Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andonik berdin jotzen zuen txistua, atabala, eskusoinua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.
Eskusoinua jotzen du. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 27. orr.
Auzoko eskusoinu batek infinituki ekiten zion La Cumparsitari, kantu zaharra delako ustekeria irentsarazi diotelako hainbat jendek atsegin duen fitskeria samin-espantuzko horri. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 181. orr.
Beharbada, elkarrekin bizi izan ginenenean bezala, negarrez lepora oldartuko zitzaidan eta nik bere taile liraina besarkatuko nion, negar zotinekin bere saihetsak eskusoinu baten hauspoa bezala mugitzen ziren bitartean, lepoan behera bere malkoen beroa labaintzen sentituz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.
Aspaldian ari zen gure plazetan luzaidar adiskidea bazterren alaitzen edo alegeratzen bere eskusoinuaren bidez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 208. orr.
Dantzan hasi zen, eskusoinuaren musikaz eta Julenek hartutako panderoaren erritmo desastrosoaz lagundurik. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 84. orr.
Eskusoinuen nota haiek ziren patuak aukeratutako ahotsak, jendearengan, beren errua gogoraraztearekin batera haien kontzientzia mortuak irazeki eta aurrerantzean txirotasunak haien bizitzari zemaion krudeltasunean gupidari eta errukiari leku bat egin beharraren sentimendua sorrarazteko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.
Kantuaren negarrari eskusoinu ttar batekin lagunduko zion itsuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 239. orr.
Berehala, eskusoinu tipia hartu eta, hauspoari eraginez interpretatuko du neskatila itsuak, ahizpak ezin adierazi dion sentimendua, melodia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.
Eskusoinu joilea zuten betiko Panpi Luro. Herria 2004-04-15
Gero, begiak bildurik egon nintzen luzaz, denboraren eskusoinuan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.