Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanari saria zor zaio. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 221. orr.
Haurrak sari bat merezi zuen, halako egia begi-bistakoa azaleratzeagatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.
Lortzen baduzu, sari ederra izango duzu. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 17. orr.
Bekatariei zoritxarrak jarraitzen die, zintzoek zoriona dute sari. Elizen arteko biblia EsZ 13,21
Harri bat ematen didanak, sari bat izango du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.
Landatzen duena eta ureztatzen duena berdinak dira, bakoitzak, berak egindako lanaren arabera saria hartuko badu ere. Elizen arteko biblia 1 Ko 3,8
-Zein sari edo zein ordain eman zitzaion Mardokeori, egin zuenagatik? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 138. orr.
Hain baituk bera eskuzabal saria ematen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.
Iheslari bat atxemaiten edo salatzen zutenek sari bat eskuratzen baitzuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 147. orr.
Helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko. Elizen arteko biblia Flp 3,14
Hiru sos sari exekuzio bakoitzeko, eta bi azotaldi bakoitzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.
Legeen babespean dauden eta lanaren sari diren aberastasunak tiraniaren janari bihurtzen dira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.
Laburra da hemen gure nekea, / eta saria betikoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.
Ehun ontza urre ere eman zioten sari. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 74. orr.
Baina merezimendua Haren graziagatik da, eta zoriona izango du sari.· Jarduera sexualaren sarietako bat orgasmoa dugu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 331. orr.
Zorigaitz eternala duket amodiorik amoltsuenaren sari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.
"Zeru gorenean egon dadila!", bai, lur honetan egin duen ongiaren sari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 209. orr.
Italiak ere lur puska zenbait irabazi zituen, aliatuei eman laguntzaren sari, eta Belgikako erregeak Alemaniako mugetan bizpalau herrixka beretu, hortik jasan kalteen ordain. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.
Handitu egin ditut obeditu ez dutenen zigorrak, eta sariei dagokienez, hain dira handiak, non ez baitakit bertuteak inoiz hain sari handirik izan ote duen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.
Sari betea eman diezazula Israelgo Jainko Jaunak, haren babespera etorri baitzara. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.
Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut. Elizen arteko biblia Has 15,1
Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua. Elizen arteko biblia EsZ 11,18
Sari- eta zigor-sistema oso bat. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 10. orr.
Bidaxuneko jaunak bere eskuz idatzirik egin zuen peoiarendako sari-eskaria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.
· Bere asmakariaren abantailak azaldu eta sari-eske joan omen zitzaion berehala Thamus bere nagusiari. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.
Itzulitakoan gutxieneko langile-kategoria ezarri ziotela, antzinatasun-sari guztiak ezabatzeaz gain. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.
Atzemandako otsokumeak askotan ikusi izan ditugu, otarretxo batean darabiltzatela bizirik herriz herri, atzitze-sari eske. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.
Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.
Jendetza ugaria emango diot ordainetan, eta giza multzoak izango ditu garaipen-sari. Elizen arteko biblia Is 53,12
Egipto eman dut zure askapen-sari, Etiopia eta Seba zure ordaineta. Elizen arteko biblia Is 43,3
Ordain-sarii bat handia eta baliotsua. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 138. orr.
Ez zuela merezi, bost urte gehiago edo bost urte gutxiago lan eginda ere berdin-berdin izango nuela erretreta-sari kaxkarra. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 71. orr.
Funtzionarioak esan zionez, aurre-erretiroa hartzeko zerrendan zegoen; erretiro-sari txiki bat emango zioten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.
Bertze san Isidro bat bai, onartuko nizueke, atsegin-sari gisa, hautsi zitzaigunaren orde. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.
Luze gabe nekatu nintzen, eta halako zenbateko bat ordaintzeko proposamena egin nion, gela-sari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
Bere ondasunetarik asko eralgi zuen herri-gudarostea armatzen eta gudari-saria ematen. Elizen arteko biblia 1 M 14,32
Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, [...]. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 253. orr.
Gona polit bat erosteko dirua izan zen barkamen saria. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Ekoizpenaren parte bat nekazariak bereganatzen du, gainerakoa jaunarena da, eta jaunak, bestalde, beste sari batzuk ere eskuratuko ditu, salgaietan gehienak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Ingurumenak dagoeneko kaltea edo hondaketa jasan duenean, kalte-sari bat eskuratzeko errekurtsoak baliatu ahal izango ditu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 116. orr.
Bazirudien hura zela biltzar burua eta hari zegokiola bukaeran sariak banatzea.1998an Nascimento diskoarekin Grammy sari bat irabazi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Ez dakit zenbat sari irabazitakoa zientziaren alorrean. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.
Sari asko irabazitakoa zara eta gaur egun epaimahaietan diharduzu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.
Memoirs of a Geisha filmak hiru sari eskuratu ditu. Berria - Kultura 2006-02-21
Epaimahaiak sari hori jasotzeko nahiko kalitaterik duen lanik ez dagoela erabaki du. Berria - Kultura 2004-11-21
Hainbat sari jaso zituen mundu osoan bere jarduera berritzaile eta hezitzaileagatik. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.
Sari eta omenaldi asko jaso zituen Altunak, batez ere azken urteetan. Berria - Kultura 2006-01-21
Saria eman gabe geratu zen, beraz. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 131. orr.
Filmeko protagonistek, Joaquin Phoenixek eta Reese Witherspoonek, sari bana eraman zuten. Berria - Kultura 2006-01-18
Mae West-en igeltsuzko figuratxo bat, tiro-postuetako sari arruntena, dakarrelako buruz behera. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 157. orr.
Ez dezatela pentsa loteria tokatu zaienik, sari hau beraiek irabazitakoa da. Berria - Kirola 2004-11-26
Sari handietatik kanpo geratu ziren, atzo, Eric Rohmer, Theo Angelopoulos, Ken Loach eta Patrice Leconte. Berria - Kultura 2004-02-15
Eta iruditu zitzaidan oso sari txikia izan behar duela Nobel sariak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 161. orr.
Espainiako Sari Nazionala eman zioten Atxagari Obabakoakengatik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 56. orr.
Laster erabakiko zen sari literario batera nobela bat bidali nuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.
Filmak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Cannesen. Berria - Kultura 2004-10-08
Sari bereziak: interpretazioan Audrey Carrique; [...]. Herria 2001-04-26
Frantziako Sari Nagusia jokatuko da gaur Le Mansen. Berria - Kirola 2004-05-16
Duela lau urte La estrategia del caracol filmarekin sari nagusia irabazi zuen egile kolonbiarrak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 22. orr.
MIguel Indurain Sari Nagusia korrituko dute larunbatean, eta Euskal Herriko Itzulia ondoren. Berria - Kirola 2004-03-31
Trilogiaren lehenengo atalak lau sari tekniko irabazi zituen orain dela bi urte. Berria - Kultura 2004-03-02
Parisen lizeoetako poesia sariketaren sari banaketan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 100. orr.
Sari banaketako ekitaldian. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.
Sari ematea handik pare bat egunera egin zen, Inauteri atarian. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 75. orr.
Zeren oihartzun handia baitute, besteak beste, enpresak lortzen dituzten ziurtagiriek [...] edota kalitate-sariek (Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen zilarrezko eta urrezko Q-ak, kasu). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.
Hadidek Pritzker arkitektura sari ospetsua jasoko du maiatzaren 31n. Berria - Kultura 2004-04-29
Espainiako Motoziklismo Sari nagusia. Berria - Kirola 2004-04-29
Eleberri erromantikoak egiten dituen idazle famatua, iaz irakurleen elkarteko kritika sari nagusia jaso zuena. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 127. orr.
Esan zidan itzal handiko jende asko lo egina zela ohe hartan, ministroak, hiru Nobel sari. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 267. orr.
Kimikako Nobel saria eman zioten Van't Hoffi, 1901ean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 215. orr.
Arthur Pigou Nobel sariak zioen bezala, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.
Paul Haggisen filmak hiru Oscar sari eraman ditu. Berria - Kultura 2006-03-07
Ondotik loteria ainitz sari motarekin. Loteriako sari handia egokitu eta inori aitortu ezin diotenen senitartekoa nintzen. Herria 2001-07-05
Iruzurra egiten dutenek Telefonicako langileak direla esanez hainbat etxetara deitu izan dute zozketa batean sari bat egokitu zaiela esan, edo deitu diotenaren izenean premiazko pakete bat dutela. Berria - Euskal Herria 2004-07-27
Loteria bat zen ordea Liebkind Bendelen ideia kutuna, saria neska eder bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.
Loteriaren sari nagusia irabazi duzu ala? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.
Opel Agila bat da Kanboko komertsanteen batasunak antolatzen duen Eguberriko zozketaren lehen saria. Herria 2004-12-16
Loteriako bigarren sariak (45.564) 960.000 euro utzi ditu Gasteizen · Zozketako sari txikiak irabazitakoa nintzen baina nik sari handia nahi nuen, handiena: Rita. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Izan ere, gertatu ohi da, sari txiki batengatik ezin ordainduzko altxorra galtzea. Berria - Kirola 2004-11-10
Atsegin duzu zeure prostituzioaren saria gari-larrain guztietan jasotzea. Elizen arteko biblia Os 9,1
Astebete buruan Ostolaza libre geldituz gero -jarraitu zuen-, sei mila euroko saria ordaintzekotan gelditu ginen, eta erdia epe hori gaindituz gero. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 121. orr.
Mendebaldeko gizakiak giza izaera ez duten legeek bere arazoetan zuten eragina aldatzen izandako arrakasta aseguru-sarien kuotek izandako murrizketan geratu zen jasota. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.
Baldin aberea alokatua badu, alokairu-saria bakarrik emango dio. Elizen arteko biblia Ir 22,14
Libra ezazu hilobira jaistetik, aurkitu baitut honentzako erospen-saria. Elizen arteko biblia Jb 33,24
Heriotzatik askatzeko jarein-saria ezartzen badiote, eskatutako guztia eman beharko du biziaren ordain. Elizen arteko biblia Ir 21,30
Bazkide-saria ordaindu, eta Batzorde anonimoari idatzi nion esanez parte hartuko nuela afarian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.
Baina "mirariak" bazuen bere odol-sari latza. Txillardegi «Putzu», 1999 - 191. orr.
ainitz sari (15); alemaniako sari (13); asko sari (7); australiako sari (9); bbk sari (8); bertze sari frango (8); brasilgo sari (10)
epaimahaiaren sari (13); epaimahaiaren sari berezia (9); espainiako sari (31); espainiako sari nazionala (11); euroko sari (7); europako sari (20); europako sari nagusian (8); hainbat sari irabazi (7); hainbat sari jaso (9); hegoafrikako sari (8); hilabete sari (10)
italiako sari (7); japoniako sari (11); kataluniako sari (8); lanaren sari (9); laudioko sari (12); laudioko sari nagusia (8); lehen sari (11); lehiaketako sari (7); literatur sari (10); miguel indurain sari (9); nobel sari (13)
oscar sari (15)
sari ainitz (20); sari asko (21); sari bakarra (8); sari banaketa (36); sari banaketan (20); sari bat irabazi (9); sari berezi (32); sari berezi bat (24); sari berezia (41); sari bereziak (15); sari bikaina (7); sari bikoitza (7)
sari eder (16); sari ederra (10); sari ederrak (34); sari eman (7); sari eskuratu (8); sari frango (15); sari garrantzitsu (7); sari gisa (39); sari guztiak (10); sari handia (20); sari handiagoa (7); sari handiena (7)
sari irabazi (20); sari irabazi zituen (8); sari jaso (21); sari jaso ditu (7); sari nagusi (16); sari nagusia (237); sari nagusia eman (7); sari nagusia irabazi (18); sari nagusia jokatuko (11); sari nagusiak (30); sari nagusian (97); sari nagusiaren (15); sari nagusiko (39); sari nagusiko lehen (8); sari nagusirako (7); sari nazionala (35); sari nazionala irabazi (8); sari nazionala jaso (7)
sari txikia (8)
sari ugari (18)
txekiako sari (7); zuricheko sari (9)
aktore onenaren saria (14); antzerki saria (14); bakearen nobel saria (23); bakearen saria (8); bere saria (22); beren saria (8); bigarren saria (74); diru saria (29); dolarreko saria (17); donostia antzerki saria (7); donostia saria (38); donostia saria jaso (8)
eman zion saria (7); epaimahaiaren saria (8); euroko saria (61); euroko saria jaso (7); euroko saria jasoko (13); euskadi saria (39); euskadi saria irabazi (8); film onenaren saria (15); giza eskubideen saria (8); goncourt saria (12); goya saria (9); grammy saria (10); grinzane cavour saria (8); hernandorena saria (7); hilabete saria (14); hiria saria (15); hirugarren saria (22); hoberenaren saria (22)
ikusleen saria (8); jaso zuen saria (11); jasoko du saria (14); jokalari onenaren saria (16); kritikaren saria (16); lan saria (7); lanaren saria (15); langabezia saria (12); lehen saria (171); lehen saria ardietsi (10); lehen saria irabazi (12); lehenengo saria (16); lehiaketako lehen saria (13); literatur saria (10); literatura saria (10); literaturako euskadi saria (7); literaturako nobel saria (8); lizardi saria (7); manuel lekuona saria (17); max saria (14); melies saria (7); merezitako saria (20); merezitako saria jaso (10); mikel zarate saria (8); nobel saria (125); nobel saria eman (24); nobel saria irabazi (8); nobel saria jaso (18)
ohorezko saria (20); onenaren oscar saria (21); onenaren saria (175); onenaren saria eman (12); onenaren saria eskuratu (7); onenaren saria irabazi (9); onenaren saria jaso (30); onenaren saria jasotzeko (11); ordain saria (9); oscar saria (31); oscar saria irabazi (9); pla saria (7); publikoaren saria (28); pulitzer saria (9); saiakera saria (12); sakharov saria (12)
saria ardietsi (16)
saria eman (134); saria eman zioten (28); saria emango (32); saria emango dio (9); saria ematea (12); saria emateko (14); saria ematen (13); saria eraman (12); saria ereman (11); saria erredakzioa (15); saria eskaini (10); saria eskuratu (67); saria eskuratu zuen (23); saria eskuratzeko (19)
saria irabazi (149); saria irabazi zuen (61); saria irabazteko (17); saria izan (29); saria izango (21); saria jaso (246); saria jaso du (40); saria jaso duen (8); saria jaso dute (8); saria jaso zuen (101); saria jaso zuten (12); saria jasoko (58); saria jasoko du (37); saria jasoko dute (9); saria jasotzean (9); saria jasotzeko (41); saria jasotzen (16); saria jasotzera (13); saria lortu (23); saria lortu zuen (7); saria lortzeko (16); saria merezi (15)
saria ukan (13)
urte saria (29); vianako printzea saria (12); zilarrezko saria (7); zuzendari onenaren saria (18)
diru sariak (12); euskadi sariak (9); lehen sariak (8); literatura sariak (7); muga sariak (10); nobel sariak (14); onenaren sariak (7); oscar sariak (8)
sariak banatu (35); sariak banatu zituzten (7); sariak banatuko (10); sariak banatzeko (7); sariak banatzen (7); sariak eman (9); sariak irabazi (8); sariak jaso (12)
euskadi sariaren (7); nobel sariaren (11); sariaren irabazlea (24)
sariari esker (8)
sariaz gain (9)
euskadi sarien (7); goya sarien (7); hilabete sarien (8); oscar sarien (16); sarien banaketa (22); sarien banaketan (9)
goya sarietarako (7); oscar sarietarako (17)
bbk sariketako (7)
bbk sariketaren (7)
nobel sarirako (14); onenaren sarirako (7)
ez zuen saririk (7); saririk gabe geratu (9); saririk handiena (13); saririk onena (7)