Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gush Katif kokagune juduan Israelgo Armadak duen postu militarrean erresistentzia palestinarrak soldadu bat hil eta beste bost zauritu zituen. Berria - Mundua 2004-06-29
Ikastetxerako bidean galdu eta oharkabean Armadako postu batera hurbildu zen Iman al Hams. Berria - Mundua 2004-10-14
Hiletaren ondoren hainbat manifestari Armadako postu batera hurbildu ziren eta soldaduak tiroka hasi eta 12 urteko mutiko bat hil eta beste 12 palestinar zauritu zituzten. Berria - Mundua 2004-07-31
Poliziaren postu baten aurka auto bat leherrarazi zuten goizean. Berria - Mundua 2004-03-31
Zeure postua utzi zenuen {...] Kapitainaren baimenik gabe. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.
Ithiliengo defentsen mendebaldeko postu aurreratua, Azken Aliantzaren ostean eraikitakoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 217. orr.
Setiatzaileen lehenengo postuak harresitik versta batera baino hurbilago zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.
Ez zuen espero hilabete batzuk geroago soldaduen postu bat eraikiko zutenik hantxe, gure leihoetatik ehunka metro gutxira. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 50. orr.
Txiki-txiki egin nintzen, eta pixka bat lasaitu ere bai, leku hark ez baitzirudien mugako postu bat, eta gainera militarrak itxura miserablea baitzeukan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.
Sderot hirian bi israeldar hil dituzte; Gazan soldadu bat, postu bat leherrarazita. Berria - Mundua 2004-06-29
Muga-postuak sistema beraren parte dira, muga-lerroak albo-bide ere izaten baitira beti. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Duke handiak eta Voranzoff jeneralak defentsa postuak bisitatu zituzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 440. orr.
Aginte postura heldu zirenean ez zegoen anbulantziarik, eta lurrean utzi zuten berriro. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.
Horrela gure kontrol postuak eta defentsa guneak aztertu ahal izan nituen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.
Lehenengo erasoa atzo goizeko 05: 00ak inguruan gertatu zen, erasotzaile andana bat Bagdadeko Al Amel auzuneko polizia postu bati oldartu zelarik. Berria - Mundua 2004-12-04
Erromatar eta arabiar goarnizioak kolonia zibilen gune bihurtu ziren, eta gauza bera gertatu bide da goarnizio-postu inperialetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Beren gudari-postuak utzirik, eta nor bere herrialdera joan zen. Elizen arteko biblia 1 M 10,13
Ordurako Mendebaldeko erasotzaileek ia galduak zituzten Sirian beren aitzindari-postu babesgabe guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.
3 soldadu errusiar hil ziren eta beste 10 zauritu euren zainketa-postu bati eraso ziotelarik, Grozni hiriburutik hurbil. Berria - Mundua 2004-02-08
-Emaidak horretara aste pare bat; eta borroka-postu egoki bat bilatuko diat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 30. orr.
Haria moztuta ez daukaten postu telegrafiko guzti-guztietara. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 29. orr.
Taberna batean sartu ziren: baina barrura orduko konturatu ziren poliziaren postu bat zela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 75. orr.
Kalaxnikov batekin armaturiko militar batek hartu zituen bidaiari guztien pasaporteak, eta kontroleko postu batera sartu zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.
Agentziako satelite batek [seinale elektroniko batzuk] hartu eta berriz igortzen zituenak gure postu, bulego eta estazioetara. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 87. orr.
Becheveko neskak beren leihoetako postuetatik begira egon ziren, nola zihoazen biak lepotik helduta. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
Zehatza izateko, garunaren benetako postu aurreratu bat da erretina, ez organo bereizi bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.
Jendea dabil aterpean, apur bat urrunxeago dauden salmenta-postuetan baino gehiago menturaz. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 39. orr.
Aurreko lau mendeetan zehar, europarrek merkataritza-postuak ezarri zituzten Afrikako mendebaldeko eta ekialdeko kostaldeetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Tripako minik txikiena sentitzen baduzue, joan bizkor Gurutze Gorriak atarian jarri duen sorospen-postura. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 186. orr.
Izarrek ere distira egiten dute beren zaintza-postuetan, pozez beterik. han-hemenka ehiza postuen antzeko eraikinak, ertzak, dorreak, tximiniak igartzen nituen. Elizen arteko biblia Ba 3,34
Nik trenbideetatik aditu nuen guardia postu batetik bestera zihoan seinale hotsa, mailu bat kanpai arraildu bati joka, eta berehala jakin nuen nire trena zela. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.
Ekialderantz jarraitu zuten aitzindari-postu bat Mendebaldeko Ozeano Barean jartzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.
Bertako zerbitzu-postu eta denda gehienak itxita daude. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
-Hi ardura hadi blokeo-puntuak, mezulariak eta zaindari-postu aurreratuak antolatzeaz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.
Makina bat galdera egin dizkidate kontrol-postu guztietan: "Nora zoaz? zergatik zaude bakarrik? zure gurasoek badakite? non dago zure senarra?". Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 169. orr.
Ogitartekoak eta crêpe-ak saltzeko postu txiki bat ireki zuen Quartier Latin-en. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.
Bi aldeetan, kale saltzaileek beren postuak prestatu berriak zituzten, ohol batzuk saski handien gainean paratuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Plazara iritsi zirenean, postu batzuk ikusi, eta haietatik batek berehala bereganatu zuen Sergioren arreta, zeramikaren originaltasunagatik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 59. orr.
Itsuek loteria saltzeko ohi duten postu bat. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 117. orr.
Kale-kantoian Rose Segal eta Lillian Diamond topatu zituen postu batean koka kola edaten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.
Haragi errezko ogitartekoak dastatzeko postu ugariak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.
Postu finkorik gabeko saltzaileek, estalpeko kalearen zoruan jartzen zirenek, kalte handia egiten zieten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.
Zenbait txerpolari beren postu ibiltariak antolatzen ari ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Saltzaileak freskagarri-postuen marmolezko salmahaiak garbitzen ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.
Barazki postuen luzera guztian ageri ziren ereinda ugari baino ugariago, beren bi koloreen nahasketaz merkatuari distira ematen ziotela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Hogei urterekin fruitu postu bat hartu eta bere kontura jarri zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.
Clairek [...] ur gezatako arrain postu bat hartu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.
Panpina-tiro postu itxiak, lonetaz estalitako zaldi-feria geldiak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
· Verlaque jaunak, espaloian zehar bira eginez, enkante postu baten barrutira eraman zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
Behin-behineko gobernu berrirako 30 postu gorenak betetzeko saioek ez dute orain arte emaitzik jaso. Berria - Mundua 2004-05-28
Baztertuak ginen neurrian, lan mota askotan ez geneukan aukerarik, ez unibertsitatean, ez administrazioan, eta ez edozein postu garrantzitsutan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 76. orr.
Postu altua eman zidan administrazioan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 77. orr.
Postu hobea lortu zuen enpresan eta autoa erosi zuen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 98. orr.
Postu berriak lasaitasun handiagoa eman zion, hobeto ordainduta egonik, ongizate handiagoaz gain, nolabaiteko ospea ere ematen ziolako. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.
Frantziara itzuli beharko naiz eta enpresa handien itzulia egin postu on baten lortzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 215. orr.
Gazteegitzat neukaan neure burua postu horretarako. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.
-Zeure zuzeneko gainekoa naiz ni eta mundu guztiak daki neuk eman dizudala postu hori. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.
Madeleinek uste zuen Ithurbidek postu garrantzitsu bat bazuela, Baionan edo hor nonbait. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 253. orr.
Nolabait esatearren, marinelen ontzi-terminologia erabilita, nor bere postu eta zereginetara itzuli zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.
Gurutzadetako garai nahasietan handik erretiratu ziren, eta pixkana Europa osoan barreiatu, eta politika, arte, literatura, zientzia eta teologiako postu goi gehienak bereganatu zituzten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.
El Siglo Médicon landa-medikuen postu bete gabeak irakurtzen zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.
Postu horretarako aurkeztu nahiko bazenu, aitaren botoa izango zenukeela uste dut. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.
Lan bilatze kontuetan benetako liskarrak izaten zirela postu hoberenak erdiesteko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 210. orr.
Lapurtarren bigarren lerroan postu finkoa zuen jokalaria zen Olibeau. Berria - Kirola 2006-02-16
Eraskuntza elebidunaren garapenak postu bat osoa ekartzen du Mendikota eta Urdinarberen artean banatuko dena. Herria 2005-02-17
Beste bi postu eta erdi ezarriak dira lehen mailako gela elebidunak irekitzeko. Herria 2005-02-17
Frantsesezko postu-erdi bat galtzen badute heldu den ikasturterako, euskarazko postu-erdi baten ukaitea ardietsi dute. Herria 2003-03-06
-Etorri nauk hiri erratera ene Sarako komisario postua uzten dudala. Gobernari-klase berria sortu zuen, indiar guztiak gobernu-postu gorenetatik baztertzean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.
Ea hurrengo ikasturterako han edo hemen irakasle-postu bat ematen zidaten. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 109. orr.
SDLPk sei legebiltzarkide postu galdu ditu. Berria - Mundua 2004-01-31
Nire iritzian, ikuskatzaile postua onartu behar du inolako dudarik gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.
Atarratzeko eskolak frantses postu erdia atxikiko du, Baiona zezen plazakoak eraakasle postu osoa ere bai. Herria 2004-09-09
Diskoetxearen marketing eta banaketa lan eredugarriari esker, Billboardeko lehenengo postura heldu ziren berriro ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 35. orr.
Asiako herrialdeei dagokienez, Taiwanek bosgarrenetik laugarren postura egin du jauzi, eta Japoniak 11.etik bederatzigarrenera. Berria - Ekonomia 2004-10-14
Ez herriko emakume ausarten zerrendan hirugarren postua eskuratzeagatik. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 158. orr.
Ademar Leon ere hirugarren postu hori lortzeko lehian dago sartua, eta talde hori da aukera gehien duena, gainera. Berria - Kirola 2004-05-15
Sailkapenean postu bat irabaziko dugu Real Madril mendean hartuz gero, eta bigarren postua dago jokoan. Berria - Kirola 2006-04-27
Aurrerapauso bat eman nahi dugu, ea 14. postuan sailkatzeko lehian egon beharrean 10. postu inguruan bagabiltza. Berria - Kirola 2004-06-02
Coulthardek eta Massak motorra aldatu dute eta 10 postu atzerago aterako dira Malaysian. Berria - Kirola 2006-03-17
Frantziari kendu dio postu hori. Berria - Ekonomia 2006-01-26
Lehen postuan jarriko zaituzte Jaunak, inoiz ere ez azkenekoan. Elizen arteko biblia Dt 28,13
bigarren postu (18); bigarren postu hori (4); erakasle postu (25); erakasle postu bat (4); erakasle postu erdi (4); euskarazko postu (6); hirugarren postu (9); irakasle postu (12); kontrol postu (7); laugarren postu (5); lehen postu (12); lehen postu hori (5)
postu aldaketak (4); postu asko (4); postu askotan (5); postu bakar (4); postu bakarra (4); postu bakoitzeko (8); postu batetik bestera (4); postu berean (8); postu berri (14); postu berria (4); postu berriak (9); postu erdi (41); postu erdi bat (15); postu erdi baten (7); postu erdia (5); postu eta erdi (4); postu finkoa (5); postu gozoenetan (4); postu idekiko (4); postu lortu (4); postu on (24); postu on asko (11); postu on bat (6); postu ona (19); postu ona lortzea (5); postu ona lortzeko (5); postu onak (10); postu onak lortu (4); postu onean (4); postu sortu (5); postu ziurra (7)
sailkapen nagusian postu (7); sailkapenean postu (6); sailkapeneko postu (8)
azken postuak (7); bi postuak (14); bigarren postuak (9); hiru postuak (5); hirugarren postuak (7); igoera postuak (4); irakasle postuak (11); jaitsiera postuak (49); jaitsiera postuak saihesteko (5); jaitsierako postuak (6); laugarren postuak (8); lehen bi postuak (10); lehen postuak (10)
postuak atzean utzi (4); postuak erabakitzeko (9); postuak finkatzeko (6); postuak kendu (4); postuak saihesteko (5); seigarren postuak (5); uefako postuak (8); uefarako postuak (4)
atezain postuan (5); atzelari postuan (7); aurreko postuan (9); aurrelari postuan (7); azken aurreko postuan (8); azken postuan (53); azken postuan da (6); bederatzigarren postuan (19); bederatzigarren postuan sailkatu (5); bigarren postuan (150); bigarren postuan amaitu (5); bigarren postuan da (6); bigarren postuan dago (7); bigarren postuan geratu (6); bigarren postuan sailkatu (29); bosgarren postuan (37); bosgarren postuan bukatu (4); bosgarren postuan sailkatu (9); euskarri postuan (17); euskarri postuan aritzen (4); hamahirugarren postuan (4); hamaikagarren postuan (7); hamargarren postuan (9); hemezortzigarren postuan (4); hirugarren postuan (101); hirugarren postuan amaitu (4); hirugarren postuan da (5); hirugarren postuan dago (8); hirugarren postuan sailkatu (16); laugarren postuan (66); laugarren postuan da (6); laugarren postuan dago (5); laugarren postuan sailkatu (13); lehen postuan (171); lehen postuan amaitu (14); lehen postuan amaitzeko (4); lehen postuan bukatu (4); lehen postuan da (9); lehen postuan dago (7); lehen postuan jarraitzen (6); lehen postuan jarri (10); lehen postuan sailkatu (5); lehenengo postuan (8); multzoko lehen postuan (12)
postuan amaitu (45); postuan amaituko (4); postuan amaitzea (5); postuan amaitzeko (5); postuan aritzen (7); postuan atera (5); postuan bukatu (36); postuan bukatu du (8); postuan bukatu zuen (15); postuan bukatu zuten (4); postuan bukatuko (4); postuan bukatzea (6); postuan da (82); postuan dago (71); postuan daude (12); postuan dira (16); postuan egon (9); postuan egongo (4); postuan egotea (4); postuan gaude (5); postuan gelditu (7); postuan geratu (16); postuan helmugaratu (15); postuan iritsi (7); postuan izan (4); postuan jarraituko (5); postuan jarraitzen (17); postuan jarri (18); postuan jartzea (4); postuan jartzen (5); postuan jokatu (4); postuan jokatuko (5); postuan jokatzen (8); postuan sailkatu (148); postuan sailkatuta (8); postuan sailkatzea (4); postuan sailkatzeko (4); postuan sartu (6); postuan zegoen (7); postuan zen (5)
sailkapenaren bigarren postuan (5); sailkapeneko azken postuan (5); sailkapeneko bigarren postuan (6); sailkapeneko lehen postuan (7); seigarren postuan (30); seigarren postuan amaitu (6); seigarren postuan da (4); seigarren postuan sailkatu (4); zazpigarren postuan (23); zazpigarren postuan sailkatu (5); zortzigarren postuan (19); zortzigarren postuan dago (5); zortzigarren postuan sailkatu (6)
bigarren postuarekin (11); bigarren postuarekin konformatu (5); hirugarren postuarekin (4)
bigarren postuari (16); bigarren postuari eutsi (4); bosgarren postuari (4); postuari eustea (12); postuari eusteko (16); postuari eusten (6); postuari eutsi (18); postuari eutsi dio (4); postuari eutsiko (5)
bigarren postuaz (5); postuaz hitz (4); postuaz jabetzeko (5)
goiko postuei (4); postuei eusteko (5)
postuen arabera (4); postuen lehian (4)
aitzineko lau postuetan (5); ardura postuetan (4); atzeko postuetan (4); aurreko postuetan (9); aurreneko bi postuetan (4); aurreneko lau postuetan (4); aurreneko postuetan (7); azken postuetan (33); azken postuetan dauden (6); beheko postuetan (12); europako postuetan (10); galtzeko postuetan (4); goiko hiru postuetan (5); goiko postuetan (48); hirugarren postuetan (6); igoera postuetan (15); jaitsiera postuetan (71); jaitsiera postuetan dago (15); jaitsierako postuetan (14); jaitsierako postuetan dago (5); lehen bi postuetan (13); lehen bost postuetan (4); lehen hamar postuetan (5); lehen hiru postuetan (10); lehen lau postuetan (5); lehen postuetan (53); lehen zortzi postuetan (4); lehenengo postuetan (5); ligako postuetan (10); maila galtzeko postuetan (4); ohorezko postuetan (4)
postuetan da (9); postuetan dago (31); postuetan daude (8); postuetan dira (7); postuetan egon (16); postuetan egongo (5); postuetan egotea (6); postuetan egoteko (7); postuetan izan (8); postuetan jarraitu (5); postuetan jarraituko (5); postuetan jarraitzen (13); postuetan jarraitzen du (9); postuetan sailkatu (8); postuetan sailkatuta (7); postuetan sailkatzea (4); postuetan sartu (16); postuetan sartuta (4); postuetan sartzeko (11); postuetan zegoen (4)
sailkapenaren azken postuetan (7); sailkapenaren goiko postuetan (5); sailkapeneko azken postuetan (12); sailkapeneko goiko postuetan (5); sailkapeneko lehen postuetan (8); txapeldunen ligako postuetan (10); txapeldunen ligarako postuetan (7); uefako postuetan (11)
azken postuetatik (6); beheko postuetatik (15); europako postuetatik (7); goiko postuetatik (10); goiko postuetatik gertu (5); igoera postuetatik (6); jaitsiera postuetatik (77); jaitsiera postuetatik atera (4); jaitsiera postuetatik gertu (5); jaitsiera postuetatik kanpo (13); jaitsiera postuetatik urrundu (4); jaitsierako postuetatik (7); lehen postuetatik (9); lehen postuetatik urrun (5)
postuetatik aldentzeko (4); postuetatik aldentzeko aukera (4); postuetatik atera (6); postuetatik ateratzeko (5); postuetatik gertu (18); postuetatik hiru puntura (4); postuetatik ihes egin (7); postuetatik ihes egiteko (9); postuetatik kanpo (22); postuetatik kanpo dago (4); postuetatik kanpo dagoen (5); postuetatik urrun (9); postuetatik urrundu (6); postuetatik urruntzeko (7)
bigarren postura (10); bigarren postura igo (4); hirugarren postura (7); lehen postura (13); postura aldatu (4); postura egin du (5); postura igo (12); postura igo da (4); postura igo zen (4); postura jaitsi (8); postura jaitsi da (4); postura jauzi (4)
posturaino igo (6)
bigarren posturako (28); bigarren posturako lehia (4); bigarren posturako lehian (5); euskarri posturako (6); hirugarren posturako (15); hirugarren posturako lehia (4); hirugarren posturako lehian (5); laugarren posturako (5); lehen ministro posturako (5); lehen posturako (8); posturako borrokan (7); posturako lehia (14); posturako lehian (15)
posturik onena (13); posturik onenean (5)
azken postutik (10); bigarren postutik (8); bosgarren postutik (5); laugarren postutik (6); lehen postutik (14); seigarren postutik (6); zortzigarren postutik (4)