Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txori mekaniko bat taxutu zuen! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.
Nola taxutu zenuen Bartzelonako tren geltokia? Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Gizaki baten gorputza taxutzen duten geneak euli baten gorputza eratzen dutenak berak izatea, [...]. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.
Badirela tankera horretako aurpegi ugari: naturak berehalako batean itxuratu ditu, azken ukituak emateko nekerik hartu gabe, [...] kolpe gogor batzuk emanez taxutu ditu, zirti-zarta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Ez zen garbi ikusten, haatik, nola taxutu zitzaketen geneek garabidean den organismoaren formak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.
Dena utzi zuen, liburu bat eta labirinto bat taxutzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.
Hori guztiori izan zen Aste Santuko opor laburretan buruan taxutu eta gutxi gorabehera harilkatu nuena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.
Norminhak eta biok taxutu genuen ezkontza hura. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.
Bera ere gai zen fuga sinple bat taxutzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.
Barkatuko didak lehen galdera ongi taxutu ez izana. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 218. orr.
Ezari-ezarian, antolamendu plan oso bat taxutu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Haien begietan gizartea honela taxutua zegoen: bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa, ordutegi finkoez, sendaketa bizkorgarriez eta familian kontrolatutako ikasketa sistematikoez osatua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 172. orr.
Pianoaren aurrean eseri eta lanean hasten da, partitura baten hasiera taxutu eta idazten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.
Aldi berean begiratu eta ukituz, aukera ederra zuen korrelazio erabakigarriak taxutzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Gogorarazi nion nobelaren pasarte oso garrantzitsu baterako behar nuela eta hura taxutu gabe ez zegoela aurrera jarraitzeko modurik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 197. orr.
Zer arauren arabera izan da taxutua enuntziatu bat [...]? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.
Metafisikaren sistemaren ingerada taxutu ahal eta behar duela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.
Arrazaren arima bera zerk taxutu duen, Ortega-k ez digu esaten. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 169. orr.
Taxu daitekeela, era horretara, "ikurren bizitza gizarte bizitzaren barruan aztertuko duen zientzia" bat, zeinari "semiologia" esatea proposatzen baitu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.
Giza arima halako moldez da taxutua ezen beti oroitzen baita bere buruaz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 328. orr.
Ipuina ongi taxutu nahi duen idazleari mintzo zaio zuhari ohia, ez fusilatu baten ilobari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.
-Borreroak mila aurpegi baditu, guk, jazarriak garenok, bakarra dugulako, minak taxututakoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.
Gure egutegiko ordu taxutuen martxak ez du balio ilargia neurtzeko orduan... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 390. orr.
Beltzezko emakume hark ostu dio begirada Haritzi, irudia liraintzen dion traje taxutu harekin. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 40. orr.
Berbaldi ongi taxutua eta hobeto bukatua espero du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.
Seiak era berberean izan ziren asasinatuak, erritual ongi taxutu bati jarraikiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.
Gaiaren gazi-gozoak baino areago, pertsonaien izaera ondo taxutua gailentzen da. Berria - Kultura 2006-05-05
Enearen gisako ehun bat hobi nolabait taxutuk ildoztatzen zuten mendia eta harana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.