Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paulo Jerusalemera ekar zezala, bidean zelata jartzea pentsatua baitzuten hura garbitzeko. Elizen arteko biblia Eg 25,3
-Batistaren soldadu talde bati jarri genion zelata. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.
Zelata jarria zuten gizon bat hiltzeko, ez Joan, honek ez baitzeukan etsairik, beste bat baizik, beraren antzekoa eta une hartan haren taldean zihoana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.
Berrogeitik gora gizonek zelata jarriko baitiote. Elizen arteko biblia Eg 23,21
Beltxe Mikolaldekoak, Ohandoko Mosen San Pedroren ahaide eta adiskide zenak, hark prestatu zuen zelata eta armatu zuen balezta eta tiratu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 53. orr.
Honen kontra zelata bat prestatua dutela jakin dudanez, [...]. Elizen arteko biblia Eg 23,30
Kontsulta egin zenion Jainkoari Davidi buruz, ea nire aurka jaiki eta zelatak ipiniko ote zizkidan. Elizen arteko biblia 1 Sm 22,13
Atentatua poliziaren zelada bat izan zen, zelanbait -amorru barik egin zenuen berba, ez zen amorruarena zure urduria. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.
Hemezortzigarren mendeak jada ikusia zuen oihaneko indiarra europar mosketeaz baliatzen zelata eta enboskada-gerran. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.
Gaiztoentzat tranpak daude gordeta lurrean, zelatak bideetan. Elizen arteko biblia Jb 18,10
Gaueroko kontua bihurtu zen bere etxe pareko bikotearen zelata. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.
Berak ordura arte inola ere lotura hori egin ez zuen arren, neska haren zelata bere eguneroko bizitza aspergarriari aurre egiteko antidoto huts jo bazuen ere, orain ezin argi eta fokatuagoa zitzaion lotura. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Zelata nekaezinen fruitu diren jakingarriak hobesten ditu berak, bertze guztien gainetik: nor norekin solas, nork norekin hamaiketakoa, nork nori irribarre eta nork nori mutur. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 52. orr.
Autoak ziztu bizian alde egin zuen handik, semaforoa berde zegoela aprobetxatuz, nonbait barrukoak konturatu zirelako Rekexo jabetua zela zelata hartaz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 133. orr.
Largabistak hartu zituen bere betiko zelatarekin jarraitzeko, baina zelatatu ohi zuen gela hutsik zegoen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.
Entzuketa hauetan ziharduten batzuk ikusterat jin baitzaiztan eta zelatapean zeuden beste pertsona batzuen solasaldi grabaketak entzunarazi zizkidatelakotz, nire lanean laguntzeko argudiopean. Berria - Mundua 2004-02-28
Astelehen batean, Nawperdan-eko zelata-lekua ipinia zegoen zubi txikian, tiroak entzun nituen, eta gizon bat erortzen ikusi nuen, balek jota. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.
Londresko gobernuaren menpeko lurretan bost zelata dorre eraisten hasi da Armada, South Armagh konderrian. Berria - Mundua 2006-04-04
Neurologoaren bizitza ez da zientzialariarena bezain sistematikoa, baina ustekabeko egoera berriak ematen dizkio, naturaren izate korapilotsura irekitako leiho edo zelata-zulo bihur daitezkeenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.
Zelata-txanda bete beharrez, Pello inguruak miatzera abiatu zen bitartean, loak ez zituen hartu denak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.
Gertakari hark aukera emanen zion euskaldunen egoitzaren inguruko zelata-lan aspergarritik libratzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 53. orr.
Del Vallek nahi zuen bakarra zelata-ordu luzeetatik libratuko zuen aitzakia baitzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 53. orr.
Ikerketa honetarako jakingarri izango delakoan, eta, beharbada, ikerketa haria aldatzea komenigarria izan ote litekeen azter dezazuen erantsi dugu zelata-gaien txosten orokorrean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 124. orr.
Zelata erdiaren antzeko zerbait egin zuen kartoizkoa, morrioiarekin batera jarrita, zelata osoa zirudiena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.
Igo zen Rozinanteren gainera, doi-doian osaturiko zelata kaskoan, adarga besoan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.
Gau oso-osoa zelata jarria zuela igaro zuen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
Hau guztia pazientzi osoan eramaten zuen, zelata-lokarriak ez hausteagatik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.
Neska gazteak soinetik armak eranzten ari zitzaizkion [...] eta, bular eta bizkar gainekoa erantzi zioten bai, baina inolaz ezin kendu izan zioten zelata-zatar hura. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
Gerraontzi ingelesek, kostatik gertuko uretan etengabe zelatan, portua blokeatuta zeukaten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 16. orr.
Itzaletako gizon bat ilunpean zelatan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.
Atalburutik pasatzean atezaina sumatu nuen bere garitako leihatilatik zelatan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.
Pentsatzen hasi nintzen zer egiten nuen han, leihatilari erantsita, lapur bat bezala zelatan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.
Zelatan bezala begiratzen zien eraikinei, berritasunak harriturik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
Lakioak eta segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Norbait begira dago, zelatan. Berria - Kultura 2006-01-25
Gero, Baianen leinukoek egiten zuten kalteaz oharturik -israeldarren zelatan egoten baitziren bideetan, tranpak eta eragozpenak jarriz-. Elizen arteko biblia 1 M 5,4
Armiarmak eulien zelatan, txoriak armiarmak harrapatzen, katuak txoriak marraskatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
Saguaren zelatan dagoen katuaren gisan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 254. orr.
Erakusleihoak aztertzen aritzen zen Perrette, kideek zein liburu nabarmendu zituzten ikusteko, eta elkarrizketak entzuten, bezeroen erreakzioen zelatan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 387. orr.
Suaren zelatan geratu zen, errabinoaren sukaldean eserita. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.
Zooetako abereak kaiolan bezala mugitzen ginen etxean, bakoitzak bere eremuak gordeaz, bakoitza bere bakardadearen zelatan, atezuan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.
Elkarren zelatan egoten ziren biak ala biak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.
Zelatan egongo gara, Gobernuak agindutakoa betetzen duen edo ez egiaztatzeko. Berria - Ekonomia 2004-09-14
Zentzurik ez begiak itxita jarraitzeak, esna bainengoen zeharo, eta aldamenekoa niri zelatan, jakina. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.
Zelatan dagoen ehiztaria bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 252. orr.
Ni begira nengokien zelatan bezala, haien begi, ezpain eta hanketan sumatzen nituen samurtasun eta bizitasunaz hunkiturik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.
Jagoba eta besteak zelatan gelditu dituk, ama noiz azalduko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.
Zelatan gelditzeko puntu egokia iruditu zitzaion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.
Ez dituk zelatan geratu hor inguruan? Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 76. orr.
Liburu-dendaren aurrean zelatan jarria, hantxe zeukaten zain Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
Ezin du alde egin, norbaiten aginduz zelatan jarritako soldadu esanekoa balitz bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Goiko kastako 200 bat lagun, pistolak eta rifleak hartu eta iluntzean zelatan jarri ziren, amorruak itota. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 59. orr.
Emazteak berriz behatu zion gazteari eta, lepoa luzatuz segur izateko nehor ez zutela zelatan, keinu bat egin zien, barnera sar zitezen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.
Leihoko errezel itxien artetik zelatan aritzen da, kanpoan pasatzen den jende bitxiari begira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 59. orr.
Berriro zutitua zen, sasiartetik zelatan jarraitzeko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.
Zelatan ibili zaizuela? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 83. orr.
Isildu egin zen, barruan zelatan bezala zebilkion zalantza bat bururatu zitzaion eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 277. orr.
Askok eta askok Stephenen marrazkiei begiratzen zieten erdi zelatan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.
Batzuetan gustuko dut giltza-zulotik zelata egitea. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 182. orr.
Begiratzen dute halaber, gezi-leihoetatik zelata eginez, ba ote datorren orgaren bat edo gurdiren bat herrira. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Bagoi bat atzerago jarri zen eta geltoki bakoitzean ate ertzetik egiten zuen jaisten zirenen zelata. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 164. orr.
Ez duk gauza bera gauez amuarrainak harrapatzen ibiltzea eta andreei zelata egitea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.
Segi egiten zigun, zelata egiten zigun, nirekin lagun minaren plantak egin eta gero. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.
Ziklista misteriotsua ikusten ote nuen joaten nintzen hara zelata egitera, zalantza izpirik gabe mozkor bat izan behar zuelako. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.
Ongi ikusi nuen orduan, gu ohar ez gintezen jendetzaren erdian sartuta egiten zigun zelata. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Aurkitu zuenean lotsa eman zion aurreko atera joateak, eta zelata egin zuen leihotik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 147. orr.
Susmoaren haritik, bere buruari zelata egiten hasi zen Hauster komuneko egonaldi luzeetan. «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.
-Gauza bat interesgarri gerta dadin, aski da luzaroan hari so egotea -Gabinek, Enrikeren aipu frantsesa gogoan, Klararen erreakzioari zelata eginez. «Kuskue tanden», 2004 - 151. orr.
Ilagin batek as laurden bat emana zion ordain-sari; zelata egin zion goiz nabarrean zumardian, atzera hura kentzeko, eta lepotik heldurik ito zuen Klodia. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.
Ez neukan asmorik berriro ere emakume hari zelatan egitera etortzeko (gauza batzuk, besterik gabe, ez dituzu egiten, eta kito). Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Ez neukan asmorik berriro ere emakume hari zelatan egitera etortzeko (gauza batzuk, besterik gabe, ez dituzu egiten, eta kito). Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Utz iezaiok, bada, niri burdinen artetik zelatan egiteari eta zabal ezak atea! -esan zuen Merryk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 348. orr.
bere zelata (5); zelata egin (5); zelata egiten (5); zelata egitera (3)
atzetik zelatan (3); beti zelatan (5); gizon batzuk zelatan (4); haren zelatan (6); inguruan zelatan (4); jarri ziren zelatan (3); nire zelatan (8); niri zelatan (5); norbait zelatan (4); ondoan zelatan (4)
zelatan ari (13); zelatan aritzen (3); zelatan bezala (5); zelatan dago (7); zelatan dagoen (5); zelatan daude (5); zelatan egon (17); zelatan egongo (8); zelatan egotea (4); zelatan egoteko (3); zelatan egoten (16); zelatan egoten zen (5); zelatan geratu (7); zelatan geratu zen (4); zelatan ibili (12); zelatan ibiltzen (3); zelatan jarri (15); zelatan jartzen (4); zelatan zegoen (11); zelatan zegozkion (3); zelatan zeuden (12); zelatan zeudenek (3); zelatan zeukan (3)