Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atea zabaldu eta antzerkiko gertaleku bat zirudien: putak, txuloak, bezeroak, madama. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.
Puta bati trabeska begiratu eta pausoa arindu du. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.
Biok puta batekin ibili, eta putak bere gaitzaz kutsatu gintuela... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.
Putak eta eskaleak erresumatik haizatzeko eta dado-jokoa galarazteko manuak gazteluko gizonen kolera ere piztu zuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.
Puta bat nahi zenuen ala? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 193. orr.
Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.
Nire ama lapurra zen, eskekoa, herriko puta. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.
Puta bat bezala tratatzen ninduzun eta ezin nuen eraman. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.
Berehala ohartu zen neska bular-lerdenak puta baten moduan, barkatu, gorte-dama baten gisa baliatu zuela gorputza, senargaia gerran zebilen artean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.
Zer bilakatzen da bezeroak inguratzeko grazia galdu duen puta? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.
Hain da gozoa sexuz aldatzea, hain da zoragarria putarena egitea, emakume bat bezala tratatzen zaituen gizonezko bati zeure burua eskaintzea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.
Oso mediku errespetagarria, haurdun gelditzen diren putei abortoa egin ondoren bizitza osorako xantaiatzen dituena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 169. orr.
Dena den, saltsa hartan putakumerik handiena puten mundutik at zegoen, zalantzarik gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.
-Puta halakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 183. orr.
-Puta madarikatua! -dio gizonak marruka-. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.
Puta galanta, gainera! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 73. orr.
"Maite zaitut, maite zaitut, puta zikina" esaten zuen behin eta berriz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.
Puta zaharrak, ni bezalakoak, eta deus balio ez zutenak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.
Gizonik zailduena ere mareatzen duen puta anker horrek senarra kendu diolako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.
Zenbat gezur eta hitz-erdi, eta dena puta nazkagarri honekin joateko. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 190. orr.
Mundua salbatzera datorren Jainko hori puta judutar baten sabelean agertzen da, txerri-korta batean! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 101. orr.
Bidea moztuko zieagu puta gizon-gose horiei. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 78. orr.
Mutilak abuztuan puta mari-gaxte horrekin plana duela erran dio igotzean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 70. orr.
Mugi, puta hori, mugi! Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.
Puta zaharra, memoria, Damian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 34. orr.
Denbora pasa arren, Bilbo oraindino MCDk esaten zuen puta hura da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 19. orr.
Irribarre egin du Xabik, Jexuxek puta-parre deituko liokeen horietakoa, eta kanpora irten gara. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 45. orr.
Artistak eta bankariak, gaizkileak eta negozio-jendea, puta-zorriak eta espiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 296. orr.
Ama putaren kimu ustelak! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.
Baina Joxe Mari puta horrek bere horretan jarraitzen zuen, burumakur eta lurrari begira. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.
Ume puta batzuk ditun oraindik, Alazne -esan zion Arantxak-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 39. orr.
-Kakazaharra, traidore puta horiek, kakazaharra. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.
Jonki puta guztiak igualak dituk. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 18. orr.
Nagusi guztiak berdinak direla, zerri putak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 120. orr.
Sar diezazula zure amamak makuluaren punta tripetaraino, marikoi puta hori! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 30. orr.
Horra zertaratu den nire gaztetako Potzolo: polizia puta bat, Tomas, poliziaburu puta bat! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.
Tonto-harro garaileak, tontoak ematen ez duten tonto puta horiek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.
Langile puta andana horiek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.
Patu putak [...] hala nahita, iritsi da esalditxo hori, lagunarte horretako lagun bat lagun, Gotzon Garate idazle eta atsotitz biltzaile bikainaren belarrira. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.
Jolas parke puta bat? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.
Bueltako ferryan pare bat botila mangatzen saiatu gintuan, baina duty free puto hartan ez zegoan zer eginik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 39. orr.
Leku puta horretan sekulako beroa egiten dik beti, eta horrek txarrean ematen naik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Jubilatu bezain pronto etorriko nauk egunero itsaso puta honi tu egitera. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 13. orr.
-Ez da ba droga putarengatik izango, ezta? -bota nion, zorrotz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 157. orr.
Gerra puta honegatik ez balitz, Espainia zoragarria lukek. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 75. orr.
Kaka puta bat. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 71. orr.
-Kasu putarik ez mutur-beltz honi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
-Hau lotsa puta, Sinsky -dio Ernestek, berari ere froga bera egiteko besoa luzatzen duen artean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 239. orr.
Ikasleek jakingo balute nik gai honetaz ideia putarik ez daukadala [...]. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 57. orr.
Gauzak halaxe dira eta ez dit grazia putarik egiten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.
-Azkar puta barreiatu duk haragi ustelaren kiratsa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Gainera, ingelesez puta ideiarik ez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 209. orr.
Maletak trenbide ertzera jaurtitzen ari den bitartean zoriontsu dun, eta ez zeukan puta ideiarik ere zoriontasun horren zergatiaz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.
-Ez daukak puta idearik, tio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.
Putaidearik ez! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.
Neba jonki, puta-txulo, trafikante eta delinkuentea. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 153. orr.
Juliorekin zer ostia zebilen hartu nahi nion kargu, puta ziringa batek bezala jokatzen zuela aurpegiratu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.
Parkeko paseoak urrituz eta laburtuz joan ziren, Santiren sexu egarria aseta baitzegoen putaziringa hari esker. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 36. orr.
ama puta (3); gerra puta honegatik (3); herri puta (3); hiri puta honetan (4); kaka puta (3); ostia puta (4); puta bat da (4); puta baten (7); puta etxe (3); puta galanta (3); puta halakoa (7); puta ideiarik (3); puta semea (3); puta zahar (7); puta zaharra (7); puta zikina (3); ume puta batzuk (3)
ama putaren (4)
hiri puto hau (3)