Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uste dut "Norbere buruaren herra edo hisia", deitzen dutela, ingelesez, psikologo batzuek higuindura berezi hori. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 215. orr.
Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, lagunekin egiteak ez lioke inoiz kalterik ekarriko adiskidetasunari. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Ezinegon guztiz ere bitxiek hartzen dute; irri egiten du, hisiak egoten da, negar egiten du, eta gero irakats diezaiodan erregutzen dit, halako fede on zinez liluragarriaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 127. orr.
Auzoko dendari aberats baten semea hisiaz bidaiak egitera joan omen zen, Clauderi hitz goxo bat aterarazi ezinik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.
Hisiz eta despit hutsez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 83. orr.
Halako batean Maryk alea eta zerri bazka saltzen zuen gizon bat ezagutu zuen eta, hisiz, harekin ezkondu zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.
Bere jomugara kosta ahala kosta heltzeko hisia besterik ez gogoan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Aurrera segitzeko hisiarekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.