Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buenos Airesera alde egitean, osaba batek, Bizkaiko soinulari txapeldun izan zanak, soinua hemen itzi eban eta harexegaz joaten ei zan ardi zain. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.
Soinulari bakotxak bere jestu berezia dauka. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.
Euzko Gudariak kantatzeari ekin zioten, Andoni Olabe soinulari zutela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.
Teodoro Etxeberri izeneko soinulari edo akordeonixta izana pausatu zauku, bere sort etxean sartzean. Herria 2001-05-31
Farfailez jantzitako eta itxura tristeko bi soinulari ari dira arrabita eta panderoa jotzen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 159. orr.
Azkenean, noizbait, soinulariak igan ziren taula gainerat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.
Musika eta dantza nahasiz, orotara 100 dantzari, soinulari eta antzerkilari biltzen ditu lan horrek. Berria - Kultura 2006-02-24
Dorre handi batean soinua joarazten zuen sekulan soinulariak agerrarazi gabe eta zion Jainkoaren aingeruak zirela musikaren jotzen ari. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 77. orr.
Karrika ondoko auzoetan gaindi soinulari eta dantzari batzuk egiten dute itzulia, auzo horier. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.
"Ttanbur eta attabalak" maite zituzten bestaberrietako aitzindari, soinulari edo apez nahiz apezpiku batzuk, gure beste herritar iheslari, gudari ala desertur frango ere nazkatu eta nardatu zituzten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.
IAZAR Baionako soinulari taldea (piano, eskusoinu, kobrezko tresna, kantu eta perkusioak: euskal, afrikano eta jazz musika). Herria 2005-02-03
Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz. Elizen arteko biblia 1 Ko 13,1
Narrastia hila zen baina ezpal soinularien oiharrak entzuten zituen, hezur karkarekin nahas. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.
dantzari eta soinulari (6); gure patronajeko soinulari (3); kantari eta soinulari (5); soinulari eta dantzari (4); soinulari eta kantari (4); soinulari eta kantariek (6); soinulari gazte (3); soinulari taldea (4); soinulari taldeak (5)
gure soinulariak (5); herri soinulariak (4); soinulariak karriketan (3); soinulariak trenpu gaitzean (3)