Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste behin, Gazara joan zen Sanson; prostituta bat ikusi zuen han, eta harengana sartu zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 38. orr.
-Non da prostituta hura, Enaimen, bide-bazterrean, egoten zena? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 91. orr.
Telefonoa deseskegi eta egunkariko prostituta haietako bati hots egin zion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 171. orr.
Biharamunean bera prostituta birekin izan dela zabaldu da trenkideen artean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 167. orr.
Bankside-ko prostituta bat hartu zuen maitale, ur ertzeko karriketako ibiltari sarria, eta huraxe soilik maitatu zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Zuri buruan sartzen al zaizu emakume batek batzuetan prostituta, emagaldu arrunta izan nahi duela? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.
Prostituta bezala lan egiten, ziurrenik bere ikasketak, pisua, arropak, eta janaria ordaintzeko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.
Kutxatila irekitzen zuenean jakingo zuen Henryk, hain zuzen ere, aita-amek adoptatu egin zutela, Virginia Cityko prostituta bat zuela benetako ama, Wyomingo pistoleroak haurdun utzitako prostituta, eta hortaz, pistoleroa zuela benetako aita. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.
Urtero, milaka prostituta hiltzen dira ziegetan, «poliziak torturatu egiten baititu, bezeroei buruzko informazioa lortzeko». Berria - Gaiak 2004-03-06
Gure borondateari entzungor eginez, prostituta, txulo eta droga saltzaileek periferiako auzoak gugana ekartzen dituzte ilunabarrean, alfonbra baten gainean batetik bestera arrastaka eramaten diren altzari pisutsuen eran. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 177. orr.
Hiru prostituta gazte eta oilaloka trabestitu bat. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 19. orr.
Zu ez zara prostituta arrunt bat baino hobea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 317. orr.
Edurnek ederto asko egiten zuen prostituta garestiarena. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.
Frantziak ez du onartu nahi izan bere heroi eroriak haragiaren grinari emanak zirela, eta prostituta asiar eta arabiar haiek erabili zituztela. Berria - Mundua 2004-05-09
Zuk uste bezala, emakume hori luxuzko prostituta bat zen, zinemagintzan huts egindako bat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.
Goi mailako prostitutaren rola primeran betetzen jarraitu zuen, inolako gorabeherarik gabe. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 44. orr.
"Chicas bonitas"? -galdetu diot, aurrerago zihoazen ustezko prostitutak seinalatuz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.
Ateneak ber-bertan emakume bihurturik, prostituta ospetsu bilakatzen da Tiresias. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.
Prostituta katedradunaren kasua. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 34. orr.
Ez baitira ohizko prostitutak, bizimodua ateratzen saiatzen diren neska gazteak baizik... «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 105. orr.
Prostituzioa legeztatzea aztertzen ari dira Berkeleyn (Kalifornia, AEB), prostituta ohi baten eskaerari erantzunez. Berria - Gaiak 2004-10-06
Hiriko harresien aldean andre prostitutak egoten ziren. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 220. orr.
Emakume prostitutak eragile politiko bilakatu izana aspaldion jazo den gertaerarik garrantzitsuena da. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Prostituta jaio zuan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 254. orr.
Ukrainako gazte asko Mosku, Varsovia edo Parisera joan dira lan bila, eta ez dira gutxi hango kaleetan prostituta dihardutenak. Berria - Mundua 2004-11-28
-Horra, Tamar zure erraina prostituta ibili da eta, are, haurdun gelditu da. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 91. orr.
Bi neska errumaniar adingabe prostituta lanean ari ziren klub horretan. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Badituk mundu guztiak maite dituen pertsonak, mundu guztia irribarrez aritzen zaizkienak, eta horrelakoek nabarmendu beharra izaten ditek, prostituta-punttu bat ematen ziek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 148. orr.
Seguru aski pentsatuko huen [...] munduak bere kuttuntzat daukan pertsonak prostituta-zantzuren bat duela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 148. orr.
Frontón hotelean izan zen gau-jaia, eta ez zen, ohi zenez, prostituta taldea falta izan han. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.