Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

putetxe (140 agerraldi, 54 liburu eta 8 artikulutan; orobat puta-etxe 14 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; eta putaetxe g.er.) 1 iz

Afari eder bat eta larru-paxara bat putetxean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

Kontatu behar zidala nolakoak ziren emakumeak soinekoaren azpitik, berak jada probatua baitzuen dirua pagatuta putetxe publikoan egon zenean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

"Halako tratu-etxera sartzen ikusi nuen", erran nahi baita, putetxe batera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.

Emango nuke Kubako bidaiaren osteko urteetan ez zuela behin ere larrutan egin, ezkutuko putetxeren baten izan ez bazen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 25. orr.

Pigalleko putetxe baten atarian utzi zuen Xarles.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 74. orr.

Ezaguna omen zen luxuzko putetxetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Putetxeek aurreneko bezeroei ireki dizkiete ateak, nekazariei eta soldaduei.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere jokabide zintzoaren atzean gordetzen den putetxe-jabea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.

Gure hiriko alderdi ospelean baziren karrika mehar batzuk ospe txarrekoak, putetxe karrikak zirela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Apollinaireren ama meretriz ezaguna da, azken urteak zinbelarena egiten eman baditu ere putetxe atarietan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, aposizioan)

Vagalume ilun zegoen, putetxe pub guztien moduan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Gau batez beraz, Dongek bere gizonak eraman zituen itsasoaren aitzineko Roxas Boulevard etorbideko putetxe dantzaleku batera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 219. orr.

4 putetxeko madre adkor prostituzio etxe bateko ugazabandrea; ezadostasuna adierazteko esapidea.

Aministrazioaren, juezen, polizien eta putetxeko madrearen jarrera nolabaitekoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

-Bai, putetxeko madrea hobeto!- bota zion Haritzek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 82. orr.

Zuen Euskal Herri hori putetxeko madrearen puntan dago...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 33. orr.

· hed 2003ko martxoan USAko lehendakariak -Putetxeko Padreak- mehatxu garbia egin zion Mesopotamia zaharrari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

putetxera joan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus