Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasaporteko izena entzuteak sekulako taupa eragin zion nire bihotzari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 192. orr.
Bihotzaren taupa bizia entzuten nuela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 189. orr.
Bihotza taupa bizian nuela, Luteziaren berri galdetu nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.
Arnasestuka eta bihotza taupa eroan nuela iritsi nintzen ostatura. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 274. orr.
Herrira bidean bien bihotzak musika joka aritu ziren, taupa eta taupa, bikoteka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 163. orr.
"Ondo egin duk, lapurrak ongi merezia dik gertatu zaiona", eta bizkarrean eman dio taupa eskuarekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.
Bizirik gaude, eta orain aska dezagun barruko korapiloa [...] halako zerbait pentsatu genuen hirurok bihotzak taupa egiten zigula ohartzean. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.
Raimundo Silvaren bihotzak indarrez egiten zuen taupa, belarrietan sentitzen zuen taupaden danbada. Iduri luke, lehen orenetan, arratseko gozamen guztiez egiten duela taupa lo honek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.
Beste Europa bat izan dezakegu eta Erresistentziaren bihotzak taupa egingo du Atenasen. Berria - Harian 2006-05-04
Hantxe egiten du taupa Japonia zaharraren bihotzak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 25. orr.
Hiriaren bihotzak futbol taldearen erritmoan egiten baitu taupa. Berria - Kirola 2006-02-01
Berehala bere bihotza entzuten du pilpira gorabeheratsutan taupa-taupa joka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.
Eñauten 37 graduek gezurrezko maitasunez taupa-taupa-taupaka lasaitu egiten naute. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.