Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu Batuetan gerraren ondoren tankeratu zen nazioarteko ordenaren hondamenak ziklo hegemoniko bat burutu dela adierazten du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.
Hizkuntzak, -esaten digu gure autoreak- pentsamendua tankeratzen du, forma ematen dio, osatzen du eta zehazten. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.
Matematika guk ezagutzen dugun eran tankeratu duten greziar pentsalari horiek guztiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.
Ezin uka, nolanahi ere, diruak gizarte hartan eta nobela honetan duen garrantzia, eta zenbateraino tankeratzen eta baldintzatzen dituen pertsonaiak eta gertakariak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.
Jainkoaren begian islatzen den bezala tankeratu nahi izan zuen kreazio osoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.
Bere nortasunaren eta bere espazioaren bila zebilen, nerabezarotik harantza bere izaera tankeratzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.
Irudimenean tankera nezakeen, hantxe, gizagaixoa, urte zail haien hondoirudiaren gainean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.
Mundu musulman osoan, Marokotik Iraneraino, europar mundu-ekonomian txertatzea aldi berean egin zen, ekoizpena europarren premiei begira tankeratuz eta espezializatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Gauerdi aldera zapaldu nuen hormatzarren itzal beltza, hareatza horian idolatriak tankeraturiko itxura zorrotz hura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.
Urte gutxitan eraikia, eta oso-osorik planoen arabera tankeratua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.
Hemen zeru-lurrak sorkari antolatu eta tankeratuak direla uste dutenek ere ez dute berdin ulertzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 265. orr.