Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduen artean ez zela leizerik zabaltzen ohartzen nintzen, ez abererik eta ez jenderik, ez etsairik ez baitezpadako adiskiderik, bizidun minberak baizik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
Hobe haragi minbera ukitzen ez segitzea, goxatu ordez gehiago erretzen baitu. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Ipurtzuloak gaur bezain minbera ez ziren garaietan, periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.
Alderdirik minberenak aukeratzen ditik: belarriak edo sabelaldeak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.
Untxiak, edo estoikoak dira, edo ez batere minbera oinazerarekiko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.
Biziki presuna minbera naiz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 19. orr.
Burua biziki pisu nuen eta bihotza arrunt minbera. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.
Minbera neuzkan oinak oso. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.
Gorputza baino minberatuagoa zeukan arima, eta petrikilorik edo ukendurik ez neukan hartarako. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.
Erredura sentitu du berriz ere, biziagoa, minberagoa. «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.
Txomini korapilo minbera bat tinkatu zaio bihotzean, taupadak bizi bizi direla. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 210. orr.
Helduden astean, deputatuek dute aztertu beharra erretreten auzi minbera hori. Herria 2003-06-05
Estaturik minberenean aurkitu ninduen beraz Mathiasek, eta kurri abiatu orduko, golkoan nituenak oro kontatu nizkion. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.
Hastapen hartan ere, deportazioaren gai minbera ez zuten hunkitu, edo doi-doia. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 104. orr.
Ondorioz, halako giro mintu eta minbera bat. Herria 2001-01-25
Eztabaida minbera baten inguruan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 113. orr.
Gure agerraldiaren zatirik minberena eta delikatuena izan daiteke hori agian. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.
Ondorioz, irakurlea galtzen ahal da, baina liburua hesten duenean, osotasun minbera baten sentimendua ere ukan dezake. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.
Ustez ulertu ditudan gauzak kuriostasun minberari zor dizkiot. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 121. orr.
Aipatu biltzarrera abiatzeko unean, ahul, hauskor eta minbera sentitzen nintzen, gorago nioen eran, segurtasunez eskas. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 145. orr.
Buztanari eragiteari ekin nion, hortaz, baina ez oso eroso hasieran: zakilburua lehor sentitzen nuen eta mottoa minbera samar horregatik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 72. orr.
Gero eta laburrago sentitzen nuen arnasa [...] eta eztarria gero eta minberago. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.
Bizkarrezurra tentetu zuen Mentxuren atzamarrek sortutako minberagatik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 25. orr.
Minbera hori sendi zen ere euskal legebiltzarrean, joanden ortziraleko bilkuran. Herria 2002-10-03
arras minbera (8); aski minbera (3); auzi minbera (14); auzi minbera hori (3); bazterrak beti minbera (4); bazterrak biziki minbera (4); bazterrak minbera (5); beti berdin minbera (7); beti minbera (5); biziki minbera (11); frango minbera (5); gai minbera (19); gai minbera da (3); giro minbera (6); minbera da (9); minbera daude (6); minbera geldituak (3); minbera izan (3); minbera izaten (4); minbera zen (4); oso minbera (3)
gai minberak (3); minberak izan (5)