Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

leku (20514 agerraldi, 284 liburu eta 6425 artikulutan) 1 iz espazioko gune jakina. ik toki.

Leku eta toki guztietan daude konputagailuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 116. orr.

Gai bakuna (atomoa) ez da toki jakin batean, leku mugatua betetzen badu ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Toki hau ez da ideia horiek finkatzeko leku egokia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Proposizio bat egiazkoa bada, egiazkoa izango da leku eta une orotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Ez baztertu ez leku, ez denbora, ez pertsonarik; ordu guztiek, toki guztiek, gizon guztiek balio behar dute zure atseginerako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Hemen zeuden, eta han, eta leku orotan, ikusgai eta ukigai nire aurrean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Lehen leku askotan astero izaten zen erromeria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 40. orr.

Han, bizitzako azken geltoki den leku hartan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 320. orr.

Zein leku, zein jende mota, zein hiri ezagutu dituan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 45. orr.

Leku hartan, ibaia versta erdi zen zabal. Esnea eta barazkiak beti leku berean eta pertsona berari erostea bururatu zitzaidan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Ez da leku berera denbora laburrean bitan agertzea bezalakorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Oreina, esate baterako, Europako leku gehienetan gautar bilakatu da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 188. orr.

Gaua igarotzeko leku bila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.

Ni nagoen lekuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 259. orr.

Zirrara sakon eta errespetuzko batez, lehengo lekuan jarri nuen berriz argimutila.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.

Espazioan jiraka dabilen planeta honetan, Asteasu, Albiztur, Zizurkil eta beste hainbat herri pausatzen diren lekuan munduratu nintzen 1951. urtean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Bizkarraren erdian azkura pizten denean bezala, eskuak iristen ez diren lekuan ezin hazka eginda nago.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 10. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Puntu gorri hori da balak joko duen leku zehatza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

Auzo hau dotorea duk eta hiriaren erdigunean, leku onean, zagok kokatuta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.

Hiltzeko leku lasai baten bila nenbilen. Eliz atarian, leku desertu eta antzinako hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Munduko leku bakartiena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 165. orr.

Leku babesean, zerrizainak berak eraikia zuen korta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 99. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Iragana leku arrotza da, beste modu batean hitz egiten dute han.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

New York City-ko legearen arabera, ezin dira hildako pertsonen errautsak leku publikoetan bota.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Leku eta tenore egokian.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 85. orr.

Leku puta horretan sekulako beroa egiten dik beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Edozein tokitan egonik, okerreko lekuan nagoela irudituko litzaidakek.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 68. orr.

3 irud/hed

Ahaleginak egin dituzu inspektorearen lekuan jartzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 93. orr.

Eta Juliaren lekuan banengo, aurpegira esango nioke Aita Healy horri...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 290. orr.

Estatuak, merkatuaren lekua hartzen saiatu gabe, haren gidari-eginkizunak betetzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Nahiago dut gazte eta lerden bati lekua utzi...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 8. orr.

Gertatu zen honek lekua utzi ziola erromatar zuzenbideari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 198. orr.

Garaiz esaten ez den egiak gero bere lekua hartzeko areagoko lana izaten duErlijioaren Filosofia bukatzen den leku horretan bertan hasten da erlijioa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.

Leku askotan arrazoitzen du Maupassantek patu irrazional hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Pentsamenduaren historian leku duina eta berezia duen bestea Migel Servet da. nire deiturak ez du zalantzarako leku handirik uzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Prosodiari buruzko lanetan, zatikako azterketek hartu dute leku gehien.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

Sufrimenduak memoria du eta ama bere oroitzapenetako leku ezkuturen batean bilduta egongo zen Ingorekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

Katramilatu egin nintzen, lotsagarri, beharrik ez zegoen lekuan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Zer leku klase duk hau, Riley, igande arratsaldea eta neskarik batere ez?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.

Nahikoa lan bazutela Donostiako leku-hustea prestatzen; nahita ere, ezin zutela egoera kontrolpean eduki.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Laboratorioko biak hilak ziren, ez nekien non ez nola; eta Goldbaum ere bai, hotzak eta goseak, leku-huste martxan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure arrantza lekuan aurkitzen genituen arazoen hamarrena ere ezingo nizuke kontatu. Nire burua ideien borroka leku bihurtua zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

Beste atsegin leku bat aurkitu zuten gurina, gazta eta arrautzak handizka saltzen ziren pabiloian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Zelaian, kanpalekuaren hegoaldean SS-en entrenamendu leku bat bada.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

6 (espazioa, tartea)

Karmen, ordea, beste batentzat adina leku bazela kabinan, eta gurekin etorriko zela setatu zen. Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak, baina askoz leku txikiagoa hartzen du eta guztiz automatikoak dira kontrolak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Pasteur Institutua oso txiroa zen orduan alde horretatik: leku gutxi, tresneria eskasa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Ohe anitz, baina lerroen artean leku guti.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Hilarrian oso leku justua zeukala hiru hizkuntzatan jarri beharreko esaldi harentzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Leku eskasiaz kexu zirenei, arrazoiz, gogorarazten zieten hurrengo aldietan bagoiko laurogei etorriko zirela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 80. orr.

Gizonak leku bat aurkitu zuen libre eta hara joan zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

18 lekuko mahaian 32 izanen ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

6b (esaldi hanpatuetan leku atzizki mugagabe batekin, urruntasuna-edo adierazteko)

Lekutan zegoen orduan Alemania!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.

Lekutan dago maoista zen garaia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 82. orr.

Lekutan dago orain 'The Crook Factory' hura.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 206. orr.

Hura dena isilpean eta ezkutuan gordetzekoa baldin bazen, lekutan zegoen sekretua; Gaztelako erromantzez izkiriatua, izkribuak Armadaren ontzien berri zehatza zekarren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

Lurreko konfederazioak Unibertsoaren lekutako muturretik etorritako inperio baten erasoa jasoko du.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 119. orr.

Lekutara etorri gara!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.

Zigortuta, mendiko herri batera bidalia, lekutara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.

Bruciatako jabeen makina bat erabili baino lehen, nahiago zuen hiru aldiz gehiago gastatzea, eta urtero-urtero lekutatik ekartzen zuen traktore bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

Duda izpirik gabe lekutatik etorria zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.

7 (sailkapen, hierarkia edo kideko batean) ik postu.

Sailkapenean bigarren lekuan ditugu Avirontarrak.  Herria   2001-09-27

Sailkapenean gure futbolariak ongi jarriak daude hirugarren lekuan.  Herria   2001-04-26

Kaikuk UCI Europe Tour rankineko laugarren lekura egin du jauzi.  Berria - Kirola   2006-03-28

Hemen gaindiko ikastegien "hit parade" horretan Bernat Etxepare lizeoa dugu lehen lekuan %-eko 100 erreusipenekin baxoan.  Herria   2001-05-10

EAren lehenengo hautagaiak koalizio zerrendako bigarren lekuan joan ziren Gipuzkoan eta Araban, eta laugarren lekuan Bizkaian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Hemendik aitzina atzarririk egon beharko dute, sailkapenean bederatzigarren lekutik gorago hupatzekotan.  Herria   2002-11-14

8 lekuko izlag ik lekuko; lokal 4; toki 10.

Periferian ekoizten diren gaiek, beraz, ez dute zerikusirik izaten sortzen diren lekuko premiak asetzearekin, eta zuzenean kokatzen dira munduko deritzan merkatuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Zabalkundearen arrakasta, zabalkunde hori gertatzen den lekuko eragileek lanaren antolaketa-formei eta atzerritar ekoizpen moduak bideraturiko sozializazio-mekanismoei egiten dieten harreraren araberakoa izaten da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Lekuko errealitatea ezagutzen dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Gaztelaniaren, portugesaren, ingelesaren eta frantsesaren faboretan eta lekuko hizkuntzen kaltetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 183. orr.

Apezpikua beti grekoz mintzo zen, berak Siriakoa jakinik ere; lekuko hizkuntza uzten zion aldiz apezlagunari, honek egin zezan itzulpena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 181. orr.

Lurralde horren jabe ziren, mankomunitatean, Baigorri, Luzaide, Erro eta Baztango baleak, haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

Lekuko erran zaharra da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Hor ziren elgarretaratzen duela aspaldi lekuko artzainak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

9. kapituluan agintzen duelarik cuestores deitu eske biltzaileak kentzea, lekuko apezpikuak edo bi kalonjek induljentziak iragartzea eta haiek berek amoinak biltzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 187. orr.

Lekuko arrantzaleek diotenez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

9 leku egin (orobat lekua egin) ik toki 11.

Jaso zuen bere mailutzarra, eta, kolpeka, ateko oholak urratu zituen bere esku larruz babestuarentzat leku egiteko. Ramonak bere izterren artean leku egin zidanetik, zainetan egiten nituen egunaren azken orenak, eguzkia noiz gordeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Gaixoarentzat ez da samurra irria, baina, lubakian ere, leku egin nahi lioke pozaldiari, oraingoz isildu baitira tiro hotsak, eta bihotza epeldu baitiote eguzki-printzek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 166. orr.

Erlijioek filosofiari leku egiten dioten neurrian, hainbat eta hobeto aterako dira fundamentalismoaren arriskutik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.

Ikusgarriak maite dituen gizartea lehenbizian inarrosiko du, baina ez irauliko eta, garaiz, leku egin behar dio eztabaida politikoari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 13. orr.

ETAren su-etenak aspaldiko nahiari leku egin dio.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 135. orr.

Eta umoreak maiteminari egin zion leku.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Zer edo zer esan zion atezainari belarrira, eta atezainak barrura eraman eta lekua egin zigun aurreko lerro batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Annettek lekua egin zuen mahaiaren erdian eta amak hantxe jarri zuen erretilua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Yolo taberna fregatzen ari da maitekiro, aulkiak mahai gainetara jasoz lekua egin ondoren  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.

10 leku eman ik toki 12.

Halakorik gabe, nazioarteko ekonomiak oreka galtzen du, eta liberalismoak nazionalismoari leku ematen dio berehala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Gizakiari ere berdin gertatzen zaio, eragozpenei leku ematean, denik eta txikienak direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Adierazgarritasunari horrenbeste leku eman baldin badiogu, bazen arrazoi bat horretarako: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

Eta hain gogor tentatu zuen, ezen hark, tentaldiari leku emanez, erabaki baitzuen anai Joan komentura etorri bezain laster utziko zuela Ordena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.

11 leku geometriko

Puntu horien leku geometrikoari horoptero deitzen zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

11b leku-hustu ad ik beherago 14; ik gorago 5.

Jakin baitzuen elgorriak jorik nola egon nintzen, bizirik iraun nezan arduratu zen, bereziki gatibuak oinez leku-husten zituztela jakin zuenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.

12 leku izen (orobat lekuizen; Euskaltzaindiaren Hiztegian leku(-)izen agertzen da) ik toki 13.

Ibaien izen kartografikoak leku-izenak dira berez, ibaia pasatzen deneko leku baten izenak, gero ibai osoaren mapa-izen bihurtu direnak, kartografo eta kudeatzaileen (ez jendearen) beharrak hartaraturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Hitz berriak asmatzeko joera nabarmenagoa da pertsona- eta leku-izenetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 189. orr.

Herri eta leku izenak frantsestu zituen, frantsesa hizkuntza bakartzat ezartzen duen Toubon legea indartu zuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Leitzako "Abaden Gurutzea" lekuizena datorkit gogora. Geroxeago konturatu nintzen leku-izenak jadanik hungarieraz irakur nitzakeela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 148. orr.

12a leku onean (utzi eta kideko aditzekin) ik toki 14.

"Omen" horrek ez zuen Ximurra hagitz leku onean uzten, sinesgarritasunaz den bezainbatean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Hartu desohorea zeure gain, ahizpek baino bekatu higuingarriagoak eginez leku onean utzi baitituzu haiek.  Elizen arteko biblia   Ez 16,52

Khalidik ez du INCko burua oso leku onean uzten: Muturreko kontserbadorea da, Wolfowitz bezala, [...].  Berria - Mundua   2004-06-03

13 leku txarrean (utzi eta kideko aditzekin) ik toki 15.

Memorandumeko hirugarren orrialdeak leku txarrean uzten du norbait.Imazek leku txarrean utzi du Ibarretxe.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.

Leku txarrean laga naute arabarrek eta madrildarrek.  Berria - Kirola   2006-04-25

Difamazio kanpaina bat izan da gure jarduera leku txarrean uzteko.  Berria - Mundua   2004-03-19

Oso leku txarrean utz dezakete zure osaba Juan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 349. orr.

UPNko idazkari nagusi Alberto Catalanek ere PSN «oso leku txarrean» geratu dela uste du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

14 lekuak hustu joan, alde egin. ik toki 16.

Azkenekoz, ostatuko nagusiak erran zigun lekuak hustu behar genituela, laster oilarra kukurruka hasiko zela eta.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

-Lekuak huts itzazue etxe hontarik...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Geroxago entzun nian autoa pizten eta lekuak husten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Bi musu eman zizkidan ebaska bezala eta gelarat jo zuen, bere puskak bildurik behar zituela lekuak hustu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.

Prentsaurrekoa kudeatu zuen komandoak lekuak hustu zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

17 –en lekuan –en ordez.

Arrazoiaren lekuan bere kapritxoa erabiltzen badu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Orduan, bedeinkazioaren lekuan madarikazioa erakarriko nuke neure gainera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.

Uko egitea arrazoiaren lekuan intolerantzia eta fanatismoa ipintzeari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Behialako moldegabekeriaren lekuan jendetasuna -jendetasun ekarria, bistan da- erakusten zekiena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Inperio zaharraren lekuan beste ordena berri, sendo eta indartsuagoa eraikitzeko gai izango direlakoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Egun haietan ez nekien gerora zer gertatuko zitzaidan baina odolaren lekuan kafea baneuka bezala nenbilen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 63. orr.

Jainkoa baztertu (arrazoiketa publikotik) eta haren lekuan balioak oinarritzeko instantzia bakartzat arrazoimena aitortzen bada.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.

Une horretan ohiko Anne ezabatu egin zen bat-batean, eta haren lekuan beste Anne bat azaldu zen, ausarta eta jostagarria ez den eta maite eta samurra izan nahi duen Anne hori, alegia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 287. orr.

Hernando ene lehengusuaren lekuan nintzela hara etorria, eta harexen izena begiratzeko arren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 248. orr.

15 lekuan-lekuan lekuka. ik toki 18.

Lekuan-lekuan herritarrekin egin behar da lan gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Hori da politika, ezta? lekuan lekuan behar den moduan erantzutea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Berehala lekuan-lekuan beharrezkoak diren baliabideak jartzen ditugu martxan.  Berria - Harian   2005-12-07

16 lekuan lekuko ik toki 19.

Ez dagoela berriz ere lekuan lekuko nazio dirura bueltatzerik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.

Behin eta berriz ikusi zen, eta ikusten da oraindik, lekuan lekuko interesek duten garrantzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Ulertu behar da beti ere lekuan lekuko estrategia bat garatu beharko dela, errealitate bakoitzera egokitua.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Eta hartan ohartu nintzen lekuan lekuko musika behar dela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 227. orr.

Hartara, bada, jardun jakin batzuetan -batez ere ahozkoetan- lekuan lekuko hizkera erabiltzea iruditzen zait zentzuzkoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 45. orr.

Lekuan lekukoa ona izaten da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 157. orr.

16 lekuz aldatu ik lekualdatu.

Museo batean koadro baten aurrean lekuz aldatzen garenean, ez dugu irudi haren barruan ez mugimendu paralaxiarik ez perspektiba dinamikorik sumatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Lege honek dioenez, elementu batzuk aldi berean lekuz aldatuz baldin badoaz, unitate bezala pertzibitzen dira, eta forma bakarra osatzen dute joera gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Laino-adarra ere lekuz aldatu eta atzealdean kokatu zen. ez da guztiz zehatza bihotza "mugitzen dela" esatea, ez baita lekuz aldatzeko mugimendurik egiten.  Elizen arteko biblia   Ir 14,19

· Pixkana-pixkana aulkia lekuz aldatu zuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zen arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Lehenik, pasiboa sortzeko izen sintagmak lekuz aldatzea beharrezkoa ote den galdetzen dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 111. orr.

Altxatu eta lekuz aldatu behar izan zituen maletak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Hurrengo egunean lekuz aldatu gintuzten, eta Ziburun jarri ginen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aski leku (17); atseden leku (11); bazter leku (10); beti leku berean (18); bizi leku (9); bizi leku bat (8); bizitzeko leku (8); borroka leku (10); denbora eta leku (9); egiteko leku (18); egoteko leku (11); europako leku (8); euskal herriko leku (9); gotor leku (13); hainbat leku (26); herriko leku (11); hiru leku (9); ikasteko leku (8); josta leku (31); kultu leku (19)

leku aldaketa (22); leku aldaketak (9); leku anitzetan (11); leku aparta (9); leku aproposa (28); leku asko (13); leku askorik (8); leku askotan (143); leku askotara (8); leku askotatik (11); leku bakar (10); leku bakarra (31); leku bakarti (13); leku bakoitzean (13); leku bat aurkitu (11); leku bat egin (12); leku baten bila (12); leku batera eraman (14); leku batera joan (13); leku batetik bestera (41); leku berberean (8); leku berean (247); leku berera (20); leku beretik (27); leku berezi (18); leku berezi bat (10); leku berezia (55); leku berezia egin (11); leku berri (14); leku berria (12); leku berriak (9); leku bila (10); leku desberdinetan (16); leku eder (13); leku ederra (20); leku ederrean (12); leku egin (29); leku eginez (11); leku egingo (9); leku egiteko (18); leku egiten (18); leku egoki (8); leku egokia (50); leku egokian (18); leku egokiena (11); leku eskasa (8); leku eskasez (10); leku eta garai (8); leku eta ordu (8); leku eta une (9); leku ezberdinetan (12); leku ezezagun (8); leku garrantzitsua (16); leku gehiago (42); leku gehienetan (27); leku gisa (9); leku gutxi (17); leku gutxiago (11); leku handi (8); leku handia (37); leku handiagoa (20); leku hartan bertan (8); leku hartu (9); leku hartzen (8); leku hoberik (10); leku ilun (9); leku itxi (10); leku itxietan (8); leku izan (12); leku izango (16); leku izen (15); leku izenak (16); leku jakin (51); leku jakin batean (25); leku jakin batera (8); leku lasai (9); leku libre (11); leku nagusia (8); leku on (8); leku ona (18); leku onean (14); leku orotan (8); leku osoa (11); leku polita (8); leku publiko (22); leku publikoetan (52); leku publikoetan erretzea (18); leku sakratua (10); leku seguruan (8); leku txarra (20); leku txarrean (9); leku txikia (14); leku txikian (13); leku urrun (9); leku zabala (10); leku zabalagoa (9); leku zehatz (15); leku zehatz batean (8)

leku zoragarria (8); munduko leku askotan (9); nahiko leku (8); nahikoa leku (8); otoitz leku (17); uda leku (33); uda leku elkarteak (9); une eta leku (9)

badute lekua (9); bakoitzak bere lekua (13); bere lekua aurkitu (10); bere lekua hartu (12); bere lekua hartzen (10); bere lekua utzi (8); bigarren lekua (8); bizi lekua (10); dagokion lekua (18); euskararen lekua (11); izango dute lekua (9); lagunentzako lekua (8); lehen lekua (14); lekua aurkitu (21); lekua bete (11); lekua beteko (9); lekua betetzeko (27); lekua betetzen (17); lekua bilatu (16); lekua dago (8); lekua dauka (8); lekua du (17); lekua duen (10); lekua dute (16); lekua egin (39); lekua egingo (12); lekua egitea (11); lekua egiteko (21); lekua egiten (17); lekua eman (14); lekua eta ordua (28); lekua galdu (17); lekua har (16); lekua hartu (100); lekua hartu zuen (21); lekua hartua (8); lekua hartuko (16); lekua hartzea (16); lekua hartzeko (24); lekua hartzen (41); lekua hartzen ari (8); lekua hartzen du (9); lekua izan (68); lekua izan behar (18); lekua izanen (9); lekua izango (39); lekua izango du (13); lekua izatea (13); lekua izateko (8); lekua kendu (13); lekua utzi (39); lekua utziz (15); lekua uzteko (10); lekua uzten (32); lo egiteko lekua (8); merezi duen lekua (9); ordua eta lekua (40); utzi zion lekua (9); utzitako lekua (24); zalantzetarako lekua (19); zalantzetarako lekua uzten (19)

kultu lekuak (31); lekuak husten (9); lekuak hustu (66); lekuak hustu behar (14); lekuak hustu dituzte (8); lekuak hustu zituen (8)

bakoitza bere lekuan (31); behar den lekuan (16); behar zen lekuan (8); behar zuen lekuan (8); bere lekuan ipini (12); bere lekuan jarri (19); bere lekuan jartzen (9); bigarren lekuan (14); dagoen lekuan dagoela (9); dagokion lekuan (23); dena bere lekuan (9); egiten duten lekuan (9); egondako lekuan (18); esandako lekuan (12); gauden lekuan (11); gauzak bere lekuan (15); gertatu zen lekuan (16); hirugarren lekuan (9); lekuan berean (44); lekuan bertan (69); lekuan bertan hil (9); lekuan egon (22); lekuan egotea (8); lekuan eseri (14); lekuan geratu (10); lekuan ipini (15); lekuan izan (12); lekuan jarri (55); lekuan jarriko (10); lekuan jartzeko (14); lekuan jartzen (29); lekuan kokatu (14); lekuan lekuko (93); lekuan sartzen (8); lekuan utzi (18); lekuan uzten (8); nagoen lekuan (24); nagusi den lekuan (8); nahi duen lekuan (8); nahi duzun lekuan (9); ni nagoen lekuan (8); okerreko lekuan (11); pilota lekuan (12); utzitako lekuan (14); zauden lekuan (8); zegoen lekuan (68); zegokion lekuan (8); zen lekuan (78); zen lekuan bertan (9); zeuden lekuan (19)

lekuaren arabera (18)

kultu lekuetako (10)

dagoen lekuetan (21); dauden lekuetan (17); kultu lekuetan (11)

lekuko agintariek (5); lekuko ekonomia (7); lekuko jende (5)

dagoen lekura (23); esandako lekura (12); gertatu zen lekura (12); lekura eraman (27); lekura eramango (10); lekura etorri (8); lekura heldu (8); lekura hurbildu (18); lekura iristeko (14); lekura iritsi (29); lekura itzuli (39); lekura joan (33); lekura joateko (11); lekura joaten (11); nahi duen lekura (9); nahi duzun lekura (13); nahi zuen lekura (12); zegoen lekura (61); zeuden lekura (10)

zegoen lekuraino (12)

zegoen lekurantz (21)

ez da lekurik (15); ez dago lekurik (11); ez du lekurik (29); ez duela lekurik (8); ez dute lekurik (20); ez dutela lekurik (8); ez zegoen lekurik (8); ez zuen lekurik (12); inolako lekurik (8); lekurik aproposena (15); lekurik egokiena (21); lekurik ez duela (15); lekurik onena (19)

lekutan dago (10)

bere lekutik atera (10); bere lekutik mugitu (8); dagoen lekutik (29); dauden lekutik (11); geunden lekutik (11); lekutik altxatu (9); lekutik atera (21); lekutik gertu (24); lekutik hurbil (15); lekutik mugitu (28); lekutik mugitu gabe (15); nengoen lekutik (11); nire lekutik (8); zauden lekutik (13); zegoen lekutik (40)

kultu lekutzat (8)

lekuz aldatu (75); lekuz aldatuko (14); lekuz aldatuta (8); lekuz aldatzea (34); lekuz aldatzeko (30); lekuz aldatzen (46); lekuz kanpo (117); lekuz kanpoko (21); lekuz kanpokoa (20); lekuz kanpokoak (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus