Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Unibertsitatearen funtsa, oraingoz, katedradunen eta titularren gainean oinarrituko da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.
Unibertsitateko Titularren eta Katedradunen artean desberdintasun gutxi dago praktikan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 67. orr.
Unibertsitateko eskalafoian gora samar daudenak izaten dira jeneralean epaile: irakasle titular eta katedratikoak, alegia. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 136. orr.
Eskalafoian igotzeko aukerarik gabeko titular petral bat izatea, ordea, ez nuen hain atsegin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.
Berdin gertatzen zitzaion irakasle titular bati, unibertsitateak katedra baten deia egiten zenean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 69. orr.
Straussen Elektra Semyon Bitxkov ezagunak zuzenduko du titular den orkestrarekin, Koloniako WDR Sinfonikoarekin. Berria - Kultura 2004-06-10
Straussen Elektra Semyon Bitxkov ezagunak zuzenduko du titular den orkestrarekin, Koloniako WDR Sinfonikoarekin. Berria - Kultura 2004-06-10
Gaur egungo apaiz titularra da, aurreko apaizak, Jesus Maraurik, postua utzi ondoren. Berria - Harian 2005-09-25
Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko titular ohi eta atzoz geroztik Zigor Salako presidenteak parte hartu zuen 18/98 auzian aurkeztutako hainbat helegiteren ebazpenetan. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Francisco mediku titularra da, medikuntzan dagoen mailarik altuena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.
Handik egun batzuetara Hurtado Alcolea del Campoko sendagile titular izendatu zuten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.
Jaiotzekoari «eskubideak» aitortzea gauza berria da; orain arte jaiotakoak bakarrik ziren «eskubideen» titular eta ez jaiotzeko daudenak. Berria - Gaiak 2006-05-09
Bidegik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enpresa titularrak, azpikontratatutako konpainia da Bidelan. Berria - Ekonomia 2004-01-30
Azken 20 urteetan zehar mugimendurik egin gabe egon diren gordailuen titular diren bezeroei jakinarazten zaie iragarpen honen bidez, ezen, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.
Jaiotzekoari «eskubideak» aitortzea gauza berria da; orain arte jaiotakoak bakarrik ziren «eskubideen» titular eta ez jaiotzeko daudenak. Berria - Gaiak 2006-05-09
Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 2. orr.
Erabat debekaturik dago, Copyright-titularren idatzizko baimenik gabe, legeek ezarritako zigorraren pean, zatika edo osorik obra hau birsortzea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.
Izquierdo ez zegoen hamaikako titularrean. Berria - Kirola 2004-01-30
Stielek 17 partida jokatu ditu selekzioarekin, eta Portugalen atezain titularra izango da. Berria - Kirola 2004-06-12
Nire ustez inork ez luke titular edo ordezko sentitu beharko. Berria - Kirola 2004-10-01
Osasunako ordezko jokalariak Deportivoko titularren aurka ariko dira. Berria - Kirola 2006-01-11
Joaquin Caparros Deportivoko entrenatzaileak titular guztiak ekarriko ditu badaezpada. Berria - Kirola 2006-01-11
20 partida jokatu ditu eta horietatik 18 egin ditu titular gisa, eta 9 gol erdietsi. Berria - Kirola 2004-02-18
Jokalaria harrezkero Realean titular izan da. Berria - Kirola 2004-01-27
Kvarme eta Xabi Alonso titular izango dira, txartelen ondorioz partida bateko zigorra bete ostean. Berria - Kirola 2004-05-09
Fisikoki bete-betean egon ez arren, ohiko titularrek eman ez dioten ganora eman dio jokoari. Berria - Kirola 2004-02-20
Balizko titular gehienak jokatzeko moduan zeuden arren, zelai erdian hiru aldaketa egin zituen. Berria - Kirola 2004-09-24
Agian, titular finkoa ez den jokalaria izaten ikasi beharko du Yestek. Berria - Kirola 2004-04-20
Hala ere, uste dut badudala titular jokatzeko aukera. Berria - Kirola 2004-06-09
Azkeneko bost partidetatik bakarra jokatu du titular. Berria - Kirola 2004-02-21
Ajaccioren aurka titular aritu zen, eta oso partida handia egin zuen. Berria - Kirola 2004-03-09
Zazpi partida jokatu ditu, bost titular. Berria - Kirola 2004-05-27
Alkizak azkeneko hiru partidak titular egin ditu, eta, dirudienez, orain Aranbururen txanda da, berriz ere. Berria - Kirola 2004-04-25
Baraja, Albelda eta Xavi izango dituzu titular posturako borrokan. Berria - Kirola 2004-06-09
Ruben Belokik berreskuratu du bere titular postua. Berria - Kirola 2004-03-07
Herri handi askok baino titular gehiago hartzen genituen egunkarietan, bateko liskarrak, besteko oporrak... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.
Lehen orrialdeko titularretan barreiatu zuen behakoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.
Titularrak irakurtzen dizkio; amak gorroto du hori, baina alabak ez ditu amaren hitzak entzuten. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 34. orr.
Titularra ederki zegokien eman nahi nizkion neurriei: bi lerrotan, lau zutabetara, 42 tamainako letra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.
Bermeon, ze ez, titularrak dioen moduan, Bilbon. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.
Orain dela hiru aste Greziak Portugalen aurka irabazi zuen partida zen egunkarietako titular nagusia. Berria - Kirola 2004-07-04
Hemen -esan zuen, eskutzarrarekin titular handiak zituen egunkari-orrian joz-, arazoa bere muturrera iritsi da. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 330. orr.
Aldameneko bidaiariaren kazetara joan zaizkio begiak, Eskandalua San Mamesen: 0-3 dakar titular larriak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 24. orr.
Lehen orrialdetik barrualdera pasatu zen biharamunean, eta gero eta titular txikiagoak eskaini zitzaizkion hurrengo egunetan. «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.
irakasle titular (4); izan da titular (4); titular gisa (22); titular gisa jokatu (4); titular handiak (4); titular izan (20); titular izan zen (4); titular izango (9); titular izango da (6); titular izatea (10); titular izateko (7); titular izaten (3); titular izatetik (5); titular postua (5)
atezain titularra (9); aurrelari titularra (3); irakasle titularra (5); talde titularra (4); titularra da (4); titularra izango (4); titularra kontatu (6)
atezain titularrak (3); egunkariaren titularrak (3); egunkarietako titularrak (4); titularrak irakurtzen (3)
titularren artean (11)