Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

taupada (451 agerraldi, 127 liburu eta 40 artikulutan) 1 iz bihotzaren eta arterien aldizkako uzkurtze eta hanpatze higidura. ik taupa; pilpira.

Berotasuna, kili-kiliak, uzkurdurak, taupadak, konbultsioak, dardarak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 33. orr.

Bihotzetik irtendako odol-zurrustak sortutako talka-uhinaren hondarra da eskumuturrean eta [...] sentitzen den pultsuaren taupada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 170. orr.

Eskua bihotzean jarri zuen taupadei eusteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 201. orr.

Ezinegonean, urduri, bihotzaren taupada sentitzen duzu zamalka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.

Ezin nituen bihotzaren taupadak kontrolatu, ezta besapetik beherako izerdi-tanta lodiak ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Zenbat eta denbora gehiago pasatu, orduan eta mantsoago ari dira nire bihotzeko taupadak, maitea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

Odolaren taupadak senti ditzake eztarrian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.

Minutuko berrehun taupada izango nituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 378. orr.

Atearen kontra egon nintzen, arnasa eta bihotzaren taupadak lasaitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Bitarte hartan indartzen ari zen bihotzaren taupada.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.

Batzuetan bihotza taupada batean hasten zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

Taupadak azkartzen zitzaizkidala nabaritu nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.

Taupada joka entzuten nuen bihotza.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 164. orr.

Norbaitek taupadak hartu nahi izan zizkion etzanda zegoen gazteari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 124. orr.

Taupadatik taupadara bihotza odolez betetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Ukabilak dantzan, borroka etengabea, eta Petacchi, eroso, 160 taupadako erritmoan.  Berria - Kirola   2006-03-03

Lehenik, bihotz-maiztasuna asko igotzen da, minutuko 180 edo 200 taupadaraino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

2 (izenondoekin)

Taupada indartsu bat ematen du bihotzak segundoko, gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Zauri irekien erredura eta odolaren taupada bortitzak sentitzen zituen muinoian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.

Zangoak berriz ere dardarka jarri zitzaizkidan, eta taupada lasterrean hasi zitzaidan ostera bihotza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Taupada bizian dut bihotza, huts egin didate indarrek, alde egin dit begietako argiak ere.  Elizen arteko biblia   Sal 38,11

Saihetseko zauria pol-pol nabaritzen nuen, minik gabeko taupada sorretan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 286. orr.

Usu, bihotzaren taupada zaurituen artean itotzen da arimaren samina.  Berria - Kultura   2006-03-15

Bihotz-muskuluak ere kontrol-sistema integratu bat du, eta taupada erregularrak ematen ditu bizitza osoan ahalegin kontzienterik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Taupada basatiak sentitzen zituen Norak buruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Ez al dut bereizten haren bihotzaren taupada astun beldurgarria?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Lehen lurrikara geldo baten mugimendua, antzeman ezina ia, gero taupada latz, errepikakor, premiazkoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Danborrak adinako taupada hotsa egingo zien bihotzak une haietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urratsen erritmoarekin bat egiten duen zementuzko barne-taupadak Kat ere iratzarri du. Bihotz-taupada bakoitzean odola goiko zangora iristen denean, [...].  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

Goizean, epaitegira eraman zituzten une beretik, bihotz-taupadak azkartu zitzaizkion eta arnasestuka hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Bihotz taupaden danbadak motelago sumatu zituen bere baitan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 8. orr.

Eskumuturretako bat hazita dauka eta min-taupadak jotzen dizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.

Hain lehor nuen eztarria ezen min taupada sorrak sentitzen bainituen, zintzurrean beste bihotz bat banu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

Suspense-taupada bortitza.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

5 irud/hed

Atera nuen ordularia... baina ez zuen taupadarik jotzen... geldirik zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.

Gora begiratuz izarraren lehen taupada ikusi zuen zuhaitz meheen gainetik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.

Taupada atabikoak gidaturiko sentimenduak eta sentsazioak.  Berria - Kultura   2006-03-14

Del Valle geltokiko jende uholdean murgildu zen, metropoliaren taupada bizkorraz gozatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Argi gorriaren taupada ez zen itzuli.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 40. orr.

Manhattan Transfer: hiri handi baten taupada mingarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Ibaiaren goialdetik, itsasoratzen ari zen bapore baten taupaden hotsa iristen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 395. orr.

Jazz latinoaren taupada.  Berria - Kultura   2006-02-18

6 taupada markagailu

Taupada-markagailuaren eremutik bentrikuluetara zabaltzen da bulkada erregulatzailea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus