atsegingarriak, treneko bagoian, hotelean, atzerrian, hondartza batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 237. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agerikoa zen galtzontzilopean biok zakila gogorturik geneukala, desioak sortzen zigun sexu topaketaren irrikaz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 90. orr.

Bikote hura bere ohaide topaketetan diskretuki ibiltzera lehiatu arren, haurrak ondoko gelan lo egiten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Iazko udaberrian Kanbon egin ziren gazte topaketak iragartzen zituen afixean esposaketa baten berri ematen zen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

4 (bestelakoena)

Zur eta lur, bi ezpainen topaketaren lekuko izan nintzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Plastikozko ontzi bat erabiltzea, alegia, besterik gabe, eskuarki espermatozoidearen eta obuluaren arteko topaketaren egoitza izaten denaren ordez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Lehenengo bi belaunaldietako zibilizazioen arteko topaketak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.

Mendebalde modernoaren eta garaikideen arteko topaketen ezaugarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hura ez zen erlijioaren eta arrazionalismoaren artean historian ezagututako lehen topaketa-kasua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

Garbi dago [...] zibilizazio garaikideen arteko topaketa-kopurua askoz ere handiagoa izan litekeela, eta askoz handiagoa da izan ere, zibilizazioen beren kopurua baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.

Ausardiaz araka ditzagun, beldurrik gabe murgil gaitezen eredu berri horren topaketa-lanetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 85. orr.

6 bilera. ik topagune 3.

Antzerki amateurraren topaleku izateko asmoz sortu zituzten, duela 22 ekitaldi, Azpeitiko topaketak.  Berria - Kultura   2004-11-05

Ilaren 23an hasiko dira Bilbon Periferiak topaketak; hainbat sortzaile ezagun bilduko dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-19

Galeusca topaketetara, esaterako, beti etortzen zen.  Berria - Kultura   2004-09-10

Harriturik geratu zen aurreko egunean kartelean topaketarako deia -eguna, ordua, tokia- irakurri zuenean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.

Mendizale elkartea antolatu; herri arteko mendigoizaleen topaketak bultzatu...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Herri-aldizkarien topaketa horietako batean izan zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 11. orr.

Historialari euskaldunen II. topaketak iraganen dira martxoaren 28an Donostian.  Herria   2003-03-20

"Trek" izenekoa 2005 honetan berean agertu da Idazle Pirinioarren Topaketen emaitza den Lux Mundi bilduman.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

Arte Garaikideko dokumentazio zentroen topaketak antolatu ditu Artium museoak.  Berria - Kultura   2004-10-16

Iparraldeko bertsolari gazteen topaketak egingo dituzte Bidarrain.  Berria - Kultura   2004-04-20

Artista Gazteen Topaketak 2004 programa aurkeztu zuen atzo.  Berria - Kultura   2004-02-05

Egitarau «trinkoa» eta «askotarikoa» izango dute aurtengo Eibarko Antzerki Topaketek, antolatzaileek jakinarazi dutenez.  Berria - Kultura   2004-02-22

Tolosako zezen-plazan jokatuko dituzte bihar Euskal Herriko joko, jolas eta kirol topaketen finalak.  Berria - Kirola   2004-06-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzerki topaketa (3); bigarren topaketa (6); garaikideen arteko topaketa (4); izandako topaketa (7); lehen topaketa (8)

topaketa antolatu (6); topaketa antolatu du (4); topaketa berezi (5); topaketa berezi batzu (3); topaketa egin (7); topaketa egin zuten (5); topaketa egingo (7); topaketa egingo dute (5); topaketa erraldoia (3); topaketa gaizto (3); topaketa harrigarri (3); topaketa izan (4); topaketa izango (5); topaketa labur (3)

udako topaketa (6); udako topaketa pedagogikoak (3); udako topaketa pedagogikoetan (3); ustekabeko topaketa (3)

antzerki topaketak (5); azpeitiko topaketak (3); bertsolari gazteen topaketak (3); bigarren topaketak (3); dantza topaketak (3); euskal jokoen topaketak (3); gazte topaketak (9); gazte topaketak egin (3); gazteen topaketak (7); lehen topaketak (9); nazioarteko topaketak (3)

topaketak antolatu (10); topaketak antolatu ditu (8); topaketak antolatzea (3); topaketak antolatzen (4); topaketak egin (7); topaketak egingo (8); topaketak egingo dira (3); topaketak hasi (3); topaketak i (5); topaketak izango dira (3)

udako topaketak (4); urriko topaketak (3); zibilizazio helenikoarekiko topaketak (4)

atzoko topaketan (3); lehen topaketan (3); topaketan parte hartu (3)

izandako topaketaren (5); topaketaren berri eman (3)

garaikideen arteko topaketen (11); giza eskubideen topaketen (4); periferiak topaketen barruan (3)

topaketen antolatzaileek (4); topaketen azterketa (4); topaketen barruan (15); topaketen helburu (3); topaketen helburua (3); topaketen kateaketa (3); topaketen ondorioak (4); zibilizazioen arteko topaketen (3)

antolatutako topaketetan (3); antzerki topaketetan (6); cortiko topaketetan (4); egindako topaketetan (3); periferiak topaketetan (3); topaketetan parte hartu (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus