Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sotilki galdetu zionean, alabak zuzenean aitortu zuen ezbairik gabe. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 66. orr.
Besteak zekienaz sotilki jabetu nahian ekin zioten solasari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.
Neskaren besoa sotilki estutu du, hiriak irents dezan gertu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.
Neskaren besoa sotilki estutu du, hiriak irents dezan gertu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.
Sotilki jokatzeko paradarik ez gerlan, haatik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 26. orr.
Lehenago bereizezinak ziren ñabardura batzuk orain oso bestelakoak ziren, eta denak (benetako beltza izan ezik) aldatu egiten ziren, nabarmen nahiz sotilki, argi-iturriaren uhin-luzeraren arabera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.
Langintza, hala ere, sotilki iruzurlea; alegia, ez denaren kolore eta itxura emanez, azpian dagoena gordetzeko xedea duen arte oro bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.
Eta gorputz amaituetan sartzea ere ezinezkoa da; ezingo bailukete haiekin sutilki bat egin, ez sentikidetasunez elkar ukitu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.
Beste batzuk, berriz, sotilkiago, hutsaren eta garbi-distira zorrotz-zorrotzaren bitartez aitorrarazten dute beren nagusigoa: hala egiten omen zuen Mussolinik Venezia Jauregian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.