Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mehe 1 izond lodiera txikia duena, edo ohi dena edo behar lukeena baino txikiagoa duena. ik mehats2; mehar 4. ant lodi.

Zurezko pareta mehe batzuez bereizitako bulego antzeko baterako bidea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.

Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.

Irudiak Marteko uda amaieran egin zituen Mars Expressek, kasko polarra meheen denean.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Estalkitarako manta mehe bat baizik ez zuen gauaren iragaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

Auzoko haurrak alkandora mehe batez jantzita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Mantal mehe bat zeraman, kamisoi are meheagoaren estalki.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Azal mehe baten antzera biltzen baitzion gorputz osoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Itsasaldeko harresia [...] goroldio geruza mehe batez ilunduta dago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Matalaz mehe eta guriegia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Ogi xerra mehe bana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Gizen-xerra mehe bat moztu, eta Alberti eman zion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Eskuan larruzko liburu mehe bat zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Lisa ganibet mehe bat hartu eta saltxitxoi xerrak ebakitzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Haizearen hats leunak alpapa-hosto meheak jiraka darabiltza.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Badugu belarrian mintz mehe bat airearen dardara horiek jasotzen dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Tarteka uharrien biribilketa, leuna hau ere, ia ezkila mehe baten soinuaren gisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

Buruko odol-kolpe bat, bihotzekoa, aorta mehe zozoren bat behingoan lehertzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Fruta edota haragia meheago ebakitzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

· Bestea garai eta indartsua zen, bibote beltz mehe batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.

2 (makila, soka eta kidekoetan)

Kolore horiko barra mehe haiek argizko eskailerak osatzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Kandela luze, mehe, beltz-beltzak ziren, guztiak su urdinetan dir-dir.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.

Makila mehea eskuan berriz etxera zihoazen funtzionario argaltxo ugariei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 195. orr.

Bitxi bikain eta fina zen, topaziozko, granatezko eta kristal landuzko zatitxoak urrezko kate mehe batez loturik egina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Eskuak soka mehe batez lotuta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Piru mehe bat, heriotzeak bakarrik, azken finean, mozten duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 83. orr.

Ke arrasto mehe bat utziz airean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 247. orr.

Ur jario mehe baina etengabe hartaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Ezerk gelditzen ez dituen suge mehe horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.

3 pertsonez, animaliez, edo haien zatiez mintzatuz, gantza edo haragi gutxi duena.

Aitak azkenean Franz eta tipo mehe hura deitu zituela nire bila etor zitezen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 234. orr.

Zeren Ray altua eta mehea baitzen, eta ni txikia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Klaseko beste neska bat da Amanda, ilehori mehe bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Martxela izeneko biolontxelo-jotzaile mehe izuti bati.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Bizkitartean, gorputza, soin mehe hori, aurreraka eta atzeraka darama suaren aldera, kulunkaulkiarekin bat eginda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.

Aurpegitxoaren obalo biribila, gerri mehea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.

Oihal latzak lepo mehe zuria minberatu eta narritatzen zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.

Kristoren beso mehe eta luzeek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Bere hanka mehe ogi luzeen antzeko haiekin jaio zenean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Lisetta bere zirarekin, botoiak askatuta, eta bere neskatxa-oin mehe biluzietan sandaliak jantzita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

Hatz luzeak eta meheak, eraztunez beteak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Txakurraren zakilak mehea ematen du, baina izugarri loditzen da barrenean duzula eta korapilo bikain bat du erdian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 143. orr.

Mutil handi hezurtsua zen, bizarra arretaz kendua, sudurra eta ezpainak mehe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Zaindu egik hire ipurdi mehe hori.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

4 trinkotasun gutxikoa.

Baina ni edan nahi ezean tematzen nintzenez, Natalinak azkenean zopa mehe bat prestatzen zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 60. orr.

Tupusteko indarrez baitu mintzen eta gatzatzen, esnetan gatzagi tantek nola, odol mehe osasuntsua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.

Hiru aste daramatza esnea eta ahi mehea besterik hartu gabe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 158. orr.

5 irud/hed (gauza fisikoak)

Euri mehe batek bustitzen zituen beirak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Guztia ihintz mehe batez bustitzen zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.

Haren adimena itsutzen zuten hodei gorri-beltzen aldean, laino zuri mehe batek ñabartzen baizik ez zuen nirea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Eguna eguzkitsua eta beroa zen, eta haize mehe bat sartzen zen auto barruan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Airea dardarka hasten da, eta geroxeago haizeño mehe bat hasten zait aurpegian jotzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Baditugu hareazko erloju handiak, diren eta ez diren basamortu, desertu eta eremuak pasarazten dituztenak kristalezko galbahe mehe estu batetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Nola gorritzen den, nola estutzen, azkenean, ahots-hari mehe batez, "behin bakarrik" erantzuteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 90. orr.

Maratilari eragin zion eta kirrinka mehe batek adierazi zion sarbidea giltzatu barik zegoela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Musika esaldi kementsu horren erdian, parmesanoak txirula txistu mehe bat jaurtitzen zuen noizik behinka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Giro lainotsuaren eragina, gelako argi mehe dardartia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Hots mehe itoa zen, ikarak arima hartu duenean sakonenetik irteten dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.

-Oso sorginkeria zaila da -erantzun zion ahots meheaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 168. orr.

Hasperena ere oso mehea izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Arrain usain mehea zerion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

6 irud/hed (bestelakoak)

Bekoz beko begiratu zion, harriturik eta ironia mehe batez aldi berean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

-Zertan ari haiz? -Martin Mihurubikoak harridurazko irri mehe batez itaundu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

7 (erkaketetan)

Berrogei bat urte, erratz-kirtena bezain mehea eta tentea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Taloa bezain zapal eta mehea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Makila bat bezain mehea zuen gorputza  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

8 (hitz elkartuetan, izen baten eskuinean, elkarketak izenondo balioa duela)

Beste parte bat, berriz, odol-hodien itxurakoak diren baina izatez beste sare batekoak diren hodi pareta-mehe batzuetara sartzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Neska pollit aztal-mehe bat hurbildu zitzaidan galdatuz zer tenore zitekeen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Damen atzetik, intzirika sartu ziren Adela iletsua eta Pot-pourri garai hanka-mehea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Erreka zabala baina ur mehea zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 54. orr.

9 (beste izenondo baten eskuinean)

Puru luze-mehearen muturrari su ematen hasi zitzaion, berotzeko, artean eskuan zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 202. orr.

Beti letra etzan luze-mehe berak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Paperak [...] letra txiki meheaz txinaurrituak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 25. orr.

Eta orri loditxo beltzon arteetan, babeski, paper garden mehe bana.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.

Oharkabean Ellenek eskua luzatu eta esku ihar mehe bat topatu zuen, berea indarrez estutuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.

Patzikuren ohetik negar zotin ahul mehe bat itzuri dela sumatu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.

Jertsearen lepo gainetik aurpegi zuri mehe batek begiratzen zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Errezel berde mehe batek bereizten ninduen harrera-mahai nagusitik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Etzirako irrikatan egongo naiz emakume handi, beltzaran, mehe bat edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Nire baitan ziztada luze mehe sendaezinak balira bezala sartu zaizkidanak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

10 (beste izenondo baten ezkerrean)

Elur piloa aurkitu dugu, haizeak gure aurka jaurtiki duen elur mehe-zorrotza. guztien arreta berehala bereganatu zuen fardel mehe luze batek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 159. orr.

Bizikletaz zakukada handi bat zekarren batean, gizon mehe luzexka bat atera zitzaion bidera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

Orri erdi inguruko kartoi mehe zuri bat erabili nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Odola eltzera bota zuen emeki-emeki, hainbat xirripa mehe gorritan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

11 heste mehe (3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan) heste meharra.

Heste lodia kendu eta heste meheari poltsa bat lotu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Apaizak geroa jakiteko asmoz sakrifizioko biktimaren heste mehea zatitu eta jainkoentzat haren haragia maneatzeko erabiltzen zuen mahaia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 27. orr.

12 mehe-mehe

Zumezko pareta mehe-mehe batzuek baizik ez zituzten merkatuko jendetzarengandik bereizten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Portua nahiko garbi ageri zen, baina ez itsasoa, gandu mehe-mehe batek hartua baitzuen haren gaina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 204. orr.

Emaizkidazu hamar xerra, baina mehe-meheak, e?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Trelawney andereñoa suaren argitara etorri zen, eta mehe-mehea zela ikusi zuten ikasleek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Herrikoek "Zankamehe" deitzen ziotena orkatilak mehe-meheak zituelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

Begi eta aho inguruetan, denborak ximur mehe-mehe batzuk zituen marraztuak. portua nahiko garbi ageri zen, baina ez itsasoa, gandu mehe-mehe batek hartua baitzuen haren gaina.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

-Gurina lodi-lodi eta erreximenta mehe-mehe, gustatzen zainan bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

13 mehe egin haragirik, bereziki erlijio arrazoiengatik, ez jan.

Eta denbora hartan, ortziraletan mehe egiten ginuen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 140. orr.

Gisa guziz, Elizak azkaki arindua ere du barur eta mehe egiteaz ezarria zuen legea.  Herria   2004-03-04

Berrogoi egunez mehe egiteko denbora.  Herria   2003-03-13

14 saltsa mehe egin etekin txikia atera.

Orain bai hasi garela saltsa mehe egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus