Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begirada batez sala zeharkatu, eta telefono bat ikusi du, beltza, zahar-itxurakoa, liburuz estalitako apalaren ondoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 178. orr.
Emakume bat sartu zen aldameneko kabinan eta bere txanponak ipini zituen telefonoan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Galdera horixe zebilkidan gogoan, abuztuko larunbat horretan, erredakziotik bere etxeko telefonoa markatu nuenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.
Goizaren erdia joana zen telefonoak jo zuenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.
Berriz jo zuen telefonoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 440. orr.
Zirkinik ere egin gabe, joka utzi nuen telefonoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
Ordubete geroago etxeko telefonoa hoska hasi zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.
Telefonoaren txirrina orduantxe, eskerrak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.
Telefonoa hartu eta deitzen saiatu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
Telefonoa kakotik hartu eta zenbaki bat markatu nuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.
Etxera deitu nizun, baina inork ez zuen telefonoa hartu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.
Joanaren telefonoaren pantailara iritsitako mezua: [...]. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 41. orr.
-Telefonoa bat-batean moztu da. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.
Orduan, bidal ezazu norbait nahi duzun orduan, nik ezin dut denbora gehiago galdu, eta telefonoa eskegi zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 52. orr.
Telefonoa eskegi, aulkitik altxa, bulegotik irten, niregana dator. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 62. orr.
-Zergatik eseki didan telefonoa? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 61. orr.
Lehenago ere deitu nion behin, berarekin hain zakarra izan nintzelako barka eske, baina pausatu egin zidan telefonoa hogeita hamar segundoren buruan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.
Esaldia bukatu gabe telefonoa pausatu nuen eta, denak ziren bezala utzirik, ziztuan kanpora abiatu nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.
Llumek telefonoa itzali eta Daniri begiratzen dio. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.
Eskua telefonoaren gainean pausatu zuen, itxaron egin zuen oraindik ere, isiltzeko azken aukera eman nahiko balio bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.
Aurrez telefonoz deitu eta bere asmoa agertuko dio. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.
Telefonoz ari nintzen bitartean koadernoa ikusten nuen mesanotxearen gainean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 176. orr.
Aita musika-gelan sentitzen nuen, telefonoz hizketan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 146. orr.
Ezin dinat telefonoz esan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 71. orr.
Osaba Juani ez zitzaion telefonoz luzatzea gustatzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.
Gela bat hartu behar diagu eta telefono bat lortu; badakik, Müllerrek deitzen badigu ere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.
Suaren hotsa eta aitaren telefonoko jardun urrutiarena, ez zen besterik entzuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 146. orr.
Aski haren telefonoa kontrolatua edukiko zuten. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 125. orr.
Ziztuan atera nintzen telefono bat zegoela oroitzen nintzen kalezulo batera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.
-Badakizu ardiarena egiten? -erantzun zioten telefonoaren beste aldetik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 45. orr.
Satelite bidezko telefonoa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.
Aurkitzen zuen lehen telefono publikora zuzendu eta bere sailera hots egingo zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.
Autoko eskularru-kaxak haginkada batez irentsi zuen Ximurraren telefono mugikorra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.
Telefono mugikor batek jo du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.
Sakelako telefonoan ari zen emakume baten hitz-hotsak esnatu nau. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.
Sakelako bi telefono ditu ezker-eskuin, eta batetik ez denean, bestetik ari da. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.
Zein aldaketa izan den telefono mugikorren erabiltzea jendeen arteko harremanetan! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 45. orr.
Telefono zuzena ez da telefonistarengandik pasatzen, telefono zuzenen bidez lasai asko hitz egin daiteke. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 255. orr.
Pasiloan zehar abiatu da Beatrizen bila, eta sukaldea aukeratu du lehenengo: telefono gehigarririk izatekotan, hantxe egon behar du. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 178. orr.
Geroz eta maizago, ordenagailu ondoan dagoen telefono isilean pausatzen dut begirada. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 117. orr.
Telefono erotikoa antolatzea berebiziko ideia izan zen, horretan ez zegoen dudarik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.
Bat hautatu dut; ez telefono-gidan ageri den lehenengoa, bigarrena baizik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.
New Yorkera itzuli nintzenean, deitzen saiatu nintzen, baina telefono aurkitegian ez ziren ageri ez Boris Merkin ez Esther Merkin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.
Telefono-zerrendan bilatu beharko du zenbakia, baldin eta telefonista zerrenda emateko gertu badago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.
Ez dut etsirik hartu auzo guztietako telefono liburuak begiratu arte. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.
Banku paper, telefono faktura, era askotako prospektu, eta etxeko tresnen edo hi-fi kateen erabilera-giden bereizte lanari ekin nion. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
Telefono-sala publiko batera iritsi nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
Cesar Telleria hoteletik atera eta ahalik eta azkarren telefono kabina bat bilatzen saiatu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.
Urrutizkin zentraletik, Gipuzkoan telefono zentralita zuten herri guztietara gaztigatuko zen Igeldoko zerbitzutik emandako abisu iragarpena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.
Lapitz bat hartu zuen, auskalo zenbatgarren aldiz hura ere, telefono-mahaitxoaren gainetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Telefono-bulegoko batek esan dit itsasoan bataila handi bat gertatu dela, St. John's-en, Ternuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.
Handik herri gehienetako telefono-etxeetara, eta handik sakristauari abisua. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.
Kartoizko kutxa txiki bat jarri nuen telefono aparatuaren alboan: borondatea zuenak jar zezala han txanpona. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 237. orr.
Telefono-entzungailua eseki gabe utzi? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 119. orr.
Entzuten dut nola jartzen duen gizonak bere eskua telefono-mintzagailuaren gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.
Telefono txirrin bat joka. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.
Telefono-hariaren beste aldean nago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 106. orr.
Telefono postez posterako kable apur bat kurbatuen sabelak imajinatu zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.
Bizpahiru taxilari zeuden telefono zutoinaren inguruan solasean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.
Bell Atlantic telefono konpainiara deika. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.
Pantailak telefono sarerik ez daukala erakutsi dionean, deskonektatu egin du, bateriarik ez dezan alferrik gal. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 93. orr.
Badirudi telefono-linean interferentziak daudela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.
Agian honantz dator zuzenean, telefono-deirik egin gabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.
Artean ez zion hark gonbidapenik igorri, ez gutunik, ez telefono-mezurik, ez inolako berbarik helarazi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.
Bultzadari eutsi eta telefono-hotsaren zain geratzea lortu nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 25. orr.
Ulertzen ez duen hizkuntza batean egindako zenbait telefono-mehatxu jasan behar izango ditu. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 36. orr.
Zakar baitzegoen ustezko telefono entzuteen ondorioz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.
Telefono-operadoreei ere "maitea" deitzen diet, barren. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.
Haiek abiatu berri direla, telefono-konpontzailea dator, eta gero Ettinger zaharra. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 145. orr.
Telefono-arduradunak gerra-garaiko zailtasunak aipatu zizkidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 314. orr.
Zorioneko esku-telefonoak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.
Etxerako bidean sakela-telefonoa joka hasi zitzaion Josebari. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 71. orr.
Posible izango zatekeen estatu bietako herri eta hiri bakoitzeko informazio-telefonoetara deitu eta Hawthorne 87 helbidean bizi zen David Minor-en telefonoaz galde eginez haiek aurkitzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.
Mikel berriro, Ander's oraino eskuetan, erredakzioko helbide-telefonoak dakartzan orriari begira. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 167. orr.
Kriptan ez dago barne-telefonorik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 10. orr.
Aitak axotaz besoan apuntatu zidan tinta azulezko flirt-telefono zenbakia amak xaboi-urarekin igurzten zidan bitartean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.
Tokien segurtatzeko eta xehetasunentzat telefono huntara deitu: 05 59 29 54 41. Herria 2004-06-10
Roma Maloren telefonoa bilatu, Roma Malori deitu. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 61. orr.
Telefonoa eskatu zidan hala ere, begiratu behar zituela berriro bere argazki zaharrak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.
Etxeko telefonoa eman baitzidan, behar nuenean dei niezaion. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 106. orr.
Dena dela, emadazu zure telefonoa, eta berriren bat izanez gero berehala deituko dizut. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.
Erantzuidazu, eta helbidea eman, eta telefonoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 241. orr.
Garai hartan aldizkarian lan egiten zuen erredaktore baten telefonoa lortu nuen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 117. orr.
Ipini duen telefonoan zenbaki bat gaizki dago, badaezpada. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.
Adeitsua da, nire izena eta telefonoa apuntatu ditu, baina ez zait deirik iritsi. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 116. orr.
Ez da denbora askoan egon behar banku batean zaintzaileen buruaren telefonoa buruz jakiteko. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.
Bestea, Luisentzako errekadu bat, telefono numero bat; deitzeko, mesedez, astelehenean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 110. orr.
Horra ere gau eskolako telefono numeroa: 05 59 93 40 83. Herria 2004-09-23
Telefono zenbaki hura besterik ez nuen: 943882621. Paper zati bat, Tomen izena, helbidea eta telefono-zenbakia idatzita zeuzkana. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 134. orr.
Telefono zenbaki bat eskatu dit, eta egun osoan badaezpada ere lokalizatzeko moduan egoteko esan dit. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.
Orduan nik etxeko telefono zenbakia eman diot. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.
Telefono-zenbakia utzi nion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 516. orr.
Iragarkian agertzen zen telefono-zenbakia markatu eta hitzordu bat adostu nuen Sandrarekin. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 75. orr.
Telefono zenbakia aldatzeko asmoa ere hartu nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.
Salgai zioen kartela oroitu zuen eta hitz erabakigarriaren azpian jarritako telefono zenbakia zein ote zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.
Bere pusketan Dongen izena eta telefono zenbakia aurkitu zituzten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 223. orr.
bere telefono zenbakia (6); helbidea eta telefono (6); izena eta telefono (6); sakelako telefono (30); sakelako telefono bidezko (4)
telefono aurkibidean (5); telefono bidez (29); telefono bidezko (16); telefono dei (105); telefono dei bat (37); telefono deia (44); telefono deia jaso (10); telefono deiak (34); telefono deialdi (4); telefono deiaren (8); telefono deien (7); telefono deietan (4); telefono deirik (10)
telefono elkarrizketa (11); telefono entzuketa (5); telefono entzuketak (10); telefono erotikoa (5); telefono eta internet (5); telefono gida (5); telefono gidan (4); telefono hariak (4); telefono hariaren (5); telefono hotsa (6); telefono hotsak (5)
telefono kabina (31); telefono kabina bat (4); telefono kabinaren (8); telefono konpainia (4); telefono konpainiak (5); telefono konpainiaren (4); telefono linea (13); telefono lineak (5); telefono mugikor (5); telefono mugikorra (8); telefono mugikorren (5)
telefono publiko (6); telefono publikora (4)
telefono zenbaki (94); telefono zenbaki bat (33); telefono zenbakia (87); telefono zenbakia eman (11); telefono zenbakia markatu (4); telefono zenbakia utzi (4); telefono zenbakiak (21); telefono zenbakian (4); telefono zenbakiarekin (5); telefono zenbakien (5); telefono zenbakira (17); telefono zerbitzu (4)
argia eta telefonoa (4); eskuko telefonoa (7); etxeko telefonoa (12); hartu zuen telefonoa (9); helbidea eta telefonoa (4); sakela telefonoa (6); sakelako telefonoa (47)
telefonoa eman (7); telefonoa eseki (21); telefonoa eseki zuen (8); telefonoa eskegi (40); telefonoa eskegi zuen (11); telefonoa eskuan (7); telefonoa eskuetan (5); telefonoa gakotu (5); telefonoa hartu (102); telefonoa hartu zuen (18); telefonoa hartzeko (4); telefonoa hartzen (11); telefonoa hoska (6); telefonoa hoska hasi (5)
telefonoa itzali (4); telefonoa jaso (4); telefonoa jo (8); telefonoa joka (15); telefonoa joka hasi (9); telefonoa kakoan utzi (5); telefonoa markatu (4)
telefonoa utzi (8)
eskuko telefonoak (5); jo du telefonoak (5); jo zuen telefonoak (6); sakelako telefonoak (39)
telefonoak jo (69); telefonoak jo du (12); telefonoak jo zuen (40); telefonoak jotzen (10); telefonoak jotzen du (4)
telefonoan jarri (6)
eskuko telefonoaren (5); sakelako telefonoaren (12); sakelako telefonoaren bidez (4)
telefonoaren bestaldean (11); telefonoaren bestaldetik (5); telefonoaren beste aldean (10); telefonoaren beste aldetik (9); telefonoaren bidez (9); telefonoaren hotsa (5); telefonoaren ondoan (6); telefonoaren txirrinak (6)
sakelako telefonoen (19); sakelako telefonoen bidez (5); telefonoen bidez (7)
telefonora deitu (10); telefonora hurbildu (9); telefonora joan (8); telefonora joan zen (4)
sakelako telefonorik (4); telefonorik gabe (8)
sakelako telefonotik (8); telefonotik deitu (4)
amari telefonoz deitzeko (4); dei diezadala telefonoz (4); deitu nion telefonoz (7); deitu telefonoz (6); deitu zidan telefonoz (4); deitu zuen telefonoz (6); deituko dizut telefonoz (4); esan zidan telefonoz (5); sakelako telefonoz (8)
telefonoz ari (13); telefonoz bestaldeko (6); telefonoz dei egin (7); telefonoz deika (8); telefonoz deitu (115); telefonoz deitu nion (8); telefonoz deituko (26); telefonoz deituko diot (4); telefonoz deitzea (12); telefonoz deitzeko (20); telefonoz deitzen (31); telefonoz deitzen dio (5); telefonoz deitzera (11); telefonoz egin (9); telefonoz esan (11); telefonoz hitz egin (22); telefonoz hitz egiteko (4); telefonoz hitz egiten (14); telefonoz hizketan (16); telefonoz hots egin (23); telefonoz jo (4); telefonoz kontatu (4); telefonoz mintzatu (4); telefonoz mintzatzen (5)
telefona mugikor (5); telefona urtekarian (4); telefona zenbaki (8); telefona zenbakietarat (7); telefona zenbakietarat deituz (5); telefona zenbakirat (13); telefona zenbakirat deituz (7); telefona zonbakiala (7)
telefonako zenbaki (12); telefonako zenbaki hauetarat (5); telefonako zenbaki huntarat (4)