Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sotil (orobat sutil g.er.) 1 izond trebea, amarrutsua; bereziki, gehienek bereizten eta atzematen ez dituzten ?abardurez edo aldeez ohartzen trebea dena. ik subtil. (pertsonez mintzatuz)

Cassie iragarle sotilak orduan erran ziona ez zuen Maddik sekula ahantziko: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.

.«Oso barre-eragile sotila» da Auster, Mujika Iraolaren ustez.  Berria - Kultura   2006-03-15

Molière-ren L'École des femmes antzerkiko pertsonaia sotila da Ines.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Sotila Artola, zuri min ematen ahal zizuna isilduz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 124. orr.

Xaltokako herren-pausoa zuen, Lakatos lagunak bezalatsukoa baina ez hain sotila eta dotorea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Erriflearen puntarekin hautsa nola-nahika zapaltzen zuen, suge sotil higikorra aldi oroz huts eginez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

2 (gauzez mintzatuz, ekintza eta kidekoetan)

Gizakiak gai dira mugimendu sotil eta konplikatu ugari egiteko, goi mailako diseinu teknikoari esker.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Mugitze sotilak sentimena ferekatzen du, arimari, ordea, atsegin zaio gorputz sentimenaren bidez mugimenduan hautemandako adierazpen dotorea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Hori ez dago argitzerik, espekulazio sotilaz ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

Dardaratze sotil hura ere nabaritu zizun gorputzean Joaquinek.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 138. orr.

[Pistola] emakumearen eskuetan zerbait oso bestelakoa iruditzen baitzaigu, antzezpen sotil edo gezurrezko zerbait, jostailu bat, azken finean, are gehiago emakumea liraina edo ederra denean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.

Eman zitzaion azkenik erantzun teoriko bat dilema horri; erantzun sotil eta maltzurra, zinez, hark zioenez, hain zuzen, ez baitago kontraesanik irudikapenezko pinturaren bi eskakizun horien artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 216. orr.

Irribarre sotil batek zeharkatu zituen bien ezpain-txokoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

Ez zen [...] salaketa zuzen erasokor bat izan, jokaera sotil bat baizik, gehiago ironiaren edo sarkasmoaren bidetik zihoana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

[Analisi-metodoa] egunean-egunean berrikuskatzen zen, findu zitekeen, gure xedeetara egokitu, arrazoimena, frogak eta hutsegiteak konbinatzen zituen joko sotil batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Mekanismo orokorraren aurka beharrezkotasun objektiboa eta subjektiboaren arteko bereizkuntza sotil baina baliogabea eginez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Hiztegiaz beste hontarzünik badü Etxahunen eüskarak: erranaldi sotil edo azkar ederrak, hizkuntzaren plegü hoberenetan.  Herria   2005-05-26

Ideologia eta pentsaera konkretua inposatzeko nahiak eragindako indarkeria sutilak zein nabariak, mundu ezberdinak sortu ditu.  Berria - Harian   2006-03-26

3 (gauzez mintzatuz, bestelakoetan)

Gauza bakar bat eskatzen diot nik liburuari, oinarrizko gauza sotil bat: bizitza ulertzen laguntzea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 32. orr.

Izan ere, askoz sotilagoa zen kontua: ez zegoen preso, baina ezin zuen alde egin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.

Auzi oso sotila eta guztiz iluna izango da hau, harik eta argi froga dadin arte errealitatea pentsatzen dugun modukoa ote den ala ez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 303. orr.

Arrazoia, noski -xehetasun baldarrenetik sotilen direnetaraino- leku jakin bakoitzeko ideologia nagusian bilatu behar da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Hiru oztopo horiek gora-behera, Menard-en Kixote zatikakoa Cervantes-ena baino sutilagoa da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.

Gai sotil horiek, ia ulertezinak adimenarentzat, ezin litezke adieraz ohiko mintzairaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Al Jabr eta al Muqabala kalkulatzeko ondu dut kalkuluaren alderdi sotil eta loriatsua lantzen duen liburu labur hau.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Betiko debekatuko zion ezkontza bere buruari, modu sotil eta gupidagabe batean, hots, esposatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo dio ingeniari hidraulikoari, duen diseinu sotilagatik, karga desberdinetara aise moldatzeko gaitasunagatik eta fidagarritasun paregabeagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Animalia ñimiñoen gorputz atalen egitura sotil eta miresgarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Ez da gauza erraza, hain baitira sotilak, ia atzeman ezinak, sentsazio horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.

Objektuei eta harremanei so egiten die, eta obra sotil, dotore eta sentsualak sortzeko abilezia du.  Berria - Kultura   2004-01-29

Zeren Maitasuna, Gorespena eta Gorazarrea, hirurak nahastuz moldatutako sinfonia sotil eta atergabea izango baita aurrerantzean nire bizitza osoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

4 (adizlagun gisa) ik sotilki.

Beste neska-mutilen artean ba omen zen batetik bestera arin, sotil, etengabe aldatuz igarotzen zen zerbait: esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Edonor izan daitekeela hiltzaile erakusten du filmak, eta, sotil, Poliziaren gaitasun falta agerian uzten.  Berria - Kultura   2004-09-25

Zeuk asmatu, jarraitu zuen sotil, nola idazten dudan nik Sots hitza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.

5 pisugabea, xehea. ik mehe 6.

Leku horietan inon urik sortzen bada, aireak desegin eta zerurantz eramaten ditu uraren elementurik arin, sotil eta osasungarrienak, lautadetako iturrietan ez utziz parterik astun, gogor eta zaporerik txarrenekoak baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Sabai gangatuak luzitu direnean, haien azpian erlaitzak jarri behar dira, eta komeni da ahalik eta finen eta sotilen egitea; handiak egiten badira, bestela, pisuarekin erori egiten baitira ezin direlako eutsi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Biolin talde baten allegro-a sortu zen berehala, iluna zen allegro mehe sotil bat, pentagrama ikusezinaren geografia guztia zehatz zeharkatuz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 99. orr.

Mareak behera egindakoan, zetazkoa dirudien oihal sotil batek estaltzen du lokaztia, aparrak garagardoa bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

Bezperan baino takoi altuagoak zekartzan eta soineko beltz sotil eta arin bat besterik ez soinean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Bere ondoren joateko agindu zigun, keinu sotil batez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.

Harreman sotila dute elkarrekin, ia primitiboa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

keinu sotil (3)

era sotilean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus