Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zieten noski ez titulaziorik, ez hizkuntza perfilik ez ezelako paperik eskatuko. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.
Beste arazoetako bat eskola poloniar eta errusiarretako titulazioak izaten dira; arazoak jartzen dizkiete unibertsitatean, eskola lituaniarretako tituluak ezberdinak izaten direlako. Berria - Mundua 2004-04-23
Suhiltzaileek, eskatzen zaien titulazioa egiten duten lanera egokitu behar dela diote. Berria - Ekonomia 2004-05-29
Egitura mota horri, ikasleak titulazio bati dagokion agiria eskuratzeko duen ikasgaien egitura horri "curriculuma" deitzen zaio. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.
Ikastetxeek berdintasunaren joera erakusten dute, eta denek maila bereko titulazioak eskaintzeko gogoa erakusten dute. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.
Arrakasta duten titulazioak mantentzea nahiko dute unibertsitateek. Berria - Harian 2005-05-25
Titulazioak berritzeko proposamen zehatzak egingo dituztela iragarri du. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Sistema horretan mailak oso markatuak daude: oinarrizko tituluak ematen dituzte unibertsitate batzuek, bigarren mailan daude lizentzia mailakoak ere ematen dituztenak eta azkenean, erpinean, goimailako titulazioak eta doktoregoa ematen dituzten unibertsitate ezagunenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.
Unibertsitateko ikasketak, titulazio bakoitzari dagozkion ikasketak, ikasgaika antolatuak daude. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.
Bigarren zikloko titulazio hauek bi urteko iraupena dute. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.
Teknologia berrien bidez, Internetez, eskain daitezkeen titulazioak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.
Musika ikasketetan, goi mailako bi titulazio ditu: Musika Pedagogia eta klabezin irakaslea. Berria - Kultura 2006-03-01
Titulazio berriak jarri ditugu, hirugarren zikloan sartu gara eta garatzen ari gara. Hezkuntza sistema bezala ulertzen duela, titulazio publikoaren, pribatuaren, erlijiosoaren eta bestelakoen gainetik. Berria - Euskal Herria 2004-10-26
Bertako ikasleek titulazio ofiziala izango dute, Unibertsitateko lizentzia baten modukoa. Berria - Kultura 2004-05-21
Bi titulazio ofizial eskainiko ditu egoitza horrek: fisioterapiako diplomatura, eta industria diseinuko ingeniaritza teknikoko lizentziatura. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Pertsona nagusiei eskaintzen ahal zaizkien titulazio bereziak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.
Ikasleria, irakasleria, irakaskuntza lerro, antolakuntza eta titulazio propioak izanen lituzke unibertsitate horrek. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Graduko titulazioak oraingoaren antzekoak izango dira, baina graduondokoek emango diote prestigioa Unibertsitateari. Berria - Harian 2005-02-25
Graduondoko titulazioek esparru baten espezializatzeko balioko dute, eta urte batekoak edo bikoak izango dira. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Bestela ez dago ulertzerik goi mailako titulazioak dituzten pertsonak hain kalifikazio eskasak lortzea. Berria - Harian 2005-03-17
Bolognako Adierazpena sinatu dutenek hiru ardatz jarri dituzte egitura berrirako: titulazio mota bi ezartzea, ikasketa egitura malgua izatea, eta, lehen titulua lortzeko ikasketen iraupena laburtzea. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Orain arte indarrean dagoen gradu titulazio sistema itxiarekin apurtu gura du Bolognako Adierazpenak. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Master titulazioak ere izango ditugu, eta zentroen arteko elkarlana ere beharko dugu horiek antolatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Espainiako Hezkuntza Ministerioak zehaztu behar du titulazio mapa zeintzuk ikasketa mantenduko diren eta zeintzuk ez. Berria - Harian 2005-05-25
Sindikatuek salatu zuten titulazio postua erdietsi dutenen kopurua %43 apaldu dela. Berria - Euskal Herria 2004-03-13
Gradu titulazioa hiru eta lau urte bitartean lortu beharko da. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Horrela, etorkizunean unibertsitate-titulazioak automatikoki ofizialak izango dira, hitzarmena sinatu duten herrialde guztietan ikasketa-eredu bera segitu beharko baitut. Berria - Gaiak 2006-03-21
titulazio berriak (5); titulazio mapa (4); titulazio ofiziala (3)
titulazioen mapa (4)