Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentikor (orobat sendikor g.er.) 1 izond erraz hunkitzen dena. ik sentibera.

Liburu honetako heroiak sentikorrak dira, eta nobela osoa malkoz josia dago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 16. orr.

Sentipen hark eragiten zion bere baitara biltzea, sentipen haren erruz zeukaten auzoek hotz eta hantustetzat berez apal eta sentikor hutsa zen mutila.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Oso sentikorra zen, olerkari on guztiak bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 167. orr.

Urteek sentikor bilakatu naute [...] neure baitatik atera eta besteenganako kontzientzia berri bat sortzen sentitu dut.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 52. orr.

Euskara eta Euskal Herria errotik maite dituen militante sentikor baten lanak daude bilduak liburuan.  Berria - Kultura   2004-03-10

Uko horrek ez ninduen haserretzen, atsekabetzen ninduen; neure adiskide sentikor horrek ez ote zizkidan kontsolamendu batzuk zor?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

Adinak ez dit oraino adiskidantzari sentikor ez izateko heineraino hoztu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Merkatari ezin pragmatikoagoen aldean, ohoreekiko sentikorra zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Ez uste igurikitzen dudanik zu noizbait sentikor bihurtzea: baina nire nahira erori gabe, nire iritzira bildua izanen zara azkenik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Sentikor natzaio orobat zure kontseiluak iradoki dituen adiskidantzari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 68. orr.

Paristar sentikorren gogoan zirrara sakona eragiteko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 132. orr.

2 kanpoko zerek nabarmen eragiten diotena. ik sentibera 5.

Poeta sentikorra, gazte sentibera.  Berria - Kultura   2004-02-22

Eguraldi koska bakoitzarekiko guztiz sentikor azaltzen dira sagarrondotto xumeok.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

Nataliaren ukitu leuna sorbaldan, hatz sentikor hura marra bertikal bat marraztuz bere azalean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.

Organo sentikor eta praktikoa da belarria, baina ez da, bihotza bezala, bizitzeko guztiz beharrezkoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

3 (testuinguru teknikoetan) ik sentibera 6.

Klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Cuvier baleen sonar sistema oso sentikorra da, eta erdi mailako frekuentzia erabiltzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Gune sentikor horien azpiko nerbio-amaierak aztertzen badira [...] denak berdinak direla ikusten da; ezerk ez du adierazten zergatik erantzuten dieten estimulu desberdinei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Haren mukosa sentikorra oso izurtua eta tolestua da, eta horrek ahalbidetzen dio leku txikian azalera handia hartzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Argazkiari begira, paper sentikorrean geldituriko indizeetatik ahalik eta erantzun gehien jaso nahian dabil.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

Emultsio sentikorrean zehar igarotzean baliatu ez den argiaren parte bat, zeluloidearen oinarriak islaturik edo barreiaturik, geruza sentikorretara irits daiteke atzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Film horrek, sentikorragoa izanik ere, irudi pikortsuagoa ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Begiak puntu baterainokoan argazki-makina baten antza badu ere, erretina-xafla sentikor bat balitz bezala ikus badaiteke ere, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Larruazaleko gune batzuk beroarekiko dira sentikorrak; beste batzuk, hotzarekiko, eta beste batzuk, berriz, presioarekiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Baditu zelula batzuk presioarekiko sentikor direnak, arteria handietan, bai eta beste zelula batzuk ere zabaldurarekiko sentikor direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Nerbio-amaierak oso sentikorrak dira beroarekiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Garunaren berezko jarduera elektrikoa detektatzeko gai den erregistragailu sentikor bat da elektroentzefalograma.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

4 (testuinguru teknikoetan, hitz elkartuetan ) ik sentibera 7.

[Erretina] zelula argi-sentikorrez eta bestelako ehunez osatutako pila korapilatsu baten azpian dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Film edo plaka argi-sentikor bat, han eratuko baita argazkilariak atera nahi duen objektuaren edo eszenaren irudia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 88. orr.

5 hunkigarria.

Beste pasarte batzuk bertan dituzu, soinu apartarekin eta Cassandra Wilson, Irvin Mayfield Jr (unerik sentikorrena), Aaron Neville eta Buckwheat Zydecoren eskutik, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-01-12

Une horietan, balada sentikorrak nagusi egiten direnean, Flaco Jimenez handiaren laguntza dauka, haren akordeoiaren intziriak Downsen beraren ahotsarekin bat eginez.  Berria - Kultura   2006-03-23

Ahots lodi eta doinu sentikorrean, horrelako zerbait kantatu zuen, gutxi gorabehera: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 106. orr.

6 bihotzetikoa.

Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan, nork doluminik sentikorrena adierazteko lehian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Jean bere senarrari, seme alaberi, herren, suhi eta familiako guzieri, gure dolumin sentikorrak.  Herria   2005-02-03

Mintzaldi sentikorrak erran dituzte.  Herria   2003-02-27

Ziur dakit Lizardiri buruzko Orixeren olerki batetik hartutako hitz sentikorrak direla.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.

Modu honetara, omenaldi xumea eta sentikorra eskainiko diote herriko olerkariari.  Berria - Harian   2005-08-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izaki sentikor (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus