Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

telefoniko 1 izond telefonoarena, telefonoari dagokiona; telefoniarena, telefoniari dagokiona. ik telefono 3; telefonia 2.

Gauak eta espaloietako kabina telefonikoak gogoaren ziliportatzera ekartzen zizkidaten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Konpainia telefonikoaren erantzungailu estandarrak ongi etorri egin zidan lineaz bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Aspaldi ez dela, zentral telefoniko batekin konparatzen zen garuna; geroago, konputagailua izan zen erreferentzia kontzeptuala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Linea telefonikoen sarea moztuta izan zen atzo, eta, ildo horretan, istripuaren inguruko informazio zehatza jasotzea ezinezkoa izan zela zehaztu zuten.  Berria - Mundua   2004-04-23

Skype programa telefonikoa ere Peer-to-peer teknologian oinarritzen da.  Berria - Harian   2005-12-29

2 telefonoaren bidezkoa.

Hoteleko enkontru sutsua, dei telefonikoak, "Rivadella" ostatuko agurra, Koliseoko musua, baina, batez ere, "Neskatxa eta herioa" piezako biolin orro zolia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.

Auzipetuei eginiko entzuketa telefonikoen eta jarraipenen hainbat agiri ezkutatu dizkigute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Kontaktu telefoniko horiek, positiboak izan daitezkeen arren, «argi eta takigrafoekin egin behar dira, eta jakin behar dugu zehazki zer hitzartu den, zeintzuk diren horren oinarriak eta hori guztiaren atzean zer dagoen».  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Ez zen hain zaila izanen harekin bakezkoak egitea eta arestiko mokokaldi telefonikoa laido barkatu baina ez atzenduen zakura bidaltzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Gogoan nituen emakumearen aitzin eguneko irain telefonikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eleberri telefonikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus