Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Hilabete? -esan zuen Ronek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.
Hilabete etxetik irten barik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.
Hilabete-edo egin genuen Gorukik eta biok oihan hartarik ateratzen... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.
Hilabete barru, erabat sendatutakoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Duela hilabete eta erdi gertatu zen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 10. orr.
Beste batean, orain dela hilabete batzuk, [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 330. orr.
Hilabeteetan aritu nintzen nahi gabe gizon haren aurpegi-imintzioak errepikatzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.
Susmoa du ordea egia benetakoak [...] askoz antropologikoagoa behar duela izan, bere sakonean hautematen hilabeteetako lana emango lukeena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.
Boz, zenbait hilabete preso atxiki zuten ordea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 28. orr.
Donibane Garazitik Santiagora oinez heltzeko, hilabete bat behar da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.
Gajoak hilabeteak egin zituen tristuraz abaildurik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.
Hilabeteak igaro zituen horrela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.
Hilabete inguru neraman Stonehamen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Hilabete geroago idatzitako gutun honetan aipatzen zituen gai horiek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.
Hilabete barru ikusiko zaitut. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.
Hilabeteren buruan begiak itxirik ere jardun nezakeen gluzemiak egiten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.
Saguntoko kolpetik ozta-ozta hilabetea igarota. Txillardegi «Putzu», 1999 - 247. orr.
Hilabetea bazuen krimen argitu ezin hark Paris asaldaturik zeukala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 183. orr.
Egia da pailazo barregarria naizela arratsalde batez, eta gero, hilabetez, asper-asper eginda egoten direla nitaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.
Urtean hilabetez -abuztuan- baizik lehortzen ez diren baltsak ere izaten dituzte. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.
Nire kotxezaina hilabete lehenago alde egina zen, oso gaixo. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 297. orr.
Bazekien zenbait hilabeterena baizik ez zuela mundu honetako. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.
Handik hilabete batzuetara, bera bizi zen etxea uztera behartu zuten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.
Handik hilabeterako, elkarrekin bospasei aldiz solasean jardunak ginen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.
Hilabete guziz komedia bera... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 105. orr.
Hilabeteak joan ziren, eta bere mehatxua gauzatu zuen: Ithurbidetiarrak beheko errekaratu zituen, eta herriaren abandonatzera behartu zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, aldakuntzak burutu arau, urduritasuna emendatu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.
Hilabeteak aurrera, eta gero eta gutxiago falta haurra jaiotzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 59. orr.
Hilabeteak joan ahala, udaberriko kolore distiratsuak ikusteko ahalmena galdu zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.
Hilabete luzeetan ekintza prestatzen ibili ondoren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 86. orr.
Aurreko hilabetean hil zuten buruzagi beltz bat, Malcolm X izenekoa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.
Hurrengo hilabeteetan, ahalegin berezia egin nuen Greg maiz ikusteko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.
Soldadu pasatako hilabeteak, berrogei hilabete beltz haiek. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.
Hilabete larri-nahasi gutxi haietan. Uzta biltzeko hilabetea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.
Elkarrekin egon ziren lehenbiziko hilabeteetakoak dira oraindik bere oroitzapenik onenak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 243. orr.
1963an eta 64an hamalau hilabete eman zituen Nassaun. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
Greziarren egutegiak ere 12 hilabete zituen, 29 edo 30 egunekoak. Hiru hilabete ziren gatibutasunetik itzulia nintzela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.
Hamar hilabete daramat tratamendu horrekin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.
Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
Lauzpabost hilabete eri egonik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 89. orr.
Bost hilabete iraun zuen ikerketak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.
Kartzelan egon nauk, sei hilabetez burdinak oinetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 246. orr.
Egunero-egunero joan nintzaion ikustera, zazpi hilabetez, ospitalera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.
Lau hilabete geroago, hor zeuden beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Bi hilabeteren buruan Maiana munduratu zuen, lehen alaba. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.
Gurera, bi hilabetetik behin baizik ez ziren agertzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Iguzkialde hurbileko Ariel Sharon judua eta Mahmud Abbas palestinarra joanen dira helduden ilabetean Amerikarat Georges Bush presidentaren ikustera. Herria 2005-03-10
Hilabetean behin presondegira egin ohi zuen ostera baten ondoren. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.
Aurtengo lehen sei ilabeteetan. Herria 2001-10-25
Heldu diren 18 ilabeteetan, beste 9 herrik ukan dezakete ere beste 11 miliar dolarren barkamena. Herria 2005-06-16
Ilabeteko lehen ortzegunetan Pilota Plaza auzoko arrabotean. Herria 2004-01-08
Herve Bidart eta Celine Landaboure esposatu dira iragan ilabeteko 22 an. Herria 2004-06-03
Hilabeteko epea eskaini zien. Txillardegi «Putzu», 1999 - 256. orr.
Martxoan abiatu naiz ostera, eta hilabeteko bidearen ondoren itsasoa aurkitu dut. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Hiru hilabeteko itsasaldi haren ondotik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 473. orr.
Sei hilabeteko bularreko haur bat da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.
Horregatik eskatzen diot hiru hilabeteko epea. ik hiruhilabeteko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.
Hilabeteko 8 litro, urte osoan 100 litro inguru. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.
Lehenik epe bat hartu, 18 ilabetekoa edo hola, eta gero direla gauzak haxean ezartzen ahalko. Herria 2005-05-05
Operaziotik hilabetera idatzitako sarreran. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.
Operaziotik sei hilabetera, hara zer gertatu zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 146. orr.
Handik hilabetera jakin zen, baietz, aita hilik zela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.
Krimena izan eta handik hiru hilabetera, ordea, amets beldurgarri bat izan nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 190. orr.
Huna bi pilotari astetik astera eta ilabetetik ilabetera, orotan ikusten direnak. Herria 2005-02-27
94 urtetarat heldua gatik, oraino pixkor pixkorra zabilan azken ilabeteetaraino Etxeberriko Mayi Etcheverry anderea. Herria 2002-12-05
Yankiek, dena den, iragarri dute dagoeneko ez dituztela Afganistango bonbardaketak etengo barau-hilabetean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 59. orr.
Klandestinitate-hilabete horietan gertatu zitzaien gorabehera bat aipatu zidan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.
Normala eta bidezkoa zen zure itzulera hilabetea bukatzen ari zelarik, baina niri ordura arte bururatu ere ez zitzaidan egin joan egin beharko zenuenik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.
Zortzi oren lan eta hilabete saria apala baina segurra. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.
Badakizue hogei mila euro ingurukoa duela bere hilabetesaria! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 213. orr.
Aipatu genituen hilabetesariak arras onak ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 300. orr.
Baina laster, 1905ean, Errepublikak berak konkordatua hautsi zuelarik, Elizaren atxikitzeko eskupean zeukan armarik hoberena, apezen hilabete-saria, galdu zuen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.
Parisera etorriz geroztik ez zuelako nehoiz hilabete saria aise bereganatu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.
Etxe berrirako hilabetesari garratzen ordaintzeko ez zutela lanaren uzteko ahalbiderik: greba ere aberatsentzat zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.
Nik lau urte nituen lanean, haren aita -ez izeba, ez izeba-ondo-, semearen adar jotze luzeaz nardaturik, hilabete-sarien emariari giltza ematera deliberatu zenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
Oraindik ere antzematen ez diren baina egunetik egunera, hilabetetik hilabetera gehiago eta gehiago sakonduz joango diren mila marratxotan izurtzen Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.
Gure aurrekoek uste zuten urtearen hasierako lehen hamabi egunetan emaniko eguraldia, gero hilabetez hilabete betetzen zela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.
Ustelduz joango da mantso-mantso, egunez egun, hilabetez hilabete, urtez urte, presondegiko ziega heze eta ilunetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.
Gu, ordea, zentzuzkoagoa irizten diogu dirusaria hilabetez hilabete kobratzeari. Berria - Ekonomia 2004-03-20
bederatzi hilabete (80); bi hilabete (475); bizpahiru hilabete (33); bost hilabete (104); hainbat hilabete (43); hamabi hilabete (17); hamabost hilabete (20); hamaika hilabete (12); hamalau hilabete (19); hamar hilabete (49); hamasei hilabete (19); handik hilabete (68); helduden hilabete (15); hemezortzi hilabete (15)
hilabete asko (30); hilabete barne (44); hilabete barru (107); hilabete bat (206); hilabete batean (34); hilabete bateko (25); hilabete baten (33); hilabete batera (11); hilabete batez (55); hilabete batzuen (17); hilabete batzuetan (31); hilabete batzuetara (51); hilabete batzuk (309); hilabete behar (33); hilabete beharko (37); hilabete beranduago (13); hilabete bete (24); hilabete bi (11); hilabete bukaeran (11); hilabete daramate (11); hilabete daramatza (23); hilabete daramatzate (22); hilabete dira (16); hilabete ditu (11)
hilabete edo (25); hilabete egin (86); hilabete egon (15); hilabete eman (65); hilabete eskas (62); hilabete falta (24); hilabete gabe (11); hilabete gehiago (15); hilabete geratzen (11); hilabete geroago (111); hilabete gutxi (53); hilabete gutxira (21); hilabete guziz (11); hilabete haietan (41); hilabete hasi (16); hilabete hau (22); hilabete hauetan (74); hilabete honen (27); hilabete honetan (92); hilabete horiek (14); hilabete horietan (43); hilabete horretan (21); hilabete hortan (22); hilabete hunen (58); hilabete huntan (52)
hilabete igaro (46); hilabete inguru (77); hilabete iragan (16); hilabete iraun (35); hilabete iraungo (15); hilabete irauten (13); hilabete joan (17); hilabete lehenago (158); hilabete luze (42); hilabete luzeetan (14); hilabete luzez (18); hilabete oso (27); hilabete osoa (20); hilabete osoan (34); hilabete pare (42); hilabete pasa (29); hilabete pasatu (51); hilabete pasatxo (19); hilabete preso (11); hilabete saria (14); hilabete zeramatzan (11)
hiru hilabete (389); hiruzpalau hilabete (17); ia hilabete (29); lau hilabete (199); ondoko hilabete (13); orain hilabete (72); sei hilabete (363); zazpi hilabete (89); zenbait hilabete (106); zonbait hilabete (38); zortzi hilabete (115)
; azken hilabete hauetan (29); baino hilabete batzuk (20); baino hilabete lehenago (11); bi hilabete barru (15); bi hilabete egin (11); bi hilabete eskas (11); bi hilabete geroago (19); bi hilabete lehenago (26); dela hiru hilabete (13); duela bi hilabete (52); duela hainbat hilabete (16); duela hilabete bat (26); duela hilabete batzuk (75); duela hilabete inguru (23); duela hiru hilabete (39); duela sei hilabete (37); duela zenbait hilabete (39); duela zonbait hilabete (11); duela zortzi hilabete (12); handik hilabete batzuetara (31); handik hilabete gutxira (12); hilabete baino ez (18); hilabete baino gutxiago (12); hilabete bat eta (15); hilabete bat lehenago (17); hilabete baten buruan (19); hilabete batzuen buruan (12); hilabete batzuk barru (13); hilabete batzuk geroago (24); hilabete batzuk lehenago (45); hilabete egin zituen (16); hilabete eskas falta (11); hilabete eta erdi (98); hilabete eta erdian (23); hilabete eta erdiko (24); hilabete eta erdiz (13); hilabete gutxi batzuk (17); hilabete iraun zuen (12); hilabete pare bat (27); hiru hilabete barru (15); hiru hilabete geroago (15); hiru hilabete lehenago (21); lau hilabete lehenago (15); orain bi hilabete (16); orain dela hilabete (68); orain hilabete batzuk (30); pare bat hilabete (14); sei hilabete egin (13); sei hilabete lehenago (23)
azken hilabeteak (17); bi hilabeteak (14); hilabeteak eman (15); hilabeteak joan (15); hilabeteak pasatu (11); hiru hilabeteak (12)
aurreko hilabetean (22); azken hilabetean (65); bi hilabetean (33); bost hilabetean (12); datorren hilabetean (22); hilabetean behin (65); hiru hilabetean (44); hurrengo hilabetean (11); iragan hilabetean (23); joanden hilabetean (12); lau hilabetean (16); lehen hilabetean (11); sei hilabetean (39)
aurreko hilabeteetan (12); azken hilabeteetako (29); azken hilabeteetan (173); bederatzi hilabeteetan (15); bi hilabeteetan (56); datozen hilabeteetan (91); datozen hilabeteetarako (11); eta hilabeteetan (17); hiru hilabeteetan (50); hurrengo hilabeteetan (69); lau hilabeteetan (22); lehen hilabeteetan (25); ondoko hilabeteetan (13); sei hilabeteetan (66); zazpi hilabeteetan (15); zortzi hilabeteetan (12)
bederatzi hilabeteko (27); bi hilabeteko (74); bost hilabeteko (18); hamar hilabeteko (18); hemezortzi hilabeteko (12); hilabeteko azken (12); hilabeteko epea (98); hilabeteko epean (64); hilabeteko espetxe (69); hilabeteko kartzela (63); hilabeteko lehen (15); hilabeteko su (11); hilabeteko zigorra (48); hiru hilabeteko (114); lau hilabeteko (48); sei hilabeteko (147); zazpi hilabeteko (12); zortzi hilabeteko (42)
bi hilabeteko epea (17); hilabeteko epea eman (11); hilabeteko epea izango (17); hilabeteko espetxe zigorra (61); hilabeteko kartzela zigorra (56); hilabeteko su etena (11); hilabeteko zigorra ezarri (15); hiru hilabeteko epea (19); hiru hilabeteko epean (13); sei hilabeteko epea (20); sei hilabeteko kartzela (18); sei hilabeteko zigorra (12); sei hilabetekoa (16)
azken bi hilabeteotan (25); azken hilabeteotako (26); azken hilabeteotan (226); azken hiru hilabeteotan (19); azken sei hilabeteotan (11); bi hilabeteotan (37); datozen hilabeteotan (44); hiru hilabeteotan (31); lau hilabeteotan (12); sei hilabeteotan (18)
bederatzi hilabetera (13); bi hilabetera (28); handik bi hilabetera (11); handik hilabetera (29); handik hiru hilabetera (18); handik sei hilabetera (12); hiru hilabetera (52); hiru hilabeterako (16); lau hilabetera (30); sei hilabetera (45); sei hilabeterako (21)
azken hilabetetan (14); bi hilabeteren buruan (31); hainbat hilabetetan (14); hilabetetik behin (11); hilabetetik gora (22); hiru hilabeteren buruan (30); hiru hilabetetan (20); hiru hilabetetik (15); ondoko hilabetetan (29); sei hilabeteren buruan (20); sei hilabetetan (14); sei hilabetetik (24); zenbait hilabeteren buruan (12)
bederatzi hilabetez (27); beste sei hilabetez (12); bi hilabetez (77); bost hilabetez (20); hainbat hilabetez (32); hamar hilabetez (14); hilabetez egon (24); hilabetez izan (17); hilabetez jarraian (16); hilabetez luzatu (17); hilabetez luzatzea (12); hiru hilabetez (78); lau hilabetez (40); sei hilabetez (103); zazpi hilabetez (21); zenbait hilabetez (26); zortzi hilabetez (18)