Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin nuen gehiago jasan joan-etorri temati hura. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.
Gasteizko PPko udal gobernua tematia da. Berria - Euskal Herria 2006-03-17
Autismoaren beste bereizgarri bat, Kannerren iritziz, "gauza beren errepikapen tematia" zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.
Desegite psikiko eta moralak, etsipenak, haien aurpegiei halako sorgortasun temati eta hutsala ematen zieten. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 59. orr.
Isiltasun temati bat, beren erdian duten arrotzaren inguruan eratua, nabarmen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 45. orr.
Haren izaera temati eta egoskorrari leporatzen zioten gehiago hitz egin nahi eza. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.
Skuludis jauna ez zegoen oso gustura haren interes tematiarekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 137. orr.
Hil-oihala eta bularraldean tente geratzen zitzaion lebita tematia atontzen zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 214. orr.
Eztul temati batek hartu zuen Verlaque jauna. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Urte batzuk lehenago, euri temati batek tona asko amianto ikuz-irazi zituen harrobiaren hormetatik beretatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.
-Agure temati hura. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 212. orr.
Gillotinan hil zuten bigarren pertsona hura izan zen, apez tematiarekin batean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.
Langile desatsegin, oldarkor, tematiaren erreputazioa lortu zuen ministerioan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.
Ez zen ikasle-izar horietakoa; ez zen beste itsu asko bezain abenturazale, ez eta beregaintasunaren aldezle temati ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Hain zen gogorra, hain tematia, hain apurtezina arraioa, ezen sinetsia bainengoen betiko eutsiko ziola. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.
Basurdetarako erabiltzen diren txakur temati erasokorrak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 53. orr.
Sobera tematitzat dute astoa anitzek. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 23. orr.
Zezen bat bezala higitzen zen su gaineko piztiatzar temati haren kontrako amorru odolgose eta neurrigabe batek bere senetik aterarik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Zer nahi ote zuen temati hark? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.
-Ai, emakumeak, zer zarete ba tematiak! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.
Ulertu nian etxe hura arte-lan bat sortzen den bezala egina huela, ezkutuan, ahalegin guztia eginez eta temati. Eguerdiko ordu batean [...] egiten zuen durundi lehengo esaldiak, ahots-doinuaren aldaera guztietan esanik, noiz alai-isekari, noiz haserre, noiz temati eta sor. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.
Ni, temati, zutik geratu, halere... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.
Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza, horra, ostera ere, temati, gau-tximeleta argiak liluratua nola. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.
-Ni oroitzen nintzen, bada -esan zion generalak temati. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.
Hala lorturiko zatiki guztietan nikelaren ehunekoak jatorrizkoan zirauen temati. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.
Pauso motzez dabil, temati, begi galduekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.
Hala ere, aurrera jarraituko dut temati. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.
Argi dago temati aritu zela horretan bere bizitzaren azkeneko hilabeteetan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 166. orr.
Gizontxoaren istorio paranoikoan, pixkana-pixkana, herriko elezahar aspalditik temati errepikatu baten oihartzuna sumatzen hasia nintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
Mendiburutarrak nahikoa temati jarri ziren kontu horrekin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 134. orr.
Aitak bikiak zeuden alderantz begiratu zuen hitz ziztrinok esatean, berriz ere, temati eta burugogor. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.
Eta horretan El Campesino eta Lister jeneral komunistak ibili ei ziren tematien. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.