Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentibera 1 izond erraz hunkitzen dena. ik sentikor.

Mutil lotsati sentibera da, edozein txikikeriagatik negar egiteraino hunkitzen dena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 192. orr.

Emakume sentibera da Koro.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.

Baina gizon sentibera, urduria, oinazea gehiegi sentitzen duzuna baldin bazara, orduan ez ezkondu, eta ezkontzen bazara, ez izan haurrik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.

Poeta sentikorra, gazte sentibera.  Berria - Kultura   2004-02-22

Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Neska argia eta gogorra... argia eta gogorra bezain sentibera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 62. orr.

Izan gaitezen sentiberak gogoko dugun guztiarekin, eta bihozgogorrak gainerakoarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Sentibera naizelakoan, makala eta lotsatia besterik ez naiz, sakon-sakonean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Neure buruari galdetzen diot zergatik ote dagoen txarto sentibera izatea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.

Kasu berezia omen zen nirea, eta nire portaerak sentibera nintzela adierazten omen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Modu arras itsusian ari zen loditzen eta aldi berean arras sentibera bihurtzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

Hemen, ordea, beste edozein lekutan bezain sentiberak gara artearekiko, edo gehiago.  Berria - Kultura   2004-07-18

"Sentibera sentigorrak", deitu zien norbaitek artistei, gerra betean itsasoaren inmensitate eta edertasunaz idazten zuten poetak gogoan hartuta.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Napumoceno jauna pobreen arazoekiko sentibera zelako ospea zabaltzen hasi zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 81. orr.

Baina, Dolmancé, karitateak, ongintzak ezin al du zenbait arima sentiberaren zoriona ekarri?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.

Hik bai izaera sentibera!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.

Legeari heltzeko garaia da, gainera, gizartea oso sentibera baita aferarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Eta bazirudien abere sentibera haiek ulertu egiten zutela!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

· Garai sentibera da onerako edo txarrerako eta eragin handia du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

2 hed erraz hunkitzen duena. ik hunkigarri.

Hilketa baten lekuko izanak sortutako giro sentibera baliatu nahi izan nuen, hain zuzen ere, neurearekin ateratzeko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 62. orr.

Ez dira istorio sentibera hutsalak.  Berria - Kultura   2006-02-25

Elizkizuna sentibera izan zen oso: izan ere, ezkonberriek harreman estua izan dute frantziskotarrekin txikitatik; ezkontza, ezkongaien eta apaizen arteko elkarrizketa goxoa izan zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 154. orr.

Biktimen auzia oso kontu sentibera da, areago balizko entzuleria horren aurrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Lizarrako alkate ohiak senide eta lagun hurbilenen agur sentibera jaso zuen atzo goizean Iruñeko hilerrian, bere gorpua erraustu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Biolontxeloarentzako literaturan hainbeste kontzertu egonda, horietako batzuk guztiz hunkigarri eta sentiberak, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.

Eszena kitsch baten tranpa sentiberan erortzen ari naizela esaten ari zaidan ahotsa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Borges maitemin-sentiberarentzat, munduaren zentzugabekeria eta ezbide guztiak baino nahigabe handiagoa zen, agi danean, amodioaren porrota  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

4 (adizlagun gisa)

Emakumeei ezinezkoa zaie adierazpen hori sentibera jarri gabe entzutea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 181. orr.

Aitortzen dut, eta Monikak berak askotan aitortu izan dit, gau horretan adeitsu, sentibera eta samur egon nintzaiola, harrigarriro samur nonbait.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Mundu guztiak irakurri beharko lituzke haikuak sentibera dabilenean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.

5 kanpoko zerek nabarmen eragiten diotena. ik sentikor 2; minbera.

Nola Frantziskoren haragi sentibera, burdinazko tresna gori-gori ikustean, berezko izu-ikaraz dardar zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 895. orr.

Ukituz gero sentiberak diren hostoengatik ezaguna den landarea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Antzeman zuen Max sentibera zitzaiela haize guztiei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 21. orr.

Oso sentibera da usainetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Hasieratik baztertuak izanik, eskolan demagun, arras sentiberak ginen injustiziekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.

Ez dut uste berak esan zigunik lehenengo lana zuela, beharbada ez zigun inortxok ere esan, gauza horietarako antena sentibera moduko batzuk ditu ikasle jendeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Autogileen txapelketan Renault da bigarren, baina autoa oso sentibera da eta zirkuitu batzuetan gidatzeko zaila.  Berria - Kirola   2004-06-01

6 (testuinguru teknikoetan) ik sentikor 3.

"Fotograma" hitzak bi esanahi ditu [...]: argazkigintzan, gainazal sentibera batean, objektibo batetik igaro gabe, argazkiak duen eraginaren bidez eratzen den irudi bat nahi du esan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Oso sentibera da usainetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Kono mota horietako bakoitza uhin-luzera desberdin baterako da sentibera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Erretina begiaren barneko geruza bat da, argiarekiko sentibera den geruza.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Uhin-luzerarekiko sentibera ziren V1eko zelulek ateratzen zituztela uhin-luzera bakoitzaren argitasun-indizeak. zelula "iragankorrek" berriz, eremu aski zabala dute, estimulu aldakorrei erantzuten diete, periferian daude batez ere, eta ez dira oso sentiberak irudi lausoetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

7 (testuinguru teknikoetan hitz ellkartuetan ) ik sentikor 4.

Izan ere, konoek (hau da, erretinako zelula kolore-sentiberek) duten akats baten ondorio izaten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume sentibera (3); gizon sentibera (4); oso sentibera (13); pertsona sentibera (4); sentibera eta samur (3); sentibera izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus