Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

toki (10738 agerraldi, 257 liburu eta 4024 artikulutan) 1 iz espazioko gune jakina. ik leku.

Leku eta toki guztietan daude konputagailuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 116. orr.

Gai bakuna (atomoa) ez da toki jakin batean, leku mugatua betetzen badu ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Toki hau ez da ideia horiek finkatzeko leku egokia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Oroitu nahi ez dudan Mantxako toki batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 14. orr.

Fiore erdian eskuinetik, Gattuso erdian, Di Vaio ezkerrean eta Del Piero Tottiren tokian.  Berria - Kirola   2004-06-18

Luzaideko beste toki batzuek galdu zuten izena; aldiz Irauzketak beti atxiki du berea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 60. orr.

Elurrak edozein toki basamortu bihurtzen du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Toki hartara iritsi zirenean, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 615. orr.

Eguzkia gelditu egin zen, eta ilargia toki berean tinko egon.  Elizen arteko biblia   Jos 10,13

Osabak abiatu garen toki berean utzi nau, eta etxera joan naiz.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 199. orr.

Toki bateko hizkuntzaren eta beste toki batekoaren arteko desberdintasunak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.

Gagarin [...] guztiz galdurik, aldez aurretik begiz jota ez zegoen toki batean lurreratu zen, nekazari harritu batzuen etxe aurrean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.

Toki batetik bestera.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 27. orr.

Tokia ez dut oso gogoan (taberna zenik ere!).  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 36. orr.

Egia erran, ainitz tokitan greba horrek bazuen halako mottel aire bat.  Herria   2005-02-27

Bolidoa zeruan ikusi ondoren, hamaika tokitatik hamaika dei jaso ziren larrialdietarako telefonoan.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Trenez toki askotara joaten ohiturik zegoen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Lagundu erregeari toki guztietara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 11,8

Edozein tokitan egonik, okerreko lekuan nagoela irudituko litzaidakek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 68. orr.

Piztuera osteko barreiatze nahitaezkoaren ondoren, auskalo zein tokitara jo zuen Mateo apostoluak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 368. orr.

Joniako lur gero eta urrunagoari begira zegoen Tales; ordu arte bizileku izan zuen tokiari, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Ibaia ez da toki bat eta ez dago toki batean[...] edo esan dezagun badagoela eta ez dagoela, badagoela eta badabilela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

Badakik non dagoen hire tokia: kale gorrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 402. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lau gorputz horietako bakoitzak berezko toki naturala dauka, berezia duena, eta ez da beste ezein tokitan aurkitzen, bere naturarekin dirauen bitartean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Antena toki egokian kokatzea eta emisorearekin lotzea duzu zailena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 124. orr.

Argazkiak egiteko toki egoki baten bila hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Dirudunen aisialdia alaitzeko elkarte pribatua baitzen hura, toki dotore eta diskretua, oso garestia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Bizitzeko toki zirtzila da Hastinga.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

-Bidean zehar toki arriskutsu asko dago, eta lapur ugari bazterretan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 174. orr.

-Beote baserria toki estrategikoa zuan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 123. orr.

Lokarriak hautsi egiten zituen, eta deabruak toki bakartietara bultzatzen zuen.  Elizen arteko biblia   Lk 8,29

Inori azalpenik eman behar izan gabe irteten naiz korrika, nekatu arte, toki babestu batera iritsi arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 65. orr.

Beharbada toki ezkuturen batetik barrandan ari zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Toki bazterra eta bakartia zen hura, eta ez zen inor edo ia inor igarotzen handik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

Larunbatero orkestra txiki batekin jotzen zuen Finlandia izeneko kabaretean, toki alai eta atsegina, toki bero eta abegikorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

Toki ezkutuak bilatzen zituen beti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

Hiriko toki gomendagaitzak bisitatzen hasi zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Gaitzeko toki airosa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Toki txarra ohea sekretuak gordetzeko!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.

3 irud/hed

Ziur gaude, frantziskotar jatorriaren historian, toki guztiz berezia dagokiola Asisko Klarari, liburu honetan haren idazkiek duten bigarren mailako tokia baino handiagoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Susmoek ere bai baitute beren tokia -eta destokia, jakina-.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 9. orr.

Herensugeak, berriz, toki oso zabala eta beldurgarria du euskal mitologian eta antzinateko ipuinetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Toki hau ez da ideia horiek finkatzeko leku egokia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Hemen, ohiko "Profeten Printzea" barik, "Jakintsuen Printzea" esaten zaio Moisesi, berau toki honetan goi mailako arazo metafisikoak jorratzen saiatzen delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Bertako idazleen artean, toki seinalatua dute I. Kusan, S. Novac eta Dubravko Pasek nobelagileek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Bertsolaritzaren tokia euskararen komunitatean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Nire tokia hik hartzea nahi nikek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Oroimenak toki finko eta zehatzak behar baititu atseden hartzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Gezurrak egiaren tokia hartzen duenean, gezurtienek zintzoenak dirudite.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Sailkapenak jartzen du talde bakoitza bere tokian.  Berria - Kirola   2004-02-20

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maria Sarari begiratu zion, oso serio, toki-aldaketaren emaitza emakumeak toki hartan egiten zuen itxuraren arabera neurtuko bailuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 388. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa ‘lokal’ adieran; ik beherago 10)

Toki zein erregio mailako egitura administratiboak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

Agintari zentralak ez zeuden aldaketa hauek ezartzeko gogotsuago toki-agintariak pairatzeko baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Toki-apezpiku bat, bere aulkia erromatar probintzia dioklezianiko baten erdigune zuena, beren nagusitzat onartu zuten probintzia bereko beste apezpikuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Gizarte Siriakoaren toki-komunitateetako batean indarrean jarritako legerian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Toki-gobernuak zuzentzeko giza baliabideak pixkanaka agortu egin ziren, eta gobernu zentrala, tokian tokiko administrazio-talentuaren gero eta eskasia handiago horren aurrean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Estatu unibertsal bat, toki-administrazioko unitate artifizialki antolatuen hierarkiaren bidez erditik kontrolatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Beraien lurraldeetan hainbat toki-estatu konkistatutako mendekoak sartzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Agenda-21 toki mailan ari da ezartzen, ikuspegi globalik gabe.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 36. orr.

Artean bizirik zirauten parroki estatuek barbaroen aurka zituzten toki-mugetan mendebaldartzen ari zen munduan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Beraien energia apurrak lurralde-zati txikiei buruzko toki-eztabaidetan ahitu zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bide bazterrean zegoen te-toki batean hasi zen zerbitzari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Alboko kebab-toki txikian gelditu behar izan dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.

Vistula larre-toki hotzetatik atera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.

Sakana aldeko Unanua aldean -izotz tokia, izotz parajerik bada, Sakanakoa-, honela diotsate: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.

Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da.  Elizen arteko biblia   Is 7,23

Beraren harkaitzak zafiro-toki dira, beraren hautsetan urrea aurkitzen da. Venezuelako kostan oraino ere geratzen diren perla-toki bakanetan.  Elizen arteko biblia   Jb 28,6

Agertu ziren, bada, biak filistearren gudari-toki aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,11

Bost anaia ditut eta; jar ditzala jakinaren gainean, beraiek ere oinaze-toki honetara etor ez daitezen.  Elizen arteko biblia   Lk 16,28

Kartierraren erdiko hesiaren beste aldean, bakartasun tokiko zeldak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.

7 (espazioa, tartea)

Etxe handia zela, bazegoela tokia biendako.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 28. orr.

Garrantzi handikoa da lanaren orrialde bakoitzean irakurleak, irakurri bezain laster, bere iruzkinak idazteko tokia izatea, hau da, eskuinean eta ezkerrean toki nahikoa uztea (2-3 zentimetro).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.

Hala gertatzen da, kasu, Liébanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Zer ehundura finekoa eta zer toki txikian kabitzekoa den, pilatu ahal balitz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Liburutegiak hartuko lukeen toki hipotetikoa zuen eztabaidak ardatza.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Seminario handiari solairu bat gehiago egin, apezgai batzu binaka zirelako geletan toki eskasez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 37. orr.

Zeren, alde batetik, nola burezurrak gorputz osoak baino toki gutiago hartzen duen, ale gehiago sar baitzitzakeen espazio berean. Jerusalem toki bakarti bihurtua zegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Horregatik hartzen dute horrenbeste toki arauek eta oharrek.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

Gaur ez dago automobila uzteko toki problemarik Ospitalean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 173. orr.

8 (esaldi hanpatuetan leku atzizki mugagabe batekin, urruntasuna-edo adierazteko)

Tokitan egongo dun dagoeneko gure Adam zaharra!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.

Tokitan daude usoak!...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 94. orr.

Tokitan egongo dituk honezkero!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

Tokitan geundeke, denekin asmatu nahi bagenu...! Tokitan gelditzen da gure odol baskoi mitikoa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.

Tokitan!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Toki ederrean gaude gu haien ondoan...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.

9 (sailkapen, hierarkia edo kideko batean) ik postu.

Arrazoinamendu hau egin dezakegu, hizkuntzari mintzairaren estudioan lehen tokia ematearren: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

Seigarren tokian dira, baina Txapeldunen Ligako postuak bi puntu eskasera dituzte.  Berria - Kirola   2006-03-12

Arranoak 14. tokian dira Ligan, Fenerbahce eta Trabzonspor liderrengandik 16 puntura.  Berria - Kirola   2004-10-06

Diru aldetik ere izango duzue alderik zazpigarren tokian ala hamaikagarrenean amaitu, ezta?  Berria - Kirola   2004-05-14

10 tokiko ik lokal 4; leku 8. (ik gorago 5)

Mirari handi hau zin eginez baieztatua izan zen, eta bereziki tokiko gotzainaren sinaduraz indartua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.

Eliza aitzinean abandonatu haur bastarta Sarara itzuliko zen, tokiko agintari nagusiena bilakaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

Tokiko erakundeen bitartekoen urritasunak ez du ordea krisiaren dimentsio globala ezkutatu behar.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Laster ohartuko nintzen ez zuela hark deus ikustekorik nik gogoan nuen "lurraldearen idazketaren" gaiarekin, bai ordea, anitz, tokiko instituzioek politika erregionalista baten barnean, idazketatik [...] atera zezaketen probetxuarekin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Barruti bakoitzean euskarazko tokiko telebista bat behar dela diote euskalgintzak eta komunikabideek.  Berria - Harian   2005-12-27

Tokiko merkataritza nekazarien bigarren mailako jarduera zen, eta xehekako salerosketa baino ez zen haietan egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Tokiko merkataritza eta esportaziozko merkataritza gero eta zorrotzago bereiztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Haustura horrek gizarteko eta hiri handietako periferiako bazterretara zokoratzen ditu tokiko kapitalismoak ezin xurgatu dituen giza masak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Tokiko trafikoa, berriz, %10 jaitsi da.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Euskara batu orokorraren barruan, tokiko batuak bereizi behar lirateke.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 241. orr.

Deia tokiko dei baten prezioan ordaintzen da.  Berria - Harian   2005-08-20

Tokiko Agenda-21 lanabes bat da, eta bere helburua norbanakoengan zein gizartean aldaketak eragitea da, garapen iraunkorrerako bidea aukeratzearren betiere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 105. orr.

11 toki egin (orobat tokia egin) ik leku 9.

Bera, hiri erdian autoak anbulantziari toki egiteko baztertzen diren gisara erretiratu zen, niri pasatzen uzteko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 19. orr.

Ate ondoko hormari zegokion espazioan, artelan modernoxeago bati toki egin zioten, Agure Jaunak behinola paper-denda bateko erakusleihoan begiz jo zuen harixe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Telebista-programa hasi zen eta gainerako hedabideek ere toki egin zioten bertsolaritzari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 150. orr.

Zenbait erraz eta txukun antolaturik, eskatu bezala datozkit eta lehengoek oraingoari tokia egiten diote, eta toki eginez gorde ohi dira, berriro nahi dudanean ateratzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Mendeetan agintari zurien jazarpena jasan ondoren, tokia egin diete indigenei hiriburuko boteregune nagusian.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Zeuek ikusi duzue nola jokatu duen Jaunak, zeuen Jainkoak, herri horiekin, zuei tokia egiteko.  Elizen arteko biblia   Jos 23,3

12 toki eman ik leku 10.

Ordeka den tokietan batik bat, zeren malkar eta mailo, aldapa eta pendizak dituenak, hobe du artzaintzari toki ematea edo ikasi du eskarmentuz, pinuak ere baliorik baduela gure inguru hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

13 toki izen ik leku 12.

Ondoren jentilizioak, toki izenak eta hizkuntzak agertzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Euskal toki izen asko itxuragabetu egin dira, erdarazko hitzak, artikuluak edo preposizioak gogoan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 167. orr.

Zarauztik Usurbilera bitarteko baserri eta toki izen guztiak errepasatu zizkian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.

Erdi-Aroan agertu ziren deiturak, emeki emeki, lekuka aise berantago berdin, eta deitura ainitz moldatu zen denetan ere toki izenetarik.  Herria   2001-05-03

Ez zekien batere zergatik edo zer bidez etorri zitzaion ahora toki izen hura.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 68. orr.

"Asia" terminoa, badirudi Kaistro ibaiaren ibarrean zegoen zingira baten garaiko toki-izen batetik datorrela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.

14 toki onean (utzi eta kideko aditzekin)

Espero diat toki onean utziko duzuela neure hitza.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

Horrela, oso toki onean geldituko zara mahaikide guztien aurrean.  Elizen arteko biblia   Lk 14,10

"Eta ama Carola Prosperi", esaten zuen harro, Alberto aitaren begitan toki onean uzte aldera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 87. orr.

15 toki txarrean (utzi eta kideko aditzekin) ik leku 13.

Amen sailkapenean hamar puxtarri dagozkio patata tortillari, ezin baita norberaren ama toki txarrean utzi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 121. orr.

Beraren lotsagabekeriagatik toki txarrean gera ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Si 30,13

Niri ez dit axola ni zuzen nengoen ala ez frogatzea, zuek ongi egitea baizik, nahiz eta ni toki txarrean gelditu.  Elizen arteko biblia   2 Ko 13,7

16 tokiak hustu ik leku 14.

18ak irian, tokiak hustuko ditu bere "papamobilean", hegazkinez airatzeko 20ak irian.  Herria   2004-08-12

Honek hitzordurik ez zutela jakinarazi zien manifestariei eta Poliziari tokiak husteko agindua eman zion.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Giro ona zen bereziki beskoiztar euskaldunen artean, azkenak izanki urte guziez bezala tokiak husteko.  Herria   2003-01-14

17 –en tokian –en ordez.

Bidezkoa da, beraz, ni ere haien tokian jartzea eta haiek sufritzen dituzten behar berberak sufritzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Onartuko balu haren tokian hiltegira igo eta burugabe gelditu[...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Ingok behar luke zure tokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

18 tokian-tokian tokika; toki guztietan. ik leku 15.

Antolatzaileek argudiatu dutenez, urarekin loturiko arazoek tokian tokian eragiten dituzte kalte handienak, edozein dela sorburua.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Itzulpenarekin bertsolaritzaren funtsa, esentzia zenbateraino jasotzen duten galdetuta, «tokian-tokian desberdina» dela aitortu digu.  Berria - Kultura   2006-01-07

Handik gutxira 50 herri batzorde baino gehiago zebiltzan hesiaren kontra tokian-tokian lanean.  Berria - Harian   2005-11-26

Beharrezko zuzenketak egingo dira probintzia mailan edota tokian-tokian.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Tokian-tokian txakurrak ortozik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.

19 tokian tokiko ik leku 16.

Bertsolaritzaren beste adierazmaila bat talde-jolasa da, tokian-tokiko bertso-eskoletan garatzen den ahozko jardun ludikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.

Guduketa asko eginez, gotorlekuez jabetu eta tokian tokiko erregeak hil zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 1,2

Mugimendu ekologisten artean ere pixkanaka tokian tokiko mugimenduak indartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 188. orr.

Bidean, gainera, tokian tokiko lagun askok bat egin zuen nafarren ibilaldiarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Hemen literatura hizkuntzaren eta tokian tokiko dialektoen artean dagoen auzi handia ageriratzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Tokian tokikoa ekoitzi, garatu, prestatu, txukunduko da, kopuru txikian baina kalitate onari eutsiz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 36. orr.

Gero, samako lokarritxo eta beste, ohitura eta usadio mila sortu izan dira, tokian tokikoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Tokian-tokikoaren errespetua edo subsidiaritate printzipioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Tokian tokikoa, sasoian sasoikoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aski toki (22); bil toki (17); bizi zaren toki (8); edozein toki (9); egiteko toki (10); euskal herriko toki (11); munduko toki (10)

toki alai (12); toki anitzetan (7); toki aproposa (18); toki arraroan (7); toki asko (13); toki askotan (72); toki bakarti (12); toki bakoitzean (10); toki bakoitzeko (7); toki batetik bestera (16); toki berean (184); toki berera (15); toki beretik (12); toki berezi (27); toki berezi bat (16); toki berezia (20); toki berri (8); toki berriak (7); toki bertsuan (7); toki bila (8); toki desberdinetan (16)

toki eder (24); toki ederra (20); toki ederrean (14); toki egoki (8); toki egokia (20); toki egokian (15); toki egokiena (7); toki eskasez (8) toki garai (7); toki garrantzitsua (8); toki gehiago (40); toki gehienetan (11); toki gutxi (8); toki guzietan (15); toki guztietan (115); toki guztietara (13); toki guztietatik (10); toki handia (33); toki handiagoa (8)

toki izen (9); toki jakin (20); toki jakin batean (7)

toki ona (38); toki onean (7); toki osoa (19); toki pollita (8); toki publiko (7); toki publikoetan (11); toki sakratuan (13); toki santu (21); toki santua (10); toki seguruan (8); toki telebista (8); toki txarrean (9); toki xoragarri (9)

bakoitzak bere tokia (7); behar duen tokia (9); bere tokia (180); bere tokia aurkitu (7); dagoen tokia (7); egiteko tokia (13); euskarak bere tokia (10); euskararen tokia (8); hartzeko tokia (9); lagunentzako tokia (11); lan tokia (7); lehen tokia (21); taldean tokia (14)

tokia aurkitu (19); tokia behar (13); tokia bete (15); tokia beteko (11); tokia beteko du (8); tokia betetzeko (10); tokia betetzen (7); tokia dago (8); tokia du (23); tokia egin (31); tokia egin nahi (8); tokia egitea (18); tokia egiteko (25); tokia egiten (14); tokia eskas (7); tokia hartu (48); tokia hartu zuen (10); tokia hartuko (21); tokia hartuko du (12); tokia hartzea (7); tokia hartzeko (12); tokia hartzen (20); tokia izan (30); tokia izango (27); tokia izatea (12); tokia segurtatu (7); tokia ukan (7); tokia utzi (13); tokia uzteko (7); tokia uzten (7)

utzitako tokia (7)

tokiak mugatuak (12)

bakartasun tokian (7); bakoitza bere tokian (22); behar den tokian (16); behar zuen tokian (11); bere tokian jarri (7); bere tokian utzi (9); betiko tokian (14); bigarren tokian (10); dagoen tokian (74); dagokion tokian (10); dauden tokian (23); dauden tokian daudela (7); deitu tokian (14)

gauden tokian (14); gauzak bere tokian (12); halako tokian (9)

laugarren tokian (7); lehen tokian (25); lehengo tokian (24); mendeala deitu tokian (8); nagoen tokian (9); nahi duzun tokian (13)

tokian berean (148); tokian berean izanen (9); tokian bertan (28); tokian dago (20); tokian dagoela (8); tokian daudela (7); tokian dira (10); tokian ezarri (9); tokian gelditu (8); tokian jarri (23); tokian jartzeko (7); tokian jartzen (13); tokian sartu (10); tokian tokian (23)

tokian tokiko (395); tokian tokiko administrazioek (7); tokian tokiko gobernuei (10); tokian tokiko gobernuek (10); tokian tokikoa (13); tokian tokikoak (16)

tokian utzi (11)

utzitako tokian (7); zegoen tokian (34); zegokion tokian (7); zein bere tokian (7); zeuden tokian (7)

tokietan gertatzen (8)

tokiko administrazioek (9); tokiko agenda (10); tokiko agintariek (8); tokiko erakundeen (7); tokiko gobernuei (10); tokiko gobernuek (10); tokiko jendeak (8); tokiko jendearen (7); tokiko jendeen (7); tokiko telebista (18); tokiko telebisten (11)

dagoen tokira (11); esandako tokira (12); gertatu zen tokira (8); izeneko tokira (8); nahi zuen tokira (10)

tokira eraman (11); tokira eramango (7); tokira iritsi (15); tokira itzuli (15); tokira joan (20); tokira joateko (7)

zegoen tokira (34)

zegoen tokiraino (8)

ez dago tokirik (7); ez du tokirik (23); ez dute tokirik (7); ez zuen tokirik (9); tokirik egokiena (7); tokirik gabe (18)

ainitz tokitan (65); asko tokitan (49); beste edozein tokitan (12); beste hainbat tokitan (25); beste zenbait tokitan (11); bi tokitan (12); edozein tokitan (68); hainbat tokitan (104); hiru tokitan (7); lau tokitan (12); zein tokitan (16); zenbait tokitan (93)

dagoen tokitik (13); gauden tokitik (7); tokitik atera (8); tokitik gertu (13); tokitik mugitu (8); zegoen tokitik (22)

tokiz aldatu (19); tokiz aldatzea (15); tokiz aldatzeko (7); tokiz aldatzen (9); tokiz kanpo (31); tokiz kanpoko (10); tokiz kanpokoa (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus