Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Um Hamidak ere barre egin zuen, ezustea itxuratuz, baina bere buruari esan zion: "Emakumea, ez al dun lotsarik?". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 42. orr.
Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara ez bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 250. orr.
Ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.
Izu-ikara handitan nintzela itxuratu nuen, eta hura ere aise izutu zen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.
Zaitak, axolagabekeria itxuratuz, hizketa molde nahigabetua antzeratu nahian: […]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.
Haritz autoan geratu zen, begiak itxita eta hartuko ez zuen loa itxuratu nahian. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 32. orr.
-Bai, zer egingo huen? -galdetu zion Jonathanek, Léak eman behar zuen erantzuna entzuteko irrikaz zegoela itxuraturik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.
Teoriak itxuratu eta ereduak eraikitzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 68. orr.
Lana nahiko itxuratua nuen, bukatua esaterako. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.
Gauza jakina da munduan badirela tankera horretako aurpegi ugari: naturak berehalako batean itxuratu ditu, azken ukituak emateko nekerik hartu gabe, karrakarik, ginbaletik edo bestelako lanabes finik erabili gabe; kolpe gogor batzuk emanez taxutu ditu, zirti-zarta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.
Lurraldetasun printzipioa, indarraren monopolioaren kontrola eta ordezkaritzan oinarritutako botere politiko zilegia ziren estatu-nazio modernoa itxuratzen zutenak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.
Deus ez zuen aipatu, ordea, lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauez. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Jainko-tenploa eta jauretxea ezin da izan giza-eskuek egina, antolatua eta itxuratua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.
Adierazi ere egin zidaten inoiz ez zutela horren bitxi itxuraturiko uterorik ikusi. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.
Ezusteak Edurneren bisaian ezpairik gabe itxuratuko zuen keinua nolakoa izanen ote buruan nerabilela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Ximurrak, kreditu-txartelaz baliaturik, hiru lerro itxuratu zituen karpeta gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Ondoren, ur bedeinkatu ugariz ihinztatu zuen Buru Nagusiaren erretratu handia, burumakurtze txiki bat itxuratuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.
Edo helduek harako pasadizo hura hamaika aldiz kontatu eta horrela oroipen hura finkatu digutelako; finkatu eta itxuratu, edo desitxuratu bestela, izan ere, helduen bertsioak manipulatu egiten baitu haurrak gertakari hartaz eduki zezakeen berezko ikuspegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.
Gogoetekin lehian balebil bezala, etorkizun hurbila itxuratu nahirik edo. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 106. orr.
Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.
Jendea pintatzen zuen, marra fin okerrez, aurpegiak zehaztu gabe, aurpegiak itxuratu gabe, aurpegiak biribildu gabe, aurpegiak desagertzeko zorian ikusten baitzituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.
Euskal Mitologiako nor eta zer zirenak itxuratuak ziren denak beren lehengo iduriko eta itxurako jauntziekin: Tartaro, Basa jaun, Sorgin, Lamin, Basandere, bertze frango eta Zanpantzar. Herria 2003-03-20
Beira gardenez eginiko ontziak ziren, emakume baten gerria itxuratzen zutenak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 9. orr.
Bestearen idazkera itxuratu beharra ere ez zitzaidan batere kostatzen, errazago egin ahal izateko egunero-egunero jarduten bainuen horretan, eta, azkenerako, ez dakit berea baino neureago ez ote nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.
Hona nola itxuratzen diren gauzak momentuko: Baionak gaztelu berrira erakar litazke bai liburutegi munizipalean, bai euskal erakustokian dituen artxiboak; Merkatal Ganbarak ere horra eraman lezake bere artxibo zerbitzua; azkenik Pauen kokatzen diren gure artxibo andana bat ere horra ekarriko lituzkete. Herria 2001-04-26
Itxaropena hasia zen itxuratzen: hurbilago ikusten hasia zen ordura arte horren emaitza lazgarriak eman zituen zirkulu biziotsu baten [...] betiko amaiera. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.
Zaldiak edertasuna eta libertatea itxuratzen ditu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.
Ez da gauza bera gogoan gorputzen irudiak itxuratzea eta gorputzaren bidez gorputzak ikustea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.
Zelak mailu txiki batzuk ageri zituen bi aldeetan, larru gorrixkan itxuratuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.
Hortakotz da itxuratua izaiten ezpata eskuan. Herria 2001-07-26
Marra batzuk egin ditu kaierean, kartzela eta Olasoneko etxea itxuratuz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.
Nire haur irudimen gaixoa saiatzen zen haien kontaeren hutsuneak betetzen, amak bizi izan zuen izugarrikeria handi hura gogoan itxuratu nahian. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.
Kode horietako batzuk ia unibertsalak izango dira (pertzepzioari dagozkionak), beste batzuk nahiko naturalak oraindik, baina gizarteak itxuratuagoak (analogia-kodeak, adibidez[...]), eta testuinguru sozialak erabat determinatzen dituenak beste batzuk. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.
Imanolek belar-eskukada bi hartu, eta airean bota zituen, bortizki, landare-euri bat itxuratuz. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 73. orr.
Beren ipuinak asmatu, itxuratu eta apaindu ostean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 367. orr.
Egoera mugatuko gramatika "egoera-diagrama" bezala itxura daiteke grafikoki. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.
Honela, took hitza, maila morfologikoan, take+iragana bezala itxuraturik dago. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.
Hizkuntz egiturari buruzko teoria batek ezin duela azaldu edo itxuratu ingelesez mintzatzen den hiztunak duen gaitasuna. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 43. orr.
(36i) irudian, teoria lanabes gisa itxuratzen da: corpusa du sarreran (input), eta gramatika irteeran (output). Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 78. orr.
· Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.
Eguna apur bat luzatzen eta itxuratzen doanez, tenperaturak ere egokitzearen aldera hasten dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.
McLarenek, nolabait, denboraldia itxuratu du garaipen honekin, baina diru asko galduko du aurten, hala ere. Berria - Kirola 2004-08-31
Azken jabetzetan Brownek meritu handiko saskiratze pare bat lortu zuen, emaitza itxuratzeko baino ez. Berria - Kirola 2006-01-08
Biharamunean Euskal Telebistan agertu behar nintzen eta sudurra itxuratzeko nahiko estalgarri eman behar izan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 31. orr.
Aurrena komunetik pasa aurpegia itxuratzera eta segituan sukaldera joango zen bientzat afari goxo bat prestatzera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.
Alaitasun itxuratuz beteta. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.
Letra gotiko itxuratu samar batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.
Lehen erranahian eta erranahi itxuratuan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 79. orr.
bat itxuratu (6); bat itxuratzen (6); bitartez itxuratzen (3); denboraldia itxuratzeko (3); itxuratu du (4); itxuratu eta (3); itxuratu nahian (3); itxuratu nuen (5); itxuratu zuen (6); itxuratzen da (5); itxuratzen dituzten (3); itxuratzen du (7); itxuratzen nituen (3); itxuratzen zituen (3); itxuratzen zuen (5); itxuratzen zuten (4)