Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telefonia 1 iz hitza igortzeko telekomunikabide sistema; telefonoari dagozkion ezagueren eta tekniken multzoa.

Europako telefonia finkoko zazpi enpresa nagusiek 11.666,5 milioi euro irabazi zituzten iaz.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Bortz urte baizik ez ditu telekomunikazioetako euskal enpresa hunek, eta jadanik telefonia finkoaren merkatuaren %40a hartua du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; sakelako telefonian %30 eta Interneten %54.  Herria   2003-01-28

Telefonia mugikorraren bitartez, tresna honen aukerak eta zerbitzuak handituz doaz egunetik egunera: photologs, moblogs...  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Euskaltelek tarifa finkoa ezarriko du ohiko telefonian.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Apustuek Interneten bidezko telefonia (VoIP), P2P edukien partekaketa edo irrati eta telebista banaketaren hazkundearen alde egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-09-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik telefoniko.

Futbol partidako jokaldirik interesgarrienen errepikapena babesten zuen haririk gabeko telefonia konpainiarena zen iragarkia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 80. orr.

Hego Amerikako telefonia konpainia nagusia bilakatuko da Telefonica.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

Merkatu kuota handitzeko bildu dira Europako telefonia enpresa nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Euskaltel telefonia etxeak beste bi urtez babestuko du Euskadi taldea.  Berria - Kirola   2006-05-03

Telefonia-ingeniariek ondotxo ezagutzen dute arazo hori, eta linean anplifikagailu bat jarrita konpondu ohi dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Azterketetan argi geratu da euskarak ez daukala lekurik telefonia operadoreek eskaintzen duten zerbitzuan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Latinoamerikako telefonia merkatuaren %40 Cesar Alierta buru duen enpresaren esku izango da.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

Hego Euskal Herrian telefonia zerbitzua ematen duten bi konpainia nagusien prezioak emendatuko dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-02

Egun, TIMeko Marco Benedettiren zuzendaritzapean dago telefonia taldea.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

telefonia enpresa (3); telefonia finkoko (4); telefonia konpainiek (3); telefonia mugikorrak (3); telefonia mugikorraren (5); telefonia mugikorreko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus