Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berehala bere bihotza entzuten du pilpira gorabeheratsutan taupa-taupa joka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.
Itolarrian, bihotza pilpira bizian, izu laborrian, ur hartatik nola irten asmatu ezinik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.
Nolanahi ere, tren honi -bere bularraldeko bagoi oparoak pilpira adierazkor batek dantzarazi zituen- pasatzera utzi diok eta ez egon esperoan, ez baita itzuliko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Askotan oraindik gau iluna zela ateratzen zen etxetik, eta iluntzeko artizarra pilpiraka eta perla bat bezala urtzen ikusten zuen, distiraz betetako egunsentiaren labean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 233. orr.
Eguneroko bizimoduaren pilpira igarri daiteke zuengandik oso metro gutxira. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 269. orr.
Irribarrea ezabatu zaio Fermini; haserrearen pilpira haren aurpegia iluntzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 363. orr.
Atxikimendu guztien eta giza harreman guztien azpian, erotismoaren pilpira zegok. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.
Bihotz pilpirak bizkorturik, hasperen egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.
Luzaroan gorde nian neure hatzetan haren begi lokartuen eta haren bihotz pilpiraren inpresioa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.
Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Errejistro-zerrendan emaitzak lerroka luzatu ahala, lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.
Distira oro ez da urre pilpira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.
Pilpiran sentitzen nuen bularra, kontratua sinatua izatetik horren hurbil egoteak zuen horren kulpa handia, dudarik gabe. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.
Ihiztaria, bihotza pilpiran, bere etxola edo gordelekuan zeruari so, noiz jinen zaion gainerat urtxo tropa urdina. Herria 2003-03-17
Hala bada, bihotza pilpiran, irribarretsu erantzun zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.
Pilpiraz zeuden denon bihotzak Leo Dillonek papera luzatu zionean, eta errugabe-aurpegia jarri genuen denok. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 28. orr.
bihotz pilpira (3)
bihotz pilpirak (6)