Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hanpatu (ETCn 1.292 agerraldi), hanpa, hanpatzen 1 da/du ad puztu, bete; harrotu. ik hantu.

Burua atzera bota eta arnasa hartu zuen bularra hanpatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.

Cécile Andereñoa, harakinaren alaba, behin ere ezkonduko ez dena masailpeko gurintxoak hanpatuak dituelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 363. orr.

Bisaia odolez hanpatzen ari zitzaiola ohartu zen, erran nahi baita, lotsagorritzen ari zela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Hezetasunak hanpatutako ateen danbateko eta mailukadak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Ez ahal gira halere ogia bezala hanpatuko!  Herria   2003-09-18

Hegazkinetik jaistear ginela, andereak leihotik metropoliko bide nagusiak autoz hanpatuak susmatzen zituela erran zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Klase borrokak alabaina ez zituen sakelak urrez hanpatzen, alderantziz beharbada.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

Nire gela ke eta erretxina usain magiazko hartaz hanpatzen zenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

2 irud

Ahotsa hanpatzen du, norbait imitatzen ariko balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Hitz horiek urguiluz hantu, hanpatu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.

Goiz nabar haietan hatsa bahitua, antsiaz hanpatua eta izerditan iratzartzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.

Ohe estaliaren pean kukutu orduko, egunean zehar hanpatu desira lehertu zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Euskal Herriaren eta Euskararen amodioz zartatzeraino hanpatu testuak eskaintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

Senperetik higitu gabetarik, Amerikak burua hanpatzen zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Praken goiko botoiak askatuak zituen, sabel hanpatu hura estutzen baitzioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Karkara gordina askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.

Betazal berde hanpatuen tolesetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Itsaso Beltzean nekez eta poliki zebiltzan itsasontzien oihal hanpatuak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.

Azken batean, argumentuaren sortzailea nintzen, istorioaren egitura niri zegokidan, halaxe esaten nuen neure artean, neure buru hanpatu-harrotua Hollywood-en ikusten nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

Ahots hanpatuz, polboroiak jaten ari balitz bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

"Zurea duzu eraztuna", esan zidan modu goibel eta hanpatuan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Estilo hanpatuko txosten korapilatsu bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Hitz hanpatuzko parrastada batez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Idazle izan nahi dutenek, kazetariek, politikoek haren lirikotasun hanpatua imitatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Melanie-melodie: errima hanpatua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Adibidez, has "du", John has read the book "Jonek liburua irakurri du" perpausean, baina ez does (hanpatua), John does read books "Jonek liburuak irakurri egiten ditu" perpausean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 62. orr.

4 (era burutua izen gisa) handitua.

Hiri bereko biztanle batek talo handi baten tamainako hanpatua zeukan bizkarrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esaldi hanpatuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus