Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

topaldi 1 iz topo egitea, elkartzea, ikustaldia. ik topaketa.

Gure topaldiaren osteko lehen gutun hark, aldiz, lehengo gar hura zekarren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 26. orr.

Lehenengo topaldi labur hartan ikusi ahal izan nuen edertasunaz kanpo, pertsona bizia, elkarrizketa zirtolarikoa eta barre lasai eta zabalekoa zela jabetu ahal izan nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

Hurrengo topaldietan ez zuen hobetu bere gaitasun komunikatiboa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Badaezpada ere, irteerakoan topaldi gaiztorik izan ez genezan, aldean eraman diat artilleria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Biarritz Baletak eta Donostiako Egiako kulturguneak martxoaren 24tik apirilaren 4ra topaldia egingo dute Donostian.  Berria - Kultura   2004-03-17

2 irud/hed

Formen adierazgarritasuna ezin banatuzkoa da subjektu margotzailearen desiratik, eta errealitatearekiko topaldi arrakastatsu baten testigantza ematen du beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

3 topaketa, bilera.

Bi enpresa lagunen arteko topaldietako onginahi sorgorra adierazten ari ziren Yumimotoko koadroen begitarteak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 100. orr.

4 topa egitea.

Anfitrioi erneak, aukera ikusi zuen batean, Gizadiaren alde altxatu zuen kopa eta, topaldikoa edan zutenean, leiho bat zabaldu zuen, esanguratsu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Ez zuen ezer esan zerbitzaria bi edontziekin itzuli zen arte; orduan, lagunaren edontzia arinki ukitu eta aurreko topaldia itzuli zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus