Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tema1 1 iz gogor eta amore eman gabe eusten zaion uste edo iritzia; asmo, erabaki edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eusten dionaren jarrera edo jokabidea. ik seta; hisia.

Halakoxe tema eta grina banuen, horratik, probetxugarri izateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Ukrainakoen seta eta temaren nondik norakoaz susmoak baditut, ostera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 257. orr.

Horregatik zeukala beltzez edo grisez janzteko tema.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.

Autoekin zeukaten tema, berebiziko amorrua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Halaz ere, ez zuen amore eman eta bere temari eutsi zion, kontatzeko eta kontatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 33. orr.

Jadanik auto barruan geundela, Sabethek berriro ekin zion bere temari ("Lotsagabea naizela uste al duzu?").  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Horrek, noski, areagotu egiten zidan izkribua berreskuratzeko tema.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

Federicori halako tema etorri zitzaion, ze egun batean kaskoan sartu zitzaion mailegu bat eskatu behar zuela koadro haietako bi erosteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 51. orr.

Pairamena bortitzago eta ihardukitzeko tema gogorrago.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 62. orr.

Tema hori sartu zitzaion kaskoan, eta ez zuen arrazoibiderik onartzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 127. orr.

-A zer tema hartu duan horrekin!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

Sofatik altxatu eta ohera joan zen, tema harekin erabat obsesionatuta.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 12. orr.

Tema horretan setati iraun zuten hiru aste inguru.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Tema hortan direla badu zenbait egun.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 76. orr.

Etxe hartara bakarrik joateko nire temaren arrazoi bakarra omen zen hura limurtzeko asmoa izan nuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

Senegaleko kanpoko minixtroa ararteko jarririk eta haren temari esker, gisa hortan bururatu dira zortzi egun iraun duten elgarrizketa horiek.  Herria   2002-10-24

Beraz, gaiztoa izaten jarraitzeko teman zaude oraindik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.

Egiptoko aztiek, ordea, gauza bera lortu zuten beren aztikeriez, eta Faraoiak bere teman jarraitu zuen, Moisesi eta Aaroni jaramonik egin gabe, Jaunak iragarria zuen bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 158. orr.

Ezin badu ikasi, probetxuzko beste zerbaitetarantz bultza, arazo hutsaletan denbora eta ekintza galdu ez dezan; eta bere teman jarraitzen badu, utzi bakean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Aparte eta isilik jarraitzen zuen, halako temaz non hiri osoaren gaitzespen gertatzen baitzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ezin nuen nire benetako sekretua azaldu; hortaz, nire aldetik aurka egiteak tema hutsa zirudien, makurkeria eta seta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.

Landetan hila zen osaba Praixku bihurtu zen ene tema iraunkorra: "ni neu ere horrela hilko naiz beharbada, atzerrian, Donostiara berriro ezin itzulita".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 329. orr.

Hain zen nabaria txoriaren tema bitxi hark Lawrenceri eragiten zion egoneza, non goiz batez, Lawrence kanpoan zela aprobetxatuz, bere adiskide batek karabina hartu eta hil egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Egin dudan bidea eginbidez korritu dut, tema absurdu batek estekaturik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 20. orr.

Nago lagun zenbaiten fedea ez den ororen buru tema soil bat, ingurumen sinesgaitz izigarriak harkaitz bihurtua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 138. orr.

Bide biribil batean, tema atzeraezin eta guztiz alferreko batez jira eta jira dabiltzan zomorro gogotsu horiekin konparatzen zuen Hurtadok.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Tema zahar batek garamatza, ordea, nolabaiteko estilo-ezaugarri batzuk ezartzeko lan ez batere errazagora.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.

Barregarria baitzen beraren betiko tema: zu gizona zara!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

3 teman adlag ik temati 3.

Hitz-beste egiten zuen, baina ni teman: elkartuko gara berriz udaberrian?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Hilabeteetan egon nintzen han sartu nahi ezta, teman, ni ez ninduela delako Koldo Mitxelena horren sabel mutuak azpian harrapatuko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

-Hik, jakina -gizona teman-, plantak egiten hituen zuzendaritzarekin, alegia koleran praktiketakoak bizkarreratzeagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

-Lerro bakar bat idazten baduk -teman hura, penatu antzo-, salaketa egin beharko diagu hire kontra, agintariak iraintzeagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

· Orduan tema gogorrean eusten dio erasoari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Tema gogorrean ni, amore eman zuen hondarrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

–Eztabaidatzea, Léa; ez tema gogorrean aritzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

4 temaz adlag ik temati 3.

-Ixo -bota zion Jonathanek, temaz, arreba amorrarazteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Oporrak hartzea erabaki zuen azkenean Napumoceno jaunak, esfortzuz eta temaz lortutakoaz gozatzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 46. orr.

Bere buruaz edozein informazio emateari temaz uko egiten zion ume bat etxean edukitzea guztiz ezinezkoa zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 157. orr.

Hala sortu zen aritmetika, zenbakien jakintza, haiek temaz bereizi zutena logistikatik, hots, kalkulu hutsaren trebetasunetik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere tema (6); tema gogorrean (5)

bere teman jarraitu (10); teman ari (5); teman aritzea (3); teman jarraitu zuen (10)

bere temari (4)

temati jarri (4)

halako temaz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus