Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Soinu baten ozentasuna haren intentsitatearen (hau da, daraman energia kantitatearen) eta maiztasunaren mende dago. garaieratik baino errazago, tinbretik ezagutzen dira soinu baten sorburua eta garrantzia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.
Diapasoia alde batera utzita, musika-soinuak ez dira maiztasun bakar bateko bibrazio garbiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Garbi dago entzumen-nerbioak ezingo liekeela erantzun [...] 1.000 Hz baino maiztasun handiagoko soinuei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Ozentasun ertaineko soinu batek, 1.000 Hz-eko maiztasunean, 7.000 nerbio-zuntz inguru aktibatuko ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Hasieran soinu txikia izan zen: hosto batek, erortzean, zarata handiagoa egingo zukeen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 92. orr.
Hego haizeak basoko hostailari ateratzen zion soinua entzun zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Urratsen soinua eta ahotsak aditzen ditut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.
Entzun daitekeen soinu bakarra euren arnasestuena da. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.
Soinu hori dena musika da, bozkarioz beterik baitago. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.
Haurrak, ordea, askoz soinu altuagoak entzutera ere iristen dira maiz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.
Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.
Belarriek, garunarekin elkarlanean, goi-fidelitateko soinu estereofonikoak eskaintzen dizkigute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.
Beste pixka batean egon zen aditzen, burua altxatuta, itxoiten bezala ohizko soinuren bati, soinu mekaniko erregularren bati. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.
Gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten, soinu huts bihurturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.
Soinu huts beroa zen, soinu sendo pisua, zorutik nekez altxatu arren, zirrikitu guztien jabe egiten zena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Trenaren soinu sarkor sakona. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.
Soinu bat entzun zuten Leviataneko marinelek, soinu min zorrotza, soinu itsaskor tematia, belarrietatik sartu eta burmuinetan geratu zitzaiena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.
Isiltasun izugarri hartan, ihesi zihoazen minutuen soinu goibelak kulunkaturik, bizidun ororengandik urrun, [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.
Belarriak soinu-garaiera balioesteko duen ahalmenak ere ez du parekorik animalien erreinuan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
Tinpanoa zentimetro baten mila milioiren bat mugitzeak sortzen du soinu-sentipena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
3D kamera bat eta hi-fi soinu-erreproduzitzaile estereofoniko bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Presioaren alternantzia bizkorrak dira soinu-bibrazioak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.
Maiztasun handiko soinu-uhinek likidoa zeharkatzean, uhineko zati negatiboek edozein lurrun-burbuilaren tamaina ziztuan biderkatzen zuten, gori jartzeraino eta soinu lumineszentzia lortzeraino. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.
Intentsitate handiko soinu uhinak erabiltzen ditu LFAS sonarrak. Berria - Gaiak 2004-11-03
Airean doan soinu-uhin bat gainazal solido edo likido batera iristen bada, islatu egiten da gehiena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.
Orduan soinu-olatu bat zen, nahikoa zabala ur sakonaren itxura izateko eta gaztainondoen lekak botatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 351. orr.
Bere kaset hura, soinu sekuentzia metalikoak errepikatzen zituena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.
-Soinu-efektuak egiten ditu filmetarako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.
Jesus Aured hausko soinu joilea, Pierre Visler soinu hartzailea, Anjela Mejias eta Antonio Di Bellonio argazkilariak. Herria 2002-11-14
German, izan ere, soinu-eragile zen, zinemaren efektu berezien teknikari aparta, hitz gutxitan esanda. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 53. orr.
Baina gero Jim maitemindu egin zen soinu-nahasletako lankide Martha Ives-ekin, eta hor amaitu zen guztia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Ke zaporea du ahoan eta, lausoturik, soinu antz bat buruan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.
Zein hots zehaztugabe zekarren haizeak, zein eztanda soinu zabaltzen zen airean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.
Goizean goiz itsas soinu garbi eta berriarekin batera lehen argi-izpi herabeak sartu zitzaizkienean gelan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.
Galdurik, otoitz-soinu arraro horri segitzea erabaki nuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 26. orr.
Sartu orduko, akordeoi baten soinua entzun nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.
Jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.
Soinuak eta soinu arteko bitarteak musikazko sinfonia edo akordantzien arabera konbinatzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.
Soinu baten eta hurrengoaren arteko bitarteak garbiak izaten ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2270. orr.
Soinu aldakorrak, berriz, finkoen tartean kokatzen dira tetrakordioan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Nerbio horiek ezin izaten dira teinkatzez utzi harik eta langilearen belarriarentzat soinu garbi eta afinatua ematen duten arte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.
Bazekien legeak biolinak bezala bi soinu dituela beti, bata jotzaileak tresnari ateratzen diona eta bestea, erabat desberdina askotan, entzuleari belarriraino iristen zaiona. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.
Herriko jendea, berriz, pozez beterik zebilen, turuten soinura. Elizen arteko biblia 2 Erg 11,14
Orkestraren soinu bigunekin hasten zen abestia. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Gitarra baten soinua entzun zuen, soinu hits mudurria inondik ere. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.
Hartaz pentsatzen saiatzen naiz melodiaren bitartez, saxofoiaren soinu zuri eta garraztuetan zehar. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 282. orr.
Soinu ondo gozatuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
Orkestra txiki baina soinu oneko batek britainiarren ereserkiarekin hasi zuen saioa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.
Batzuetan neuri irakasten zidan nola jotzen zen soinu-tresna hura, eta bertzeetan hark zuen jotzen eta kantatzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.
Argia airezko musika baita kolorezko pianoa soinu-joka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Soinu-harmoniarik egokiena lortzeko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.
Haren entzumena alegiazko soinu-irudiak asmatzen hasi zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 68. orr.
Soinu-kontrolaren ondoan, Gregen gurpil-aulkiarentzat gordetako leku berezia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.
Stones eta Led Zeppelin, Allmand Brothers eta Linyrd Skynyrd, Jethro Tull eta Black Sabbath, bakoitza oroitzapen ezberdin baten soinu-banda. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.
Eta halako batean biolin soinu hits eta hustua iritsi zitzaien bidean zihoazenei. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.
Ez da sekula entzungo zitara-soinu edo kanturik, ez txirula edo turutarik zure baitan. Elizen arteko biblia Ap 18,22
Turuta-soinu batek ekarri zuen bere onera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.
Soinurako zaletasun izugarria zekarren Joxeaustinek. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.
Zure aitak diskurtsoa egingo du; zuk, soinua joko duzu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.
"Joango al naiz soinuaren bila?", galdetu nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Soinuaren uhaletan sartu nituen besoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.
Etxera etorritakoan ez nion bakerik eman aita zenari, soinua erosi arte. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 13. orr.
Bi lagun motor gainean, soinu, pandero eta guzti. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.
Beti soinua bizkarrean. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 16. orr.
Soinu hauxe da zaharrak eta gazteak dantzan jartzen dituen soinua. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 56. orr.
Botoizko soinua ikasten hasi zen orduan anaia Lorentzorekin. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.
Aurrerapen handia izan zen hogeita hiru botoidun soinu hura. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.
Bere kasa ikasi izango zuen Gelatxo zaharrak soinua jotzen, ilara bateko soinu batekin. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.
Hiru ilarako soinua du esku artean, "Cengotita" izenekoa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 219. orr.
Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.
Erretiratu da biltegira, badakar soinu hori, jarri du barra gainean, ikusi du, eta Sakabiaren poza!, frontean utzi zuen soinua! Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.
Aitaita gerran, aita lanean eta biloba soinu jotzen: Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.
Soinu kromatikoa jotzen zuen, baina txikiarekin hasia zen, diatonikoarekin. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.
Larrinaga-Guerrini izeneko soinu barria lepoan ekarrela itzuli ei zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.
Aitona ez bazen osaba, beti bazen etxeko soinu zaharrari notak ateratzen ahalegintzen zen bakarren bat. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.
Orduan lortu zituen Jexuxek soinu berria erosteko behar zituen xoxak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.
Soinu egileen atalean ere, xumetasunerat jo du Jesüs pastoralak, txirulari, txanbelari, atabalari eta ttun-ttun eta arrabita jotzaileek soilik lagunduko baitituzte kiristi, türk eta satanen ateraldiak. Berria - Kultura 2006-03-21
Soinu handia eta soinu txikia, dena da balekoa jendea dantzan jartzeko. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 38. orr.
Besoen artean soinu handi bat dauka, tekladuna. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.
Lehen soinu handia bazen txikia gutxiestea lortu zuena, Trinidadeko saio haien ondoren handiari zegokion zaputzaldia. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.
Zeuk ere soinu handia jotzen zenuen. Berria - Kultura 2004-03-15
Euskal Herriko Trikiti Elkarteak soinu handia gonbidatu zuen lehen urtean, eta dultzaina bigarrengoan. Berria - Kultura 2004-11-23
Soinu txikiaren handitasuna. Berria - Kultura 2004-03-20
Soinu txikia baserri giroko soinu tresna izan zen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.
Soinu handia inportanteagotzat jotzen zen soinu txikia baino. Berria - Kultura 2004-03-15
Soinu txiki bat erosi eta bere kasa ikasi zuen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.
Kaletik urruti, munduko doinuak ekarri zizkion soinu txikiari, hiriaren usaina. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 32. orr.
Azken batean soinu-jotzailea festarekin lotzen zen, eta festa soinu-jotzailearekin. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 61. orr.
Sakabi soinu txikia kalera ekarri zuen soinu jotzailea. Berria - Kultura 2004-03-15
Benetako plazagizona da, erromerietako soinu-jotzaile peto-petoa. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.
Eguna amaitzeko, Migel Angel Agerralde soinujotzaileak kontzertua eskaini zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Dantzarako orduan soinu jotzailea eta haren laguntzailea panderoarekin, agertzen ziren. Berria - Kultura 2004-01-31
«Nire soinu jotzea Iturbidetarrei lotua dago», esaten zuen. Berria - Kultura 2006-02-03
"Nik beti pentsatu izan diat" ihardetsi zion Lizarriturrik, agian bere soinu-jotzearen helburua gogoan, "animalien ulua, marrua, nahi duan bezala, etengabe eragiten diegun heriotzaren aurrean gure bihotzak samurtzeko-edo asmatu duten defentsa dela, erruki eskaera bat bezalakoa!". Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.
Ezagutzen nuen Pedroren soinujotze martxa, baina etxetik kanpo hainbeste egun pasako zituenik ez nekien. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 45. orr.
Huna soinu tresnak zoin diren: akordeoia, bateria, bibolina, djembé, flauta, gaita, gitarra, pandero, pianoa, saxofonoa, xixtu, trikitixa, tronboia, txalaparta. Herria 2002-09-05
Albokak eta dultzainak, aldiz, melodia soilik jo dezakete, honela uler daiteke soinu tresna hauen baztertzea. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.
Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu. Herria 2004-04-29
Donaixtiko klika sartu da bere soinu tresnekin, denak harriarazten ginduztela. Herria 2003-12-18
Euskal Herriko musika erakunderik zaharrenak, Iruñeko katedralaren musika kaperak, 800 urte beteko ditu aurten, eta XIV. mendeko soinu tresnak berreskuratu ditu ospatzeko. Berria - Kultura 2006-02-11
Hemen aurkitzen ditugu bereziki Joxan Goikoetxea hernaniarra, akordeoi joilea, eta Alan Griffin irlandesa, haizezko soinu tresnen joilea. Herria 2004-11-04
Juan Mari Beltran musikariaren laguntzarekin, Euskal Soinu Tresnen Musika Eskola sortu zuten 1991n. Berria - Kultura 2006-03-02
bere soinu (11); beren soinu (9); dantza eta soinu (6); erpurua soinu hegalaren (4); esku soinu (6); euskal soinu (5); filmeko soinu (5); gure soinu (6); kantu eta soinu (19); ohiko soinu (3)
soinu aldetik (8); soinu arraro (4); soinu artxiboak (4)
soinu banda (45); soinu bandak (8); soinu bat entzun (6); soinu berezi (5); soinu berezia (6); soinu berria (4); soinu berriak (5); soinu bikaina (4)
soinu ederra (5); soinu efektuak (4); soinu egokia (5); soinu eta dantza (14); soinu eta jauziekin (4); soinu eta kantu (8); soinu garbi (5); soinu garbia (7); soinu guztiak (8); soinu handia (22); soinu handia jotzen (7); soinu handiarekin (4); soinu hegalaren (5); soinu huts (5)
soinu jole (4); soinu jotzaile (16); soinu jotzailea (19); soinu jotzaileak (11); soinu jotzailearekin (4); soinu jotzailearen (5); soinu jotzen (5); soinu metalikoa (4); soinu mota (6)
soinu ona (6); soinu ozen (5); soinu tresna (17); soinu tresnen (5); soinu txiki (6); soinu txikia (36); soinu txikiak (11); soinu txikiarekin (7); soinu txikiaren (19); soinu txikiari (6)
soinu zahar (5)
aho soinua (5); ahotsaren soinua (4); bere soinua (15); bezalako soinua (4); esku soinua (19); irudia eta soinua (4); itsas soinua (5); jo soinua (8)
soinua aditu (4); soinua atera (8); soinua ateratzen (9); soinua besterik ez (4); soinua bizkarrean (9)
soinua egiten (11); soinua egiten zuen (5); soinua ekarri (8); soinua ematen (6); soinua entzun (12); soinua entzun zuen (4); soinua entzutean (4); soinua entzuten (24); soinua entzuten da (7); soinua eta argia (15); soinua hartu (11); soinua hartu eta (8)
soinua izan (5); soinua jo (20); soinua jo eta (5); soinua joko (10); soinua jotzea (9); soinua jotzeko (13); soinua jotzen (56); soinua jotzen hasi (4); soinua jotzera (7); soinua kendu (5); soinua lagun (6)
taldearen soinua (5); telebistaren soinua (4); txistu soinua (5)
egunari doazkon soinuak (4); euskadiko soinuak egitasmoaren (4); soinuak entzun (8); soinuak entzuten (7)
soinuaren bila (4)
soinurik atera gabe (6); soinurik gabe (13); soinurik txikiena (5)