Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusmena mugatua du, bere zeldako horman gelditzen baita, aldiz entzumenak gainditzen ditu hormak, ate, burdin eta sareak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.
Lau eraztun egin zituen brontzezko sarearen lau izkinetarako, haietatik hagak pasarazteko. Elizen arteko biblia Ir 38,5
Arietearen babestoki horrek oholez egindako kutxa trinko eta ondo finkatutakoa zeukan, soka lodiz egindako sarea zuena; sare horren zimurtasunetatik hankak labaindu gabe igoz, errazago iristen ziren harresira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.
Horretarako metodoetariko batek sare fineko zilarrezko gasa biribilkatu bat erabiltzen du, plastikozko tutu batean sartua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Zilarrak ondo hartzen eta botatzen du beroa, eta sare xehea oinarri egokia da aldika ura biltzeko eta lurruntzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Sare lodi batek ongi hesten baitu leihatila barneko aldetik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Leihatila bera aski gora da, eta barneko aldetik sare trinko batek ongi hesten du. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.
Leihatila bat ikusi nuen, metalezko sare sarri batek estalia. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 168. orr.
Beste sei zazpi emakumerekin batera, sare handien alboan aulki txikian eserita, plastikozko jostorratzarekin eta hari lodiekin, arrantzaleek itsasoan erabiltzen zituzten sareak josten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.
Ihiak eta kanaberak ziren batik bat, sare korapilatsua eratzen zutenak, zulatu ezineko bilbea, kolore bizi-biziko mila lorez josia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Bere oinek daramate sarera eta sare-mailan gelditzen da trabatua. Elizen arteko biblia Jb 18,8
Beste batzuetan, ordea, sare-begiak estutu direla dirudi. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 107. orr.
Mugaldeko sare-hesiaren oinean jesarrita, marihuana erretzen ziharduten, megafoniari entzungor. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 297. orr.
Zutabe-buruetan zeuden kapitel haietarako sare antzeko apaindurak egin zituen eta kate-xortak, kapitel bakoitzerako zazpi. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,17
Leiho osoa kolore askotako beiraki txiki-txikiz eginda zegoen, eta beirakiek marrazki bat osatzen zuten sare itxurako zurezko egitura batean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.
Trastetegietako alanbre sareak zulatu nahian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.
Bular-sareak eta brontzezko bular-oskolak jantzirik. Elizen arteko biblia 1 M 6,35
Egurrezko zutabeak eta gapirioak ageri, etxeak badu halako "baztandar" kutsua, nolabait erretikula-sare molde hori zer den nik hemen azaltzeko. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 82. orr.
Aipatu diren bi sinapsi maila horiez gainera, badira beste zehar-lotura asko ere, zelula horiek sareetan biltzen dituztenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Inguragune asko dituen zuntz sare batek eusten die epidermiseko zelula biziei, geruza basalekoei eta ingurukoei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Zuntz elastikozko sare baten bidez hari lotua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Molekula txiki jakin batzuekin erreakzionatzeko gai da, zenbait oliorekin kasurako, eta haien artean zubiak sortzeko, sare-ehun trinko eta beraz solido batean eraldatuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.
Iritziak kontrajarriak izan zitezen, mesfidantzak eta ustekeriak ehundutako sareak egia ezkuta zezan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 64. orr.
Amodioaren sareetan preso zegoen garaian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 121. orr.
Doluaren sareak bihotza tinkatzen zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.
Gizarte batek beti antolatzen du bere buruaren defentsarako kontrol-sare ezkutua, eta sareko hari mehe-mehe horiek gaiztoagoak izan ohi dira legeak baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.
Liburu baten mugak ez dira sekula garbiak; [...] harrapatua dago beste liburu, testu eta esaerekiko erreferentzia-sistema batean: sare bateko korapilo bat da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.
Hainbat kolega depresioaren sare ilunetan gatibu zeudela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.
Tximista batek argitzen du euri-sarea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.
Begiak itxita, Stanek salto egin zuen ukabil-sare baten barnean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.
Oraingoan zuk erabili duzu, nahita, babes-sare bezala, plurala. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 126. orr.
Zu bezalako gizon handia esaldi bakarraren marasma-sarean harrapaturik: izadiaren handitasuna gauza txikiei begira aurkitzen da. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 33. orr.
Penaltia egin zioten Puñali, eta Nagorek sarean sartu zuen baloia, 60. minutuan. Berria - Kirola 2004-12-30
Jaurtiketak sarearen kanpoaldea jo zuen. Berria - Kirola 2004-01-15
Eibarrek lehen zatian lortu zuen gola, Fagoagak Manelen erdiraketa iztarrarekin sareetara bidali zuenean (23. min). Berria - Kirola 2004-12-22
Aranzubiari hankartetik sartu zitzaion sarean. Berria - Kirola 2006-01-08
Hiru pase bizkor nahikoa izan ziren Smertinek, area ertzetik boleaz baloia sareetara bidali zezan. Berria - Kirola 2004-09-30
Molina atezainari ozta-ozta joan zitzaion baloia hatz puntetatik sare barrura. Berria - Kirola 2004-05-05
Gero, izan du Biscoubyk pasaia bat ona, botea eta ainitz pilota biziki xuxen erabiliz, sarearen hegi heietan maiz. Herria 2001-05-17
Boteak ere bortitz eman ditu gibeleko sarerat eta berriz gaina hartu, ondarrekotz segurean jarriz. Herria 2001-05-17
Baionan eta Bordelen bidaiakide batzuen konpainia egokituko zitzaidala pentsaturik, maleta goiko sarean utzi eta gero, [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.
Beti ohe guztia sareaz inguraturik lo egiten genuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 167. orr.
Aitak aholkatzen zidan brillantina jartzeko eta amak gaueko sarea jartzeko ileak bere tokian gera zitezen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Bazter batean, berriz, ama egoiten zen, adatsa maiz sare edo mantelina batez bildua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.
Gazteak, ilea sare batean bildurik, akituak ageri ziren jadanik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.
Haietako batek ahaztua zuen burutik ile-sarea kentzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.
Zubi erromatarraren zuloetan aparailua eta sarea edukitzen zituen gordeta, debekualdirako; bazekien mailuz arrantza egiten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua. Elizen arteko biblia Os 7,12
Benetan alferrik botatzen da sarea, hegaz doazenek ikusten badute. Elizen arteko biblia EsZ 1,17
Zuloa egin baitzuten ni erortzeko, sareak ipini bidean ni harrapatzeko. Elizen arteko biblia Jr 18,22
Txoririk erortzen ote da lurrean jarritako sarean, zer janik ez badu? sarea lurretik gora teinkatzen ote da, ezer harrapatu ez badu? Elizen arteko biblia Am 3,5
Agirretarrok ongi dakigu, usoek edo erizain atzemanezinek bezala, sareak hedatu aitzin hegan egiten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.
Haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Hor daude zure seme-alabak, kaleburu guztietan etzanik, ezinaren ezinez, sarean harrapaturiko antilopeak bailiran. Elizen arteko biblia Is 51,20
Guardietarik batek sare bat atera eta hedatu zuen, baita sare hartaz txakurra meneratu ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.
-Badira tigreak, sare batean lotu eta zaldiaren gibelaldean eramaiten direnak, ehiza-lekuraino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.
Gerta bekizkie beren otorduak tranpa eta sare, erorbide eta zigor. Elizen arteko biblia Erm 11,9
Sare pelagikoak, esaterako, ahalik eta arrain gehien harrapatzeko asmatu ziren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.
Marinel haiek, haize ona zenean, sare baldar bat eraisten zuten, zeinak zurezko buiak baitzituen eta astungarritzat harriak. arrantzaleak, untzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.
-Karramarrotan nenbilen -esan zion mutilari amorruz, eskuan zeraman karramarroz betetako sarea astinduz-. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.
Konpontzen jarritako sare lerroei arrainek behin erantsitako hozkaden lurrin urruna. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Gasolio putzuetan islatutako garabi, sare eta txatarra meta haiek berberek osatzen zuten ispiluaz bestaldeko mundua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.
Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren untzian. Elizen arteko biblia Mk 1,19
Sare-konpontzaileek lanean aspertzen direnean asmatutako kontuak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.
Goiori entzuna nion sare karramarroak txikiak direla eta euren aliketa lako besoez sareak ebakitzen dituztela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.
Ontzi bat segitzen zuen, ibai zabalean, ezpondatik ezpondara, arrantza sareak hedatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.
Itsasoko haize umelen soka-sare estu itxia hasten da noizbait ere xaretzen, lasatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.
Bazter batean arrantza-sare multzoa. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
Joanden egunean, hango polizak bere saretarat bildu du, jestu gutiz azkenean, han egoiteko paperik etzuela, ez segurik paper xuxenik. Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzez, eta lakioan preso zeuk esandakoagatik? Herria 2001-02-08
Kardinalak begi bat keinatu zigun guztioi, usapala sarean zuela adierazteko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.
Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean erortzen dira. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,9
Sare bat osatuz joan zinen hitzez hitz eta elez ele, eta ni sare hartan atrapaturik eta liluraturik sentitu nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.
Sare koipetsu, estu batean harrapatua sentitzen zuen bere burua Josebak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.
Orduan zenbakiak sare bihurtu dira eta hesitu egin naute. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.
Meridianoek eta paraleloek sarean harrapatzen dute lurra, apur bat lotzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 292. orr.
Bere itsas urteetan ere buru baino bular gehiagorekin jokatu baitzuen beti, eta horregatik erori Maracaiboko gobernadoreak kortsarioen aurka jarrita zuen sarean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.
Muskuluek eta oxigeno-hornikuntzarako sareak ezingo dute egin eskailerak lasterka igotzeko behar den indarrik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.
Isurbideen sarea aztertu zuten arretaz, estolda-zulorik egokiena aukeratu baino lehen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.
Eta elektrizitatezko lanpek, [...], bizi-bizi, zurbil bihurtzen zituzten, beren argi nakaratu, misteriozko eta erregetiarren pean, gas sareak, gas zikin gaiztozkoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.
Azpitik, lurpetik, metroa eta kalefakzioaren sarea pasatzen ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.
Eta berehala garestiago da, zeren eta ordaintzen dena da telefonoaren sarea. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 208. orr.
Izerdi-guruinen bidez eta odol-hodien sare eraginkorraren bidez, gorputzeko tenperatura erregulatzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.
Sare neuronal artifizialei behintzat horixe gertatzen zaie, apur apurka hilez gero ikasitako guztia atzekoz aurrera pasatzen zaie, bere siliziozko bizitza desikasiz bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.
Sare elektriko normal batean, eroalearen erresistentzia gainditzen galtzen da energia asko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.
Baina [Internet] sare handi hau gobernuek eta administrazio publikoek ere erabiltzen dute mundu osoan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 159. orr.
Mundu osoko ekarpenekin elikatzen den sare globala da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.
Hainbeste izen eta hainbeste izenondo, horiek denek osatzen dutena sare-arte polita da eta, ez da zaila horretan harrapaturik geratzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.
Jainkoak ahaztutako lurra zen periferia, eta horrek [...] inbertsio handietatik urrun egotea esan nahi zuen, urrun egotea halaber autopista sareetatik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 139. orr.
Lohia zegoen kaleetan alde oro, bezperako erauntsien eta bide-sarearen hondatze kronikoaren ondorioz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.
Ahalegin horren gakoetako batek, halabeharrez, garraio arloa izan behar zuen: trenbide-sare bat eraikitzea premiazkoa zen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 151. orr.
Berrikitan bururatu da ur sarearen diagnostika. Herria 2004-07-01
Lan komisioak agindu zituen ureztatze-sareak ez ziren egin. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 67. orr.
Pedrok korrika segitu zuen, estolda sareko errekastoan sartuta, erori eta jaiki. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 74. orr.
Behatokien eta klimatologia hornituko duen azpiegitura sarearen zaintza. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.
Espaloi berriak egiteko lanak zeuden, eta argiztapen sarea ere hobetzen nonbait. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 83. orr.
Telegrafo-sare baten antzekoa da nerbio-sistema. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.
Bainugelan oinen pean egurrezko ohol labainkorrak topatu ditugu eta buru gainean dutxa pilo bat zeuzkan hodi sarea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Muntaketa-kate likido, banaketa-sare eta hondakinak biltzeko sistema. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.
Hodi-sare konplexu bat da sistema linfatikoa, zain eta arterietatik hurbil dagoena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.
Besoek eta zangoek badute beste zain-sare bat larruazalaren azpi-azpian. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.
Segur aski, ez genuke irizpide finko batekin bat egingo, aldagai sare batekin baizik, isoglosa zenbaitekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 267. orr.
Espezie berri bakoitzak behar izan balu, agertzeko, erregulazio-sare berriak eratzea, ez zen izango denbora nahikorik paleontologiak deskribatzen duen eran gerta zedin eboluzioa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Munduaren gidaritzat jotzen diren indarren sare ikusezinari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 169. orr.
Kultura baten ezaugarri diren sinesmen, ezaguera eta jarreren sare zabal horrek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.
Euskal Herrian dagoen asoziazionismo-mailak harreman-sare trinkoa osatu du gizartean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.
Gu ere, euskal presoak, elkartasun sare horretan parte hartuz, indartzen gira, baina gure indarra bikoizten dugu euskal preso guzien elkartasunari esker. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.
Gaur, atzo baino milioi batzuk Web orri berri gehiago aurki ditzakezu sarean, Interneten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.
Proposatzen dituen ariketak sarean aurki daitezke, honako helbide honetan: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 153. orr.
Orain, berriz, Sarean ditugu itxaropenak, Sarean egote hutsak sendatu eta mundu-munduko egingo gaituelako uste ustel inozoan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.
Labur esanda: edonork sarean jar dezaken egunerokoa, norberaren identitatea islatzen duen web orri pertsonalizatua, alegia. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Berton, kronologikoki azaltzen dira norberak sarean jartzen dituen informazioak, iritziak, artikuluak eta estekarik interesgarrienak. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.
Erreferentzia hori bilatu egin behar duzu (liburutegietan, sarean, etab.). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 373. orr.
Adbuster Media Foundation bezalako hainbat gune alternatibo daude sarean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 50. orr.
Bilaketa akademikoak egiteko komeni zaizu ahalik eta lasterren sarean nabigatzen ikastea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
Azkenik, sarea deskonektatzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Sarearen erabiltzaileen artean, % 16k bakarrik erabiltzen zuen euskara; ingelesa, berriz, % 50ek erabiltzen zuen, Eustatek argitara eman zehaztapenen arabera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 162. orr.
Bello Monteko gorputegian taxi piraten sare bat sortu da, egunero, eta batez ere asteburuero gorpuen bila joaten den jendea joan-etorrian ibiltzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.
Frantses Indar Libreak izeneko sarea osatzen zuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 70. orr.
Nola ez aipa Florentino Goikoetxea famatua, hernaniarra, "Comète" sarean muga-pasatzaile izan zena? Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.
Poliziaren arabera, Bogdan Madejak Cofidiseko mediku poloniarra da sareko arduradun nagusia. Berria - Kirola 2004-01-14
Badute orain langile talde murritz batekin merkataritza-agentzien sare astunek ematen ez dizkieten irabaziak eskuratzeko aukera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Espioitza egiten harrapatua genuen Wakoning kontsularen sarean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.
Estatuarteko logika gainditzera jotzen du, eta sare transnazionalen logika ipini nahi du haren lekuan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Eta nire lana ere, isildu eta desagertu egingo dela sare komertzialean eta tribuaren ideien sarean ez dagoelako... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 399. orr.
Ikastolek ere, legearen irakurketa esku zabala eginez, hori bai, sare publikora igarotzeko aukera izan zuten. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.
Akademiak aztertu beharko luke ez ote litzatekeen komenigarria bide berriak irekitzea holako jendea ere sare zabalago batean biltzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.
Meteorologia organizatua, egun ezagutzen dugun gisara sare estuan antolatua. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.
Sare erregulatzaileen sortze-ahalmena sareok hierarkizatuak eta konbinagarriak izateari zor zaio. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Horixe bide da Duñabeitia kapitaina bere sare-buruarentzat: informatzaile hutsa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Enpresa multinazional zaharra, piramide moduan antolatua, eta New York, Tokio edo Londreseko egoitza zentraletik kontrolatua, desagertzen hasi da, sare-forma duen mundu osoko egitura baten mesedetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
iaztik hona sei ekintzaile saretatik bost indargabetu dituzte. Berria - Mundua 2004-06-01
Megakorporazioak eta finantza talde erraldoiak komunikazioaren munduaz jabetu diren garai hauetan, horrelako hedabide-sareak bizirik eta osasuntsu irautea miragarria da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.
Eusko Armadaren laguntzaile sareko kideen etxeetan gorde zitezkeen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 48. orr.
Kontraespioitza sare hori 1940ko txostenekoa dateke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.
Sara gaztetu zenean, Marina Ivanovnak, ordurako sortua zuen adiskide-sareari esker, Pariseko Kontserbatorioan sartu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.
Nazioarteko ekoizpen-sareak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.
Kontuan izan behar dugu XIX. mendean zientziak eta teknologiak -industria sarean zuten garrantziagatik-, kulturari dagozkionetan artearen rola gutxietsi egin zutela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.
Venezia hasi zen, XI. mendean, merkataritza-sare bat aurrenekoz ehuntzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Finantza-globalizazioaren prozesua sendotu du -alegia, eguneko ordu guztietan ia abian dagoen finantza-sare global bat sortzea eragin du-. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.
Mundu-ekonomiaren truke-sarean txertatzeko duen modu bereziak definitzen du periferia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.
Fenomeno honek komunikazio horizontala errazten du, eta gizarte-sare berrien sorrera ahalbidetzen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.
Kokaina sare banatzaileek zeharo kontrolatzen dute merkatua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.
Gizartearen babes-sare sistema (hala nola erretiroa eta osasun sistema). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.
Tamalez marketing eta itxurakeria amarru sare amaiezinaren kontra borrokatzen gara. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.
Ezcurrak lehena, baina 5etan ados eta 11-5, urruñarrak bi sare, bi punpa-sare eta hiru sakerekin, aldiz hiru sake eta sare bat dituelarik Oçafrainek. Herria 2003-05-08
Joan du gazteak halere, baina 8 sare sarturik xaharrak, eta punpa-sare eta pausatuño batzu eta holako bixkotxañoak, gaztearen aztapar ukaldien ordaintzeko. Herria 2002-12-05
Ikusgarria izan da, zenbat sare sartu dituzten (hor Muscarditz nausi baina Biscoubyk ere), zenbat punpa-sare (Biscoubyk) zenbat xilo (Ezcurra eta Muscarditzek), zenbat pilota eztiki pausatuak eskuin, plazan bezala (Serge Maytek). Herria 2003-11-06
Itsasoan osatu ohi den lainobera sarea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.
Euri sare-sarea hasi zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.
Sare-sare ari zuen euria, eta noizbehinkako haize-adar nahasiek, elkar jorik, bihurrika harrotzen zituzten bide bazterretako zurzuri-sail biluzien hosto horixkatuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.
Begira armiarma-sare zuri horiek, nola distiratzen duten kobazuloko hormetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.
Kokotsa oso egitura finekoa, bere aurrera beharrean indar moralaren premiaz mintzatzen zena; armiarma-sarea baino leunagoa eta finagoa ilea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.
Iraganak, armiarma sare uher, gatibatu zion pentsamendua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.
Ezin nintzen mugitu: paralizatuak nituen gihar guztiak, armiarma-sarean erori den eulia baino harrapatuago. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.
Honen uste sendoa funtsik gabea baita, armiarma-sarea baino ez honen konfiantza. Elizen arteko biblia Jb 8,14
Hortik aurrera, ordea, ikuslea apurka-apurka katramilatuz doa zuzendariak atondutako armiarma-sarean. Berria - Kultura 2004-09-23
Burdin sarea altua zen, txikia, hiru barrarekin eta zeharragarik gabe. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.
Burdin sarea horman sartuta zegoen, baina ez zen ateratzen zaila. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.
Arrimatu zuen bankua paretara, banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.
Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.
Espaloiaren arrasean, zenbait argizulo zeuden, burdin sarez babestuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
Orain, hiri guztia ari zen burdin sarezko ateak zabaltzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.
Burdin-sare hau kaperako berezitasuna da, hala lanagatik nola materialagatik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Iruñeko katedraleko korua, hamaseigarren mendeko zurgintza garai eta iluna, karratu luze baten hiru aldeak hartzen dituzten bi ilara aulkik osatua da, laugarren aldea burdinazko burdin-sare batek ixten duela, aro bereko sarrailgintza bikaina. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.
1949ko su-eten lerroa baliatuta, Kaxmirren zatiketa fisikoa indartuko duen burdin sarea eraikitzen ari da India. Berria - Mundua 2004-07-16
armiarma sare (21); armiarma sare bat (4); brontzezko sare (4); burdin sare (17); eaeko trenbide sare (5)
elkartasun sare (6); errepide sare (18); errepide sare nagusian (10); espioitza sare (4); gizarte sare (5); goi tentsioko sare (6); harreman sare (7); hezkuntza sare (6); hodi sare (4)
internet sare (4); kolaboratzaile sare (5); komunikazio sare (4); nazioarteko sare (7)
osasun sare (11); osasun sare publikoan (4); pederastia sare (5); pornografia sare (5); prostituzio sare (9); prostituzio sare bat (5); punpa sare (11)
sare bat desegin (8); sare bat osatu (4); sare bat osatzea (6); sare bat sortu (7); sare berria (5); sare berriak (9); sare berriaren (9)
sare elektrikoa (8); sare elektrikoaren (4); sare elektrikoen (5); sare elektrikoen araudia (5); sare elektronikoa (8); sare elektronikoak (4); sare elektronikoan (6); sare elektronikoaren (22); sare elektronikoaren bidez (11); sare erraldoia (4); sare handi (9); sare handi bat (4); sare konplexua (4); sare kota (4); sare moduko (4); sare nagusian (14); sare nagusiko (4)
sare osoa (7); sare osoan (4); sare pribatuan (4); sare propioa (9); sare publikoa (7); sare publikoak (9); sare publikoan (49); sare publikoaren (14); sare publikoko (18); sare publikora (9); sare sozial (4); sare trinkoa (7); sare trinkoa osatu (4)
sare zabal (10); sare zabala (8)
trafiko sare (4); trenbide sare (30); trenbide sare berriak (4); trenbide sare berriaren (7); ustelkeria sare (4)
zerbitzu sare (4)
alanbre sarea (4); armiarma sarea (10); banaketa sarea (4); bere sarea (5); beren sarea (4); bulego sarea (4); burdin sarea (5)
elkartasun sarea (6); errepide sarea (6); eskolen sarea (6); euskal trenbide sarea (5); gogoeta sarea (7); harrapatzeko sarea (8); harreman sarea (4); haur eskolen sarea (5)
industria sarea (5); internet sarea (5); komunikazio sarea (5); mamuak harrapatzeko sarea (6); nazioarteko sarea (8)
sarea bota (4); sarea botako (4); sarea desegin (10); sarea hedatu (4); sarea hobetzeko (4); sarea osatu (7); sarea osatzea (11); sarea osatzeko (13); sarea osatzen (9); sarea sortu (9); sarea sortzea (4); sarea zabaldu (4)
trenbide sarea (19)
armiarma sareak (6); banaketa sareak (4); burdin sareak (7); hiru sareak (4); laguntza sareak (4); osasun sareak (6); punpa sareak (4); sareak botatzen (4); sareak josten (4); trenbide sareak (5); trenbide sozialerako sareak (6)
armiarma sarean (6); asier altunaren sarean (4); baloia sarean (5); errepide sarean (6); euskal lokuzioak sarean (4); hezkuntza sarean (8); internet sarean (40); mailako errepide sarean (4); osasun sarean (7)
sarean erori (6); sarean erortzen (5); sarean harrapaturik (5); sarean harrapatzeko (5); sarean jarri (14); sarean jartzen (5); sarean lan (4); sarean parte (4); sarean sartu (10); sarean sartu zuen (4); sarean sartzeko (11); sarean sartzen (4)
trenbide sarean (9)
burdin sarearen (10); ekintzaile islamista sarearen (4); hezkuntza sarearen (4); industria sarearen (4); internet sarearen (8); sarearen barruan (10); sarearen bidez (11); sarearen bitartez (5); sarearen eskaintza (5); sarearen ezaugarriak (4); sarearen gaineko (4); trenbide sarearen (13)
sareari esker (5); sareari lotuta (5); trenbide sareari (4)
burdinazko saredun kota (7); saredun eskua (8); saredun kota (14); saredun leihoak (4)
armiarma sareen (5); sareen arteko oreka (4); sareen bidez (4)
baloia sareetara (14); baloia sareetara bidali (8); sareetara bidali (21); sareetara bidali zuen (10)
errepide sareko (8); sareko arduradun (5); sareko argia (4); sareko kide (5)
bere saretarat bildu (12)
burdin sarez (5)
burdin sarezko (4)