Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren obra honek titulu hau du: "Arimak irrikatzen duen oroigarria, Frantzisko gure aita txit santuaren egite eta esanei buruz". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.
Sarituriko olerkiaren titulua, Vision dorée. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 84. orr.
Nobela haren titulua gogoratzen? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 395. orr.
Jokin Urainek titulu xelebre bat eman zion bere bigarren nobelari. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.
Altamira-ren titulu sonatu bat Psicología del pueblo español izan zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 78. orr.
Damnator Diaboli-ren ordez beste titulu bat ematearen komenentzia ari da aztertzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.
1982an idatzi zuen bere hurrengo bildumari titulua emango zion istorioa, "Katedrala". Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.
Irakurleak SC bere osoan errazago ezagutu ahal dezan, egokia iruditu zaigu, titulu horiekin batera, testua osatzen duten atal nagusiak jartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.
Hiri guztietan iragan mingarriko mutilaren erretratua wanted tituluarekin iltzatu dutenen kontra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.
Zezen-lasterrak maite dituzteneri [...] gustatuko zaiote "Tâches d'encre et de sang" titulupean agertu berria den liburua. Idazlan hautatuak titulupeko obra berri honek azken 50 urte hauetan euskalzale militante honek eraman gogoetak ezagutzera ematen ditu 260 bat orritan bilduak. Herria 2003-09-18
Sabinen bahiketa tituluko erromatarren film bat ikusi genuen zinea. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
Etxekoandreak, telebista ikusten ari zelarik, nire izena ikusi omen zuen ez dakit zein programatako kreditu-tituluetan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.
Tituluak dira informazioaren elementu nagusiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 197. orr.
Ed-en begiak egunkari bateko titulu baten gainean pausatu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 31. orr.
Hona hemen Granma [...] kazetako lehen orrialdetik ateratako zenbait titulu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.
Jatetxe aurrean egunkari baten argitalpen berezi bateko titulu nagusia ikusi zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.
Berria-k berak, 19an eta 20an titulu nagusietan: "Aintzane Garai bortxatu egin zutela erakutsi du autopsiak", "Mutil-lagun ohiak Aintzane Garai berak hil duela aitortu du". Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 56. orr.
Ez tituluan ez sarreran ez da esaten bi bonba horiek kalterik edo biktimarik eragin zuten. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 198. orr.
Irakurlea ez dabilela gaizki titulu hutsekin "informatzen" denean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 198. orr.
"Bihar, 16: 00etarako, presoak ez badituzte Euskal Herrira ekartzen, hil egingo dutela ohartarazi du ETAk", jarraitzen zuen berriak, letra txikiagoan, izenburu azpiko tituluan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.
Benetako egunkari-tituluak eta garaiko kantak egokiro nahasita, "newsreels" izeneko koktel informatiboak sortzen ditu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.
"Un autre légitimiste français impliqué" prentsa titulua sumatzen nuen jadanik ezer irakurri baino lehenago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 340. orr.
2002ko 1.586 titulu horiek 270 agente argitaratzailek ekoitzi dituzte. Berria - Kultura 2004-03-05
Ekoizle handienei dagokienez, eta soilik editore komertzialak aintzat hartuz, Elkarlanean eta Elkarlanean/Ikastolen Elkartea ageri dira zerrendaren buruan (184 eta 147 titulu, hurrenez hurren). Berria - Kultura 2004-03-05
270 horietatik gehienek, 163k hain zuzen (%60,4), titulu bakarra atera dute urte osoan. Berria - Kultura 2004-03-05
Erdiko multzo hori indartzen ez den bitartean, buztinezko zangoak ditu euskarazko liburugintzak, edozein delarik ere titulu kopurua. Berria - Kultura 2004-03-05
Azken hilabeteotan horko titulu eta material guztien datu-base digitalizatua lantzen ari dira, Manexen zaleen eta ikertzaileen zerbitzurako. Berria - Kultura 2004-04-04
Lege horiek titulu asko zituzten, eta hogeita hamabost ezagutzen dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.
Titulu horiek 2. artikulutik 102.eraino doazenak dira. Berria - Mundua 2006-01-19
Ingeniaritza amaitu eta berehala lanean hasi zen kementsu, arazo handirik ez baitzegoen titulu haren jabe zirenentzat ogibidea lortzeko. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 33. orr.
Zer egin hoberik ez, eta kirol mordo bat egiten da, edo droga mordo bat hartzen da, edo unibertsitateko titulu bat eskuratzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 149. orr.
Titulu berri eta erakargarri bat ahalik eta arinen eskaini nahi izateagatik, kolokan jar dezakegu ikasketen kalitatea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.
Euskal Autonomia Erkidegoak gaitasuna du unibertsitateen titulu propioak onartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Neurekin daramat kanpalekuko eta eritegiko ate guziak idek ditzakeen pieza hori, neurekin ere tallur komandoko langile titulu ofiziala. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.
Zerorrek izenda baitezakezu zeure burua psikoanalista, ez dago-eta titulu ofizialik, edo, porru bera azken batean, titulu ofizial pilo zenbatezina dago. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 82. orr.
Nik ez nuen kontratu-paperik sinatu, eta berak ez zidan titulu-paperik eskatu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.
Titulu-dantza horrez gain, ikasleak prestatu behar izaten ziren, inspektoreak gela batzuk aukeratu eta galdera bihurriak egin zale izaten ziren eta. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.
Lizentziak eskuratzera bideratuta dauden ikasketei dagokienez, unibertsitate guztiek eskaintzen dute titulu multzo bat. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.
Garai batean [...] unibertsitate titulu bat sakelan izateak bideak irekitzen zituen lan hobea aurkitzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.
17 urte zituen, eta klinika-laguntzaile izateko ikasten ari zen; gero, erizain-titulua atera nahi zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.
Ingeniari titulua eskuratzeko ikasketak amaitu ondoren, [...]. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.
Espezialista titulu bi, master bat eta doktorego programa bi izango dira. Berria - Euskal Herria 2004-07-01
Irakasle erretiratuak, batzuk doktorego titulu badaezpadakoak dituztenak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.
Erromatarrek, basatikeria titulu baten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.
Umea besoetan hartzen duzun momentuan ematen dizute titulua, une horretan pasatzen zara zu izatetik norbaiten ama izatera, baina titulu gehienek bezala, ez du ezertarako balio. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 18. orr.
Haien kargu eta ohore-tituluak, eta haien dohainak eta erruak ere bai. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.
Martiri tituluak, haien espirituan, errebelde esan nahi zuen, eta ikaratu egin zituen magistratuak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.
Badu, ordea, ama-tituluak alde nabarmena beste edozein titulurekin. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 18. orr.
Beste txapela bat janzteko aukera eskuan du, eta titulu bat aurrenekoz irabazi zutenekoak gogora ekarri dituzte nafarrek. Berria - Kirola 2004-04-16
Talde mailan titulu gehienak eskuratuak ditu: Munduko Txapelketa (1998), Europakoa (2000), Federazioen artekoa (2003), [...]. Berria - Kirola 2004-03-18
Agian klubak ez zuen espero denboraldi berean bi titulu eskuratzea, Liga eta Kopa. Berria - Kirola 2004-03-04
Schumacherrek zazpi titulu ditu eta Raikkonenek bi garaipen bakarrik. Berria - Kirola 2004-08-31
Urtero ez dugu Liga irabaziko, baina bost urtetik behin titulu bat irabaztea ez da ezinezkoa. Berria - Kirola 2004-09-09
Titulu bakarra du: iazko Txapeldunen Liga. Berria - Kirola 2004-10-23
Hiru Liga titulu poltsikoratu ostean, Valentziara itzuli eta erretiroa hartuz. Berria - Kirola 2006-02-18
Titulizazio esapideak tituluen jaulkipenek merkatuen jardueran hartutako nagusitasun berri hori deskribatu nahi du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Burtsan jokatu eta guzti egin zuen, meatzeetako akzioak eduki, Zor Publikoko titulu bat erosi. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.
Kanpoko inbertsoreek ez dutelako arrazoirik etekin txikia emango dieten herrialde horietako aktiboetan eta tituluetan inbertitzeko. Berria - Ekonomia 2004-01-07
Zuzeneko finantzaketa indartu zen berriz, hau da, tituluak finantza-merkatuetan jaulkiz eta ezarriz egiten den finantzaketa mota. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Burtsara aterako den titulu bakoitzak boto eskubide bat izango du. Berria - Ekonomia 2004-05-02
Estatuak harpidetutako tituluak, 300 eta 500 milioi euro arteko balioa dutenak, kapital bihurtu ahal izango ditu. Berria - Ekonomia 2004-05-27
Zeren arriskuaren osagai bakoitzak, titulu jakin bati dagokionak, merkatu batean negozia daitezkeen babes-tresna berezien sorrera ekar baitezake. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Eskura dituzten gordailu bermedunen erabilera, araudiaren arabera, titulu bereziki seguruak erostera mugatuko da, estatuaren obligazioak adibidez. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.
1985etik aurrera indar-indarrean zegoen bigarren mailako merkatuko tituluen ahalezko eskaintzak, tituluen prezioek behera egitea eragin zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.
Horrez gainera, banku- kreditu zaharrak titulu negoziagai bihurtu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.
Burtsak, epe luzeko tituluentzat eskaturiko etekinen goraldiak desorekaturik, [...] behera eta behera joan ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Altxortegi-bonuak, nazio-merkatuen gaineko obligazioak, nazioarteko merkatuetako epe ertaineko tituluak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.
Kmarten akziodunek akzio bakoitzeko talde berriko titulu bat lortuko dute eta Searsekoek bi akzioko titulu bat edo 100 dolar. Berria - Ekonomia 2004-11-18
50,3 milioi titulu eta 400 milioi euro salerosi ziren burtsan eta amaieran 3.855 milioi euroko kapitalizazioa zuen enpresak. Berria - Ekonomia 2004-10-28
1930eko hamarraldiko Latino Amerikako zor-tituluen baliogabetze masiboaren ondoren (europar titulu-jabe txiki asko eta asko kiebra jota utzi zituena), [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Hango enpresetan inbertituta, eta batez ere zor titulu publikoak eta pribatuak erosita. Berria - Ekonomia 2006-02-01
Asia ekialdeko banku zentralek nahiago dutelako dolarra eta AEBetako zor tituluak erosi, euren dirua dolarraren pare mantenduz ia. Berria - Ekonomia 2006-04-23
Aurreneko truke-letrak XII. mendearen bukaeran agertu ziren, eta haiei esker saihestu ziren funtsen transferentzia fisikoak, saltzaileari kreditu-titulu bat ematen baitzitzaion, beste lekuetan eta bestelako diruz ordain zitekeena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Jarauntsiak zirela-eta auziak sortzen zirenean, eta bi alderdietako bat jabetza-titulu batez baliatu nahi eta besteak hura izuntzat joz gero, arazoa borroka bidez erabakiko zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.
Agindu zuen notarioak zin egin zezala jabetza-titulua ez zela izuna. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.
Kultura Sailak toki telebista digitalaren zerbitzuak eskaintzeko gaitzen duen titulu juridikoa emateko lehiaketa zabaldu eta burutuko da. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Bidaiariek txartel bakarra edukiko badute ere, hor bateratuko dira hainbat operadoreren bidaia titulu guztiak. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Napoleonek eman zien titulu hori hari eta haren familia guztiari, dirua utzi ziotelako maileguz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.
Hainbat titulu eman dizkio; esaterako, Cornuallesko konde izendatu du. Berria - Kultura 2006-02-10
Ez zebilen noski titulu eta ohore handien peskizan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.
Ene nagusia jaun Santiago de Tapioles y Villarrín da, Zamoran jaioa eta hamaika titulu dituena -eta, emaiten zuelarik tituluen lista, zeinetarik azpimarratu baitzuen Calatravako gurutzearena, erantsi zuen-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.
Ez zuen ez titulu ez mailarik jauregian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Enperadore Horia [...] zakarraldi batean bere mendeko aitoren seme guztien abizenen jabe egin zen, haien tituluen jabe egitea bezalakoxea baitzen, argudiatuz berak, Enperadore Hori zen aldetik Jainkoaren hurrengo izanik, titulu haiek merezi eta behar zituela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 211. orr.
Bere titulu aristokratikoarengatik ere, Markesek ez zituen maite ez apaizak ez nobleak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.
Mahoma profetaren ondorengo zuzena baitzen kalifa, era berean zen, lotura horrexen bitartez, Fededunen Komendadorea ere; islamanaren titulu gorena zen hori, kalifari munduko musulman guztien gaineko boterea ematen ziona. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.
Enperadoreari fideltasuna zin egin eta titulu guztiak itzuli zizkioten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
Nabob, nawab: Ekialdean aberasturiko europarra; Indiako gobernuak ematen zuen ohorezko titulu bat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 469. orr.
Ikusten baitzuen bere titulu-usteak erabat usteldu zitzaizkiola, eta Mikomikona printzesa, hain dotorea, Dorotea bihurtu zitzaiola. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 77. orr.
Pepin errege koroatu zutenean, errege titulua kargurik gorenari erantsi zitzaion; Hugo Kapet errege koroatu zutenean, berriz, feudo handienari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.
Arren eskatuko dizute bataila honi errege tituluarekin ekin diezaiozun; ez zalantzarik eduki titulu hori onartzeko orduan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.
Ez dadila berriro agertu Basti inoiz ere Asuero erregearen aurrean, eta eman dakiola erregina-titulua hura baino hobea den beste bati. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 130. orr.
Enperadoreak ohore militarrak eta noble-titulua emango dizkio bere salbatzaile heroikoari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 167. orr.
Ezkontza berriak bey titulurik gabe utziko zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.
Villagrandeko dukeak promes egin zion ezen markes tituluarekin sarituko zuela. Markes titulua eta armarria izateko, ordea, exekutoria behar. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 167. orr.
"Kondea edo markesa izan nahi diat, eta kondea edo markesa izanen nauk", noblezi titulu haien erdiestea bere bizitzako ametsa balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.
Colettek idatzi zuen zenbait jenderentzat Parisen bizitzea noblezia titulu bat izatea bezalatsu zela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 74. orr.
graduondoko titulu (3); titulu bakarra (3); titulu bat irabaztea (5); titulu bat lortzea (3); titulu berri (3); titulu gisa (3); titulu gutxi (3); titulu irabazi (3); titulu nagusi (4); titulu nagusia (4); titulu ofizial (3); titulu propioak (4); titulu zerrenda (4); unibertsitate titulu (3)
atariko titulua (3); dbhko titulua (5); denboraldiko lehen titulua (4); doktore titulua (8); doktore titulua izatea (4); duen titulua (4)
emandako titulua (3); entrenatzaile titulua (3); errege titulua (9); gradu titulua (4); halako titulua (3); heziketako titulua (6); hidalgia titulua (3); hirugarren titulua (4)
irakasle titulua (6); lanbide heziketako titulua (6); lehen titulua (23); lehen titulua irabazteko (3); lehen titulua lortu (4); lehendabiziko titulua (4); lehenengo titulua (3); liburuaren titulua (5); ligako titulua (3); lord titulua (5); lord titulua jasotzeko (4); mailako titulua (7); maisu handi titulua (6); maisu titulua (4); markes titulua (4); munduko txapeldun titulua (3); nazioarteko maisu titulua (3); nobelaren titulua (3)
titulua atera (7); titulua ateratzeko (4); titulua behar (6); titulua besapean (3); titulua edukitzea (3); titulua eman (10); titulua emango (3); titulua ematea (3); titulua ematen (5); titulua eskuan (3); titulua eskuratu (10); titulua eskuratzeko (8); titulua hartu (3); titulua irabazi (4); titulua irabazteko (19); titulua irabazteko lehian (3); titulua izan (5); titulua izango (4); titulua izatea (4); titulua jasotzeko (6); titulua jokoan (3); titulua lortu (16); titulua lortu zuen (5); titulua lortzea (7); titulua lortzeko (21); txapeldun titulua (3); unibertsitate titulua (7); zazpigarren titulua (3)
bere tituluak (3); lehen tituluak (3); noblezia tituluak (3); tituluak berak (5); tituluak irabazi (4); tituluak irabazteko (7); tituluak irakurri (3); tituluak lortzeko (3)
atariko tituluaren (5); tituluaren jabe (4); tituluaren pean (5)
tituluen eskaintza (5); tituluen jabe (3)
nbako titulurako (4); titulurako kanporaketak (25); titulurako kanporaketak jokatu (4); titulurako kanporaketak jokatzeko (10); titulurako kanporaketei (3); titulurako kanporaketetan (16); titulurako kanporaketetan ariko (3)