Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrotxapean topagune bat genuen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 68. orr.
Zabalgune zaharreko taberna bat genuen topagune: "Andia". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.
Beren negozioaren topagunea Lizuniagako benta zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 236. orr.
Etxe haietatik urrun antzean zegoen sagasti eder bat izan genuen ohiko topagune Margak eta biok. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 44. orr.
Garrantzizkoena da mutilak, dopaguneari esker, topagune berri baten jabe egin garela, eta topagune horretan, komuneko komunitate horretan [...] bestelako tratabide bat, gozotasun bat, konfiantzan hitz egiteko era bat asmatzen ari garela geure artean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.
Bertso-udalekuak antolatzen dira, ume eta gazte bertsozaleen topagune. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.
Claude Lévi-Strauss-en ustez, hain zuzen, hortxe da izadiaren eta kulturaren arteko topagunea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 148. orr.
Bilatze-une bakoitza bihurtzen baita Jaungoikoarekin eta Betierekotasunarekin topagune. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 179. orr.
Erreportajea egiteko aginduko zioten delako futbolariarekin, ez kirolaz baizik eta modari buruz, elkarrengandik urrun egon arren mass medietako presentziak hurbiltzen dituen bi mundu horien topagune gisa edo. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.
Henri Cartier-Bresson-en formula famatu hura, argazkia (argazki ona) "instantearen eta geometriaren topagune" gisa definitzen zuena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.
Topagune horretan badira denborazko izaerarik ez duten alderdi asko eta asko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.
Nazioarteko zenbait topagunetan parte hartu du bere poesia irakurriz, besteak beste, Gasteizen, Dublinen eta Ljubljanan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 335. orr.
Europako Gizarte Foroa bezalako topaguneek ekintza zehatzak garatzeko aukera ematen dute. Berria - Mundua 2004-10-15
Idazle, argitaratzaile, liburu sailtzaile eta irakurlen arteko topagune interesgarria da holako eguna. Herria 2003-05-01
Industria plan alternatiboa prestatuko dute topagunera joandako adituek, udalerrien batzordea ez baitator bat SEPIren egitasmoarekin. Berria - Ekonomia 2004-10-28
Hogeita hirugarrenez antolatu dute Makina-Erremintaren Biurteko Azoka, eta topaguneak marka guztiak hautsiko ditu aurten. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Politikari eta intelektualen arteko gogoeta eta elkarrizketa sustatzea du xede, eta hartarako alderdi, gizarte eragile eta intelektualekin topaguneak egiteko asmoa du. Berria - Euskal Herria 2006-02-16
Hau da Gazte Topagunearen zazpigarren aldia. Berria - Euskal Herria 2006-04-16
Lehen aldia da Gazte Topagune batean Komunikazio Gunea osatu duzuena. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Apirilaren 9tik 12ra seigarren Gazte Topagunea egingo da Itsasondon. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Hori da Topagunearen filosofia: amesten dugun herria jarriko dugu abian. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
gazteen topagune (3); topagune bihurtu (6); topagune bihurtu da (3); topagune izan (5); topagune izango (6); topagune izango da (6)
aurtengo gazte topagunea (3); aurtengo topagunea (3); euskara elkarteen topagunea (3); gazte topagunea (46); topagunea egingo (3); topagunea izango (3)
gazte topaguneak (12)
aurtengo gazte topagunean (3); gandiaga topagunean (4); gazte topagunean (19)
gazte topagunearen (20)
gazte topaguneko (14); topaguneko idazkariak (4)
gazte topagunera (4)