Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilketa jendaurrean burutu ezin zutenez, armaturik eta bakoitza bere taldearekin, segadak jartzen zizkioten elkarri behin eta berriz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.
Ezkongaiek segada bat prestatu diate Itaka eta Same uharteen tartean, handik igaroko haizelakoan; lurrera iritsi baino lehen hil nahi haute. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 107. orr.
Segada batean hil zuten... bai. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.
Herrerako mendatean Ertzaintzaren aurka egindako segadan, ETAko bi kidek eskopetekin tiro egin eta bi ertzain zauritu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-09-14
Turkoen segada batean erori zirela, eta berak ihes egitea lortu bazuen ere, gainerako lagunak galdu egin zirela, batzuk hilik, zauriturik besteak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 128. orr.
Guztiak mobilizatu, eta zaindari taldeak antolatzea segadak eragozteko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.
Segada batean atzeman dituzte, mendi zintzur batean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 84. orr.
Bere aita hilik zegoela esatera joan zen unetik aurrerakoa segada bat izan zela, ongi prestatutako amarrua, Agnès Bordelera ekartzeko trikimailua, eta biak erori zirela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.
Zergatik sartu nintzen halako segadan? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.
Zer adierazi nahi duzu, Miss Fairfax, ezkontzaren segadan erorarazi nuela nik Fidel? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.
Nire bidean, badakit orain bertan, zelatan dut zoriona segada saihestezin bat bezala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 264. orr.
Hark berak ere, euskaldun guztiak bezala kristau zaharra izaki, Inkisizioak erabiltzen zituen tranpa eta segaden jakile, [...]. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.
Sexu bateko zein bertzeko gazteek ikas lezakete orobat ezen ohitura gaiztoko presunek horren erraz eskaintzen bide dieten adiskidantza ez dela beti segada arriskutsu bat baizik izaten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 34. orr.
Emakumeei hartzera uzten bide diegun aginpide alegiazkoa nekez saihesten duten segada bat dela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.
Segadan harrapatua zegoen Ruche jauna, Oihaneko Liburutegiaren existentzia isilpean gordetzera behartuta zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.
Elkarren maitasunez askeak zirela uste izan zitean, eta zorion hark askeak zirela sinesteko segada jarri ziean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 89. orr.
Hara-hona ibiltzen zen ordoki latzean, alertzez eta urkiz beteriko sastraketan, pinudietan, lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Iduritu zitzaidan ezen zu zinela han segada prestatu zuen ehiztaria, eta ni ehiza, zuk segadan atrapatua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.
Deabruak anitz sare badu ere arimen atzemateko, ez du batez ere hainbat harrapatzen, nola emazte gaixtoez, eta haiek hedatzen eta paratzen dituzten artez, sarez, laxoez eta segadez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.
Gero, bankero eta zerga-biltzaileenak erosoagoak eta itxuraz airosoagoak egingo dira eta segada-arriskuetatik babestuta gainera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.
aurkako segada (3); egindako segada (3); gertatutako segada batean (4); segada bat izan (5); segada batean hil (7); segada egin (5); segada jarri (3); segada prestatu (7)