Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasoa desertu geratuko denez gero, plastikozko baleak puztu eta soltatu beharko ditugu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.
Globoa bezala puztu zitzaion sudurra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.
"Droobles" txiklea, ondoen puzten dena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Demagun inbutu hori handitzen doala, hazitzen, puzten, mendi handi bat airezkoa, dena airez puztua atmosfera garbiz, ederra, handia... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.
Airez puztu zituzten eta arduraz itxi, flotagailu gisa erabiltzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.
Ur gainera hurbildu ahala kanpoko presioa gutxitzen denez, burbuila horiek puztu egiten dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.
Jasan ezin den itxarote baten ondoren izaten den arintasuna neukan, baloi bat puztu eta puztu, eta azkenean lehertzen denean bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.
Bularra puztu, eta ate guztiak zabaltzen zituen, itotzeko zorian balego bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 9. orr.
Zigarroa ahora eraman eta bere matrail koipetsuak puztu egiten zituen, kea barnean gorderik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.
Masailak puztu, gogor putz egin eta tximista baino azkarrago irten zen logelatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.
Hiri bereko mutil gazte batek hamar urte zeramatzan gaitz larri batek jota; erabat puztua zegoen eta ez zion inolako sendabidek mesederik egiten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.
Bazkaldu ondoren, puztuak beteak baino gehiago, berriro ekin zioten bideari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.
Haizez puzten ari ziren bela erdi bilduak; nabigatzen hasteko irrikan zeudela zirudien. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.
Aingura jaso eta zapiak puztu zirenez geroztik beste bat zelako gure karraka. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.
Orduan bela astiro harrotu, astiro puztu zen, bazirudien nagiak ateratzen ari zela txalupa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.
Haurren batzuk besterik ez ziren ageri itsasertzean, eta bikote bat edo bi, presaka, baloiak bezala puztuak kapusaiak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.
Baina puztu egin zaizue bihotza harrokeriaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 584. orr.
Egun hartatik, handinahia puztu zitzaion Kennedyri. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.
Inspirazioaren hegoa ez, baina egoa puztu zaigu ederki. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.
Ahotsa puztu, eta deklamatzen hasi zen-: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 97. orr.
Bazekien ez zela dirutza izango, baina soldata bat jasotzeak poztu eta puztu egin zuen aspaldiko partez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.
Txantxetan ari naizela uste duzu, asmatzen ari naizela, gauzak puztu egiten ditudala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 150. orr.
Ezinikusiak eta haserreak pizteko eta puzteko joera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 44. orr.
Agian autoreak puztu egiten ditu gertaerak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.
Ederki kostatu zitzaidan buruan sartzea ez zela komeni analisiaren emaitzak puztea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.
Puztu ezazu kontua, estualdiaren eta ongiaren aldetik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.
Zorne zorro bat bezala ari zen gezurra puzten, eta haietako egunen batean lehertuko zen seguruenik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.
Tiraniak puztu egiten baititu bertutearen kapapean estaltzen diren bizioak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.
Irriño puztua egin zuen Tomasok. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.
Berehala puztu zen zakila, eskutik ihes egin nahi zion arraina lez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 204. orr.
Puztu egin zitzaizkion kopetako zainak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.
Pilulek aurpegia puztu diote. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 68. orr.
Lehen baino lodiago dago, puztuago. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 69. orr.
Aurpegia eta batez ere begi bueltak puztu-puztuak zituela agertu zen sukaldera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.
Zarpeatua ematen zaienean, hezetasuna hartzen dute eta puztu egiten dira; ondoren, berriz, lehortzen direnean, uzkurtu egiten dira, eta mehetu ondoren, ahuldu egiten dute sendo zegoen zarpeatua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Itzuli ziren, bada, hirurak poltsa zegoen lekura, eta diruz puztua ikusi zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.
Nahaspila izugarri hark maleta hainbeste puztu zuen, non ez baitzen ixten. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 76. orr.
Ezin nion begiratzeari utzi haren kokots leunari eta haren bular puztu bitxiari. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 73. orr.
Hantxe zeuden ezinbestean begi-azpi puztuak eta ezpain apur bat indarge eta kolore makaldukoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.
Orkatila gorritu puztua aztertu ere egin gabe, Xang doktoreak orratz batzuk sartu zituen Uilen hankan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.
Oin puztu eta gorrituetarako sendagarri bila. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 56. orr.
Bihotz puztuak lehertzeko zorian bete zien bularra, eztarrian trabeskatu zitzaien, zoroki pilpiratzen zen, izuz oihukatzen zuen bere ahots odoltsuarekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.
Soraberri jauna harritu egin zen, eta bere elefante puztu eta bigun baten tankera harekin begiratzen zion mutilari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.
Ez dut hitz hantu eta puztuen beharrik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.
Hizkera jasoa eta azalpen puztuak oro bazterturik, bazekiela zientziaren muina hitz gutxitan azaltzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 370. orr.
Ahots gora hasi zen gero, mintzo puztu batez-: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.
Zer da nobela bat, ipuin puztu bat baino? Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 136. orr.
Ahozuloa erabat lehor nabaritzen nuen eta mihia puztu eta lakarra. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 177. orr.
Globoak ere bai, globo asko eta kolore guztietakoak, marrazki politekin, puztu-puztu egin eta haiexei begira egoteko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.
Horixe erantzun zigun, erabat harroturik, Frantziaren handitasunaz ahoa puztu-puztu eginik eta pareta gaineko oilarra baino harroago jarririk. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 88. orr.
Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik eramaten da [...] eta kotoi pixka bat sartzen da atzeko aldean, oihala puztu-puztu eginik gera dadin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.
bularra puztu (8); bularra puztu zuen (4); burua puztu (3); gehiegi puztu (5); hainbeste puztu (3); izugarri puztu (5); masailak puztu (7); puztu antzean (5); puztu eta puztu (5); puztu puztu eginik (3)
sabel puztua (5)
sabel puztua (5)
puzturik zeukan (3)
haizez puztuta (3); puztuta dago (3)
puztuz eta puztuz (3); puztuz joan zen (5)
bularra puzten (3); puzten ari (8); puzten eta puzten (3); puzten hasi (5)