Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arau orokorrak bilatzen ditu, denboraren puntu guztietan balio dutenak uniformeki eta modu berean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.
Jaiotzaren eta heriotzaren puntuak urrutiratzea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Gizona bertan uztera nindoan puntuan, nire besotik tira egin eta laguntzeko erregutu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.
Ekainaren 10ean juxtu, haritzarenean sartzen gareneko puntuan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.
Halako puntuan, pizt! jo zuen nire ez-dakit buruan edo bihotzean, honako argi-xintatxo honek: [...]. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 90. orr.
Zeren, Axularrek berak zioen bezala, bekatuaren egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.
Doi ametsetik esnatzeko puntu horretan oraindik hor zaude, eta jadanik ez zaude hor... «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.
Halabeharrez, kronologien inozotasunaren bidetik, beti atzerago dagoen puntu bateraino zuzentzen bagara ere, inongo historiatan aurkituko ez den punturantz hain zuzen, puntu hori bera bere buruaren hutsa baino ez da izango. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 31. orr.
Ez nuen puntu hartan, halarik ere, luzaz iguriki behar izan, zeren eta handik gutira itzuli baitzen Mattin, kandela bat eskuan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.
Ez gaude hasierako puntuan. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.
Instantearen helburua hain zuzen horixe denez gero: irudimenean, denboraren jariotik "puntu" bakan bat, ia luzerarik ez duena, ateratzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.
-Puntua batere zatirik ez duena da -abestu zuen Nofuturek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.
Lerroa puntu kopuru infinitu batez osatua da; planoa lerro kopuru infinitu batez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.
Bi punturen artean lerro zuzen bakarra egon daiteke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.
Geometrian: zirkulua; zuzena; eta Euler-en puntuak, triangeluei dagozkienak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.
Zirkunferentziak diametroaren lerroa mozten duen puntuan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.
Bi puntu horietatik elkar ebakitzen diren bi zirkulu egin behar dira, eta ebakigunetik eta hasierako zirkuluaren zentrotik pasatuz, lerro bat egingo da muturreraino. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.
Puntu batetik plano batera egindako proiekzio bat balitz bezala deskriba daiteke geometrikoki aldakuntza hau. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.
Puntu batek plano laukituan duen lekua haren izena izango da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.
Eguzkia beti itzultzen baita puntu berera: 365,242 egun behar izaten ditu behin izarrarteko puntu jakin batean ikusi, eta berriz ere puntu horretan, ez beste nonbait, ateratzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.
Puntu guztiek bat egiten duten beste puntu bat izendatzeko erabilia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 173. orr.
Neurri harekin bi puntu markatuko dira, G eta H letrak jarriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.
Argi-izpi ugari gainalde batean "atzeman" eta puntu batean kontzentratzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Biztanleria-kurba batek goraka egiten duen puntua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.
Denboran une batean eta espazioan puntu batean agertu badira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.
Makina sinple bat da palanka, oso ezaguna eguneroko bizitzan, puntu batean aplikaturiko indarrari beste puntu batean lan eginarazten diona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Emadazue puntu finko bat eta lurra altxatuko dut. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.
Izaki aljebraiko gisa "ikusten" zen izaki geometrikoa: M puntua zenbaki bikote bilakatu zen (x, y)! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Gasa eta argindarra hornitzeko puntuak. Berria - Ekonomia 2006-02-22
Uhartea lehorreko puntu jakin batzuetatik ikusita nola ageri zen. «Kuskue tanden», 2004 - 230. orr.
Zeren Magnanik, batzuetan, aireko puntu alegiazko batetik ikusiko balu bezala margotzen baitzuen Pontito, herri gainetik hamabost edo ehun eta berrogeita hamar metrotik ari balitz bezala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.
Urrin ezaguna belarri atzean, ileak hasten diren puntuan. «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.
Kostako puntu goietan zenbait gotorleku eraiki zituzten, egun suntsituak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.
Beste puntu beltz bat Perdido mendiko Escupidera da. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Puntu horretan okertzeko moduko bigun zegoen hodia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Begirada gela erdiko puntu batean galduta. «Kuskue tanden», 2004 - 74. orr.
Izan ere, jira osoa egin nezakeen eta, oharkabean, aterea nintzen puntu berera itzuli; hain zirudien guztiz berdina paretak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.
Botopaperak bozketa puntu guztietan egon daitezen. Berria - Euskal Herria 2004-06-02
Zulatu beharreko puntua zehaztea besterik ez zuten falta, eta horretarako, neurriak hartzeko sistema bat ez ezik, barrukoekin adostutako kolpe batzuk baliatu nahi zituzten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 86. orr.
Soldadura-puntuen antzekoak dira ainguragune horiek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Gero eta tarte handiagoa utziz nindoan azazkalaren sorrera-puntuaren eta azazkal zaharraren artean. «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.
-Hi ardura hadi blokeo-puntuak, mezulariak eta zaindari-postu aurreratuak antolatzeaz errepide probintzialeko alde batean eta bestean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.
Palanka batek beti du gontz edo euste-puntu bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Bizeps muskulua erradioari lotzen zaion puntua ukondotik oso hurbil dago, eta ukondoak egiten du euste-puntuarena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Ustez irudiaren planoari buruz perpendilularrak behar zuten marrak konbergente eta ihes-puntu baterantz zuzenduta marraztu ordez [...] dibergente marrazten direnak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
Epaileak penalti puntua adierazi ote zuen jakin gabe, protestaka hasi zen berehala. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.
Oroimenaren puntu galduren batean hasi zen ezereza. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 38. orr.
Beti han zegoen mina, burdinazko bridak ezpain izkinan utzitako puntu minberaren antzera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 91. orr.
Puntu mingarria ukitu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.
Denok dugu izan, gure gurinezko puntua bihotzean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.
Itzulerarik gabeko puntua izango dela. Berria - Harian 2006-03-23
Historia sekularraren goi-puntuak erlijiozko historiaren behe-puntuekin bat datozela, eta beheraldi mundutarrekin batera zertutako erlijiozko lorpenak aurrerapen espiritual hutsak ez ezik, susperraldi espiritualak ere badirela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.
Monarkia frantziarraren legerian du testu berriak etete puntua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.
Deskribatu behar da, era berean, sendagilearen diskurtsoaren jatorria den esparru instituzionala eta diskurtso honek bere jatorri legitimoa eta aplikazio-puntua aurkituko duen gunea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.
Hemen ere, beharrezko den erabakirako, "ezaren mantenua" da hasiera puntua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.
Zapateroren ideiekin bat ez egin arren, errespetatu egiten dituela azpimarratu zuen eta PSOEko buruari berdin jokatzeko eskatu zion, hori «hasiera puntu egokia izango delako». Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Aurretik egin diren deskribapenen integrazio-puntua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.
Erdi Aroaren gailur-gailurrean, Aristotelesen sistema derrigorrezko erreferentzia puntu bihurtuta zegoen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.
Nola deribatzen diren bata bestetik diskurtso ekonomikoaren difrakzio-puntuak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.
Lerroak eta puntuak erabiliz egindako paisaiak bildu ditu Javier Alkain margolariak. Berria - Kultura 2004-08-28
Katuari sakatzen diozunean laserra pizten da eta puntu gorri bat agertzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.
Lurretik puntu beltz bat ikusiko dugu Eguzkiaren aurretik pasatzen. Berria - Gaiak 2004-06-08
Puntu argitsua mirailean nola islatzen zen ikusteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.
Hedadura urriko puntuetan kontzentratzen zen argi guztia, koadroaren gainerako zatiak ilunbeetan utziz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.
Argi-puntu baten distantzia kalkulatzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Arturus eta Vega, Altair eta Aldebaran jainkoak bezala distira eginez dauden argi puntuzko infinitu horretan orientatzea atsegale triste samar bat gertatzen zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.
Baina benetan deigarriak han mugitzen ziren tintazko puntu ñimiñoak ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.
Zeppelina puntu txiki-txiki bat bihurtu zenean, ohe gainera itzuli nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Duela mende erdi bat jakin zen argi zurizko puntu bat erregistratzen duela begiak ikusmen-kortexaren gaina elektrikoki estimulatzen denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 253. orr.
Handik ordu erdira, berlina, atze-atzera geratua azkenik, ia puntu ikusezin bat zen esteparen zeru ertzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.
Kalaportu puntu txiki bat zen munduan, baina han geunden gu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 177. orr.
Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Perseidak Swift-Tuttle kometaren isatsak bidean uzten dituen hauts puntuak dira eta 61 kilometro segundoko abiaduran sartzen dira Lurraren atmosferan, adituen arabera. Berria - Gaiak 2004-08-12
Uso lako hegazti zuri zuriak helduko dira, bi azabatxe puntu bakarrik begitxoak eta bi grafito marratxo zangoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.
Pitcairn puntu txiki bat da (25 kilometro koadro da) Ozeano Barean. Berria - Gaiak 2004-10-06
Espazioa, puntua, koma, alfabetoko hogeita bost letrak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.
Nolanahi ere, oso lagungarria da gainerako puntuazio markak ere egoki erabiltzea: puntu eta koma, bi puntuak, marra luzeak eta abar. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 125. orr.
Koma bat, errepidean zoazela, bidegurutze batera helduta bidea emateko seinalea aurkitzea da; eta puntu bat, berriz, stop bat. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 174. orr.
Hogei urteko mukizu puntu-com milioiz okituez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.
Puntu eta aparte orain. Puntu eta aparte hura metafora gisa gelditu zait. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.
Zure puntu suspentsibo adierazgarri horien berezko bukaera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Era berean, x eta z zeinuak, gainean puntua zutela proposatu zituen tx eta tz adierazteko. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 36. orr.
Noizbait, ordea, kolpetxo batzuk identifikatu nituen, puntu-puntu-puntu-marra-puntu-marra, transmisio baten bukaerakoak, eta ordutik aurrera ez nuen morse-hotsik entzun. p = puntu / marra / marra / puntu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 213. orr.
Telegrafoetan, puntu eta marra, puntu eta marra jasotzen ziren berriak gero eta kezkagarriagoak ziren errepublikar gudarosteentzat. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 88. orr.
Batzuentzat estatutua puntu eta amaiera da, baina guretzat ez, puntu eta segi da, bakarrik. Berria - Harian 2005-10-01
Buruaren ezker-eskuineko mugimendu batekin bete zituen puntu suspentsiboak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.
Heriotza ez dela puntu eta kito, eta guk guztiok elkar ikusiko dugula berriro egunen batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 47. orr.
Euskal arrazaren izpiritua holako eta halako da, puntu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.
-Onak -gaineratu zuen gizonaren ahotsak, amaiera-puntu biribila jarri balu bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.
Irakasleak esan digunez, Richter eskalan zazpi puntu egin zituen Loma Prietako lurrikarak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 77. orr.
Begiak puntu baterainokoan argazki-makina baten antza badu ere, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Ibex-35 indizeak 87 puntu galdu zituen atzo eta 7.800 mailaz azpitik dago. Berria - Ekonomia 2004-05-15
8.000 puntuak harrapatu ez arren, Ibex-35ek 30 puntu irabazi zituen. Berria - Ekonomia 2004-01-09
UPN eta CDN 15 puntu jaitsi dira azken bozetatik, eta hurrengo hauteskundeetan erregionalistak oposiziora pasatuko dira. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiak, berriz, Espainiari 1990an onartutakoa baino 28 puntu gehiago isurtzen dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Krisiaren eraginez, zazpi puntu jaitsi ziren akzioak. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Puntu bat jaitsi eta %11,5ean geratu zen. Berria - Ekonomia 2004-12-30
Bi hilabete eskasetan, hiru bider, Estatu Batuetako Federal Reserve Board erakundeak interbentzio-tasa puntu-laurden bat jaistea erabaki zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Hilabete batzuetan bi puntu igo ziren epe luzeko interesak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Umekeria litzateke hitza puntu bateraino soilik alda daitekeela ustea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.
Prozesuan, azidotasuna gutxitu egiten zitzaien (deskarboxilatu egiten ziren) eta urtze-puntua ere jaitsi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.
Honelakoetan, ihintz-puntua non dagoen kontuan hartu behar bada ere, ez da kondentsaziorik gertatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.
Zirkunstantzia batzuetan, zenbait berniz likido izatetik solido izatera pasatzen dira, gibelaren edo birikaren trinko-biguntasun puntu horixe harturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.
Tenperatura jakin batean, asetasun-puntua iristeraino handitu daiteke aireko ur-lurrun kantitatea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.
Iruñeko pilota aukeraketan, dena dela, gehiago hitz egin zen Mikel Goñiren sasoi puntuaz pilotez baino. Berria - Kirola 2004-03-18
Ikertzaile batek beti forman eta sasoi puntu onenean egon beharra zeukak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 56. orr.
Aitorrek maila ona erakutsi du Paris-Nizan, eta bere sasoi puntu onenetik gertu dago. Berria - Harian 2005-04-03
Eboluzio horretan, badira zenbait puntu finko-finko, uharte koxkor batzuk, ezagutze espezifikoko guneek osatuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.
Puntu horretara iritsirik, bitarik bat: edo lortutako horretaz jabetzen dira [...], edota iruzur egin dietela sentitzen dute. «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.
Marxek ideologia ekonomikoa bere indar eta hedapen puntu gorenenera eraman zuen, bere une gorenera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.
Puntu gorena Lehen Gurutzadarekin (K.o. 1095-9) iritsi zen, Islamaren bizkar, Mendebaldeko kristau-printzerrien kate bat ezarri baitzen Sirian, Antiokia eta Edessatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
Lasaitasuna behar zen zerbait kontatzeko; edonondik hasteko libertatea gero, kontakizuna puntu batean utzi, eta, behar izanez gero, beste bati ekiteko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.
Kafe bat interfonotik eskatu eta hartzea zen errepikapen erritual horretako puntu nagusietako bat. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.
Gatazka oreka-puntu batean uzteko beste aukera bat agertu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.
Aurkitu nahi duena prozesu baten mugak dira, bihurgune baten inflexio-puntua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.
Giza arrazak izandako zorion-puntu gorena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.
Baita aspaldidanik oso landua zegoen Egiptoko lurraldea ere, hango zibilizazioa iritsia zelarik zahartasun-puntu batera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.
Sasoi puntu egokian dagoen talde batek emaitza ikusgarriak eskuratu ditzake. Berria - Kirola 2004-01-14
Ukitu hark heldutasun puntu bat eman zidan eta leiho hura betirako irekita gelditu zen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.
-Horregatik nago Aranjuezen -erantzun zidan, ez serio ez txantxetan; akidura puntu batekin, beharbada. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.
Afari batean profesionalak geunden, liburugintza bertatik eta sakon ezagutzen dugunak, eta etsi-puntuak harturik ginduzkan. Berria - Kultura 2004-12-22
Herri lanetan nahi beste neurri hartuta ere, arrisku puntu bat beti egongo da. Berria - Harian 2005-12-21
Erresumin puntua nabaritu zion Anari ahotsean. «Kuskue tanden», 2004 - 197. orr.
Eman egin zion, txintik esateke baina mesprezu puntu batekin, begiraldi zorrotza eman eta gero. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.
Bizitza osoan egin ditudan loturek ere paranoia-puntu nabarmena zuten? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.
Objektiboki azterturik, akaso hiperbole puntu bat nabari dezakegu kontu batzuetan, baina jakina da bizitza bera dela askotan hiperbolikoagoa literatura baino. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.
Solaskidea inpresionatzeko asmo hark, ordea, nahi baino nabarmenago uzten zuen argitan halako urduritasun puntu bat. «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.
Jakituria puntu bat, norberaren gainetik dabilena. «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.
Zahardadeari dagokion seta puntu horrekin, bere polemika zaharretako esaldirik bikainenak zerabiltzan parrastaka. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.
Urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat, igartzen zitzaiona, batik bat, osaba Joanikoten aitzinean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.
Gero, poliki hasi da, ahots tristez, dardara puntu batez: [...]. «Kuskue tanden», 2004 - 45. orr.
Asmamen handia behar da -maltzur-puntu bat, ia-ia-, sentsuei bistako zaien ororen aurka, intuizio ororen aurka, bidea egiteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.
Kakahuete txigortuak eta gazi-puntu fin bat emanak, almendrak, hurrak, eta anakardoak! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Maiaren bertsoak 17,5 puntu jaso zituen, eta Iturriagarenak, aldiz, 20. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
Flitwickek isilpean esan zidan ehuneko ehun eta hamabi puntu atera nituela haren azterketan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 245. orr.
Inoiz baino zailagoa da aurten Santiago Bernabeun punturen bat ateratzea. Berria - Kirola 2004-12-12
Pistan egon zen 21 minutuetan 16 puntu, bost errebote eta bi asistentzia lortu zituen. Berria - Kirola 2004-11-05
Buruko indarra berreskuratzeko garrantzi handiko puntua da Osasunaren aurkakoa. Berria - Kirola 2004-03-07
Igandean hiru puntu garrantzitsu galdu arren, sailkapenean ondo kokatuta jarraitzen dugu. Berria - Kirola 2004-03-11
2. proba: banaka, 45 ontzako enbor bat zeinek ebaki aizkorakada gutxienean (2, 1, 0 puntu). Berria - Kirola 2004-06-27
Garikoitz Sarriugarte sailkatu zen bigarren (377,5 puntu), eta Xabier Enbeita, hirugarren (357,5 puntu). Berria - Kultura 2004-10-17
Baina nik ez markaturik ere, eskerrak beste bat aski abila izan zela, eta horra beraz, gure taldearentzat lau puntu gehiago! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.
Gehigarrizko puntua lortzen badute (4 entsegu eginda), are eta hobeto. Berria - Kirola 2004-01-27
-Eta puntu bat kenduko zaio Gryffindor etxeari zure lotsagabekeriagatik, Potter. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.
Puntu erabakigarriak lortu zituen, eta partida ia erabakita utzi zuen. Berria - Kirola 2004-06-03
Vigon lortutako puntua erabakigarria izan zen. Berria - Kirola 2004-06-02
Horrek puntu bat esan nahi du Sabethen alde, joko-arauen arabera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Berrogeita hamar puntu burua zeharkatzen badiozue! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 194. orr.
Ehun punturen aldeaz galdu dugu, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 149. orr.
Sailkapenean lehen dira lau punturen abantzuarekin. Herria 2001-11-15
Slytherin zihoan txapelketan buru, berrehun puntuko aldeaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.
13 puntuko aldea dago Bettini eta Rebellinen artean, baina alde hori ez da gaindiezina. Berria - Kirola 2004-10-16
Zortzi puntuko aldea izatetik (41-49) hamabost puntuko aldea izatera heldu zen minutu gutxi batzuetan. Berria - Kirola 2006-01-19
Igoera sistematikoa izan zen hasieran, 2 puntu urteko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.
Orain artean gidabaimenak 12 puntu zituen eta egindako pettoen arabera murrizten zen ondasun hori. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Bi baso alkoholekin sei puntu gutxiago gidabaimenean. Berria - Kultura 2004-07-11
Negoziaketa horietarako puntu guztiak Kleimanekin prestatuak zeuzkan aitak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 106. orr.
II. liburuko 1. kapituluan garbi ikusten da puntu hori. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.
Puntu bat geratzen zen hitz egiteko, eta aurki lotu genuen hura ere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.
Bertagotik aztertu eta egiaztatu beharko litzateke puntu hau, nolanahi ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.
Puntu honetara heldu ondoren galdera nabarmena datorkigu burura: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Bost puntu ditu oinarri Bruselan aurkeztuko duten proposamenak. Berria - Euskal Herria 2004-10-12
Mozioaren lau puntuak. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Agenda hitzartu ondoren, lehenengo puntua betetzera pasatuko dira. Berria - Mundua 2004-08-25
Hor sartzen da bigarren puntua: energia berriztagarriak. Berria - Harian 2006-02-18
Ministroak 55 minutako hitzaldian deusik ez zuen ihardetsi puntu horietaz. Herria 2005-11-03
Guztira, hamahiru puntu eztabaidatu behar zituzten legebiltzarkideek. Berria - Harian 2005-02-18
Zinegotziek ez zuten puntua onartu, atxiloketen arrazoia zein zen ez zekitela argudiatuta. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Epaileek Sanzen dekretua ontzat jo dute, hiru puntu baliogabetuta. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Patronalarekin akordioaren puntu askotan dituzten «ezberdintasunak» azpimarratu zituen. Berria - Ekonomia 2004-07-20
Guretzat oinarrizkoak diren puntu batzuk zuzentzen ez badira, eredu sozial propioaren alde egiten ez badu, [...] eta guztiontzako eskubideen Europa izango ez bada, guk konstituzio honi ez diogu sostengurik emango. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Puntu honetan, hizkuntzalariak ez datoz bat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.
Puntu hauxe iruditzen zait eztabaidagarriena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.
Bi puntu geratzen dira argitu gabe: zergatik ez dira kristalak tubuluetako paretetara itsasten, eta zergatik ez dituzte, elkarri itsatsi, eta kristal-koskor handiagoak eratzen? Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.
Aldi berean, inportazioei kendutako eskubideek ere estatuaren finantza-egoera sendotu zuten, eta puntu horretan, gainera, bat zetozen estatuaren interesak eta negozioen esparrukoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.
Puntu honetan, bada, kontrako jarrerak daude teoria innatista baten, Gestalt-en, eta ikasketaren teoria baten, konstruktibismoaren, aldetik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.
Neurozientziak, puntu horretan, ezin du argitu "goragoko" maila bateko aldaketa horiek zer oinarri duten garunean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Berez, galdera sail bi hauek puntu berera daramate. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.
Baina antzekotasun-puntu horiek nabarmen uzten dituzte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.
Biek dute beren arrazoi-puntua, biak daude oker interpretazio oso bati bagagozkio. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
Adostasun puntuak badira, hala ere. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 76. orr.
Dokumentuko puntu nagusiak. Berria - Gaiak 2004-04-13
Hauxe duk oinarrizko puntua. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.
Hortik dator, argi eta garbi, proposizioaren bigarren puntua. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 85. orr.
Azken puntu hori, nolanahi ere, ez zen inondik inora onartu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 139. orr.
Lehen puntua da hartu ditudan ongiak gogora ekartzea -sortua izana, berrerosia eta mesede bereziak-, handietsiz eraspen biziaz zenbat egin duen nigatik Jainko gure Jaunak. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 1390. orr.
Gure arteko harremanen puntu ilun bat baino gehiago argi ditzaketenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.
Beste puntu gogoetagarria: prezioak. Herria 2003-08-07
Gizateriaren historiako puntu ilunenetako bat da esklabotza. Berria - Gaiak 2004-01-02
Britainiarrek Indian izandako herri-administrazioaren puntu indartsu eta ahulak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.
Edonola ere, zibilizazioek badute puntu komun bat: aparteko klase bat izatea gizarte primitiboekiko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 419. orr.
Orain arte ez didak puntu bakar batean ere esana egin. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.
Kristautasunak paganismoaren gain izandako garaipenak... deklamazio-gai berriak eman zizkion hizlariari eta eztabaida-puntu berriak logikariari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.
Desberdintasun-puntu harrigarri batzuk ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.
Gutxieneko puntuak «oso ongi zehaztea» izango da Kontseiluaren hurrengo lana. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
Dudazko puntua da orobat gorpua hain azkar azaleratu izana, baita bi egunez hilda egon ondoren jaurtiki bazuten ere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 139. orr.
Amurizaren puntu ahula ez baina haren bertute handiena da hori, agian. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 168. orr.
Hasieratik argitu beharreko puntua da hau. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 18. orr.
Fresko atera dute, bere puntuan... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 119. orr.
Mortero hori bere puntuan nahastuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.
Kolpeen ondorioz gizonetako bati sei puntu eman behar izan zizkioten buruan. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Gaur egun zirujau trebea da [...] estetikako ebakuntza bat egin ondoren puntuak txikiak eta era dotorean ematen dituena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 257. orr.
-Erdu datorren astean buruko puntuak kentzeko. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 81. orr.
Soniak abilezia izugarria zuen orratzaz eta hariaz mota guztietako oihalak egiteko [...] batean puntu mota bat erabiliz bestean bestea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.
Eguraldiak ere asko esan nahi du eta! -adierazi zuen Püchl andreak, eta puntu-lana egiten segitu zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.
Bezeroren bat sartzen bazen, puntu lana ez eteteko, txerri gantz potea edo barraskilo kaxa ekartzeko eskatzen zion mutilari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Joste-harien puntuetan, ordea, papera ez zegoen moztuta, etenda baizik: nabarmena zen lan hura egin zuena hariak mozturik azaleztatze-lana itsusteko beldurrez aritu zela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Zortziko txikian, zortziko handian bezala, lau puntu eta zortzi lerro izango ditugu, eta errimak lerro bikoitzen bukaeran jarriko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 85. orr.
-Lehen segmentua, aurreneko bi puntuek osatua, bi oinak metaforen bidez adierazirik ageri dituena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.
Bertso bat osatzen da bi, hiru edo bertsolari gehiagoren artean, bertsolari bakoitzak puntu bana txandaka boteaz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.
Bakarka hasierako puntua emanda, bina bertsori erantzun beharko diote zortziko txikian. Berria - Kultura 2006-04-01
Zortzi silabakoak dira puntu guztiak, ez da hori bertsolarien usadioa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.
Zortziko handiaren egitura bera du baina puntu bat (edo bi lerro) erantsiko dizkiogu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Diskurtso txiki bat da, nolabait, puntu bakoitza, bertsolariak eskala txikian jardun erretoriko guztia errepikatu behar izaten duen azpi-diskurtsoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.
Ariketa modu honetan, gai-jartzaileak hasiko du bertsoa, puntua jarriz, eta bertsolariak amaitu egin beharko du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.
Ezaguna da Arozamenari zer gertatu zitzaion, gaijartzaile batek puntua jarri ziolarik: "Belgikarren erregin dugu Fabiola...". Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.
Bost puntuko moldea dela, laukoekin batera, bertsolariek sarrien erabiltzen dutena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.
Hori egin du bertsoaren bigarren puntuan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.
Oilasko-biltzearen kontu horrek bertsoaren azken puntua ahaztuarazi dit. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.
Hortik aurrera, inprobisazio hutsean aukeratutako puntu-hitzen arabera moldatuko ditu bertsoa osatzeko erabiliko dituen gainerako argudioak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.
Puntuan hasi nintzen larritzen, zertarako nahi ote ninduen asmatu ezinik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 113. orr.
Aire lehor horrek puntuan sika dezake edozein zapi busti. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.
Deportivorekin, gainera, puntuan jartzea kostatu zitzaion arren, dezente jokatzen ari da. Berria - Kirola 2006-01-14
Elikatzeko sukaldeko eta mahaiko ekipamendu osoa ez ezik, espazioa ere puntuan eta garbi mantentzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 56. orr.
Diskoa amaitzera etorri da Euskal Herrira, grabatutako diskoa nahastu eta puntuan jartzera. Berria - Kultura 2004-03-18
Ferrari bere taldea Valentzian ari da egunotan, 2006ko autoa puntuan jartzen. Berria - Kirola 2006-02-01
Zaputzen bat egiteko puntuan nago. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.
Iturbide ez zebilen batere erratua erotzeko puntuan zegoela esan zuenean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.
Zainak lehertzeko puntuan jartzen zaizkionean, senak ez diola laguntzen, senak ez diola ezer esaten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 134. orr.
-Nora, orduan? -bere baitatik ateratzeko puntuan ematen zuen noble gipuzkoarra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 296. orr.
Amorruak itsuturik, tiro egiteko puntuan egon nintzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.
Begiak itxita neuzkan, negar egiteko puntuan... Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 80. orr.
Darling jauna eskaileretan gora arrapaladan joateko puntuan egon zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 66. orr.
Negar egiteko puntuan egon nintzen, baina, zorionez, eutsi egin nion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 134. orr.
Goitika hasteko puntuan nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.
Nerbio krisiak jotzeko puntuan zen: utzi egin nuen urruntzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.
Eguerdiko trena puntuan iritsi zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 137. orr.
Ezarritako orduan puntuan jangelara abiatu eta mokadu bakoitza 25 aldiz mastekatzen zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.
Biharamun goizean, seietan puntuan jo zuen konpondutako iratzargailuak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 40. orr.
Zortzietan puntuan lanean hasi behar dut. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 189. orr.
Hamabi eta erdietan puntuan, igande goiz eguzkitsu hartan, atean jo zuten Julio Rekexoren apartamentuan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 287. orr.
Hark joko zuela elizako kanpaia hamarrak eta laurdenean puntuan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 125. orr.
Zer moduz zortzietan puntuan ostegun iluntzean? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 193. orr.
Bederatziak puntuan dira "Turgeniev"eko erlojuan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.
Bederatziak puntuan, ez minutu bat gehiago ez minutu bat gutxiago. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.
Erlojuan hamarrak puntuan ziren Josebak aulkia hartu zuenean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.
Bostak puntuan direnean hasten dira gonbidatuak iristen, autoz, taxiz, oinez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 168. orr.
Zortziak eta erdi puntuan direnerako gelan egon behar du berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Uztaia teinkatu eta bere gezien jo-puntu egin nau. Elizen arteko biblia Nk 3,12
Alavesen, gaur egun, norbait jo puntuan baldin badago, hori Piterman da; bai, behintzat, zaleei dagokionez. Berria - Kirola 2006-01-27
Arku bat bortizki teinkatzen den bezala, azkena urrutira jaurtiki nahi denean eta jo-puntuan eman. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.
Legearen jo-puntuan diren gazteak izan dira eguneko protagonistak, eta guztiek duintasuna aldarrikatu dute. Berria - Ekonomia 2006-03-08
Hiru gezi jaurtikiko ditut alde horretarantz, jo-puntura botatzen ariko banintz bezala. Elizen arteko biblia 1 Sm 20,20
Frenatu eta puntu geldian utzi du 2CVa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.
Puntu-puntuan, ohi legez, hasi ziren irteten langileak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.
Trena puntu-puntuan irten zen, eta trenera jende asko igo bazen ere, bakar-bakarrik nengoen nire konpartimentuan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.
Haren barruko ordularia puntu-puntuan ibiltzen zen, inondik ere. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 13. orr.
Agenda bete zaio azken egunotan eta egunak erabat luzatu, baina puntu puntuan iritsi da hitzordura, larunbat goizean. Berria - Harian 2006-03-26
Bertan ipintzen zuen orduan ateratzen saiatzen nintzen, puntu-puntuan, hutsik egin gabe. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 17. orr.
Hamarretan puntu-puntuan egongo da behean, osoko bilkura dagoenez gero. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 53. orr.
Ordu bi eta erdietan, puntu-puntuan, hasi ziren langileak kaleratzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.
Elizako erlojuak bostak jotzean, puntu-puntuan, orrialdeak, lumak eta tinta-ontzia altxatzen zituen, tarrapatan lekutu aitzin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.
Bederatziak puntu-puntuan baldin badira nola demontre egon daitezke dagoeneko nire zain, galdetu zion bere buruari, baina ez zion ezer erantzun neskari. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 142. orr.
Puntu-puntuan esaten ez den egiari oso zaila gertatzen zaio gero bere lekua hartzea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.
-Izadiaren sekreturik handienetako bat argitzeko puntu-puntuan gaude oraintxe bertan -zihoen-; lur honetako sekreturik handienetako bat, nahi dut esan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 317. orr.
Baina inoiz ez zidan popatik eman, noiz edo noiz huraxe eskatzeko puntu-puntuan egon banintzen ere. Aitor Arana «Onan», 2000 - 23. orr.
Behar zen bezala zegoen muina: sendo, artean, puntu-puntuan egosia, eta hezurrari atxikia betiere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.
Aurretik barkamena eskatu behar diot Eugeni ederrari: zigorrez astintzen utzi behar dit puntu-puntuan jartzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 189. orr.
Lucinda bezalako neskatoek -pentsatu nuen- seguru ez dutela gehiegi loditzeko edota gehiegi argaltzeko arazorik, seguru bere puntu-puntuan dagoela neskatoa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 41. orr.
Castro hilabete barru egongo dela puntu-puntuan esan du Kortak. Berria - Kirola 2004-07-08
Puntu-puntuan zegoela iritzi zuenean, lakio bat prestatu zuen Teresak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 158. orr.
Munio puntu-puntuan ikusi duenean, ordea, bat-batean sekulako barne-korapiloa askatu izan balitzaio bezala, esan egin dio: "Iñigok bortxatu egin nau". Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 36. orr.
Kanoi, pistola eta labanak puntu-puntuan eduki behar ziren, distiratsu. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.
Orduak igaro nituen puntu-puntuan jartzen eta apaintzen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.
Puntu-puntuan nengoela, beltzak bere ahalmen guztia sartu zuen nire barruan, eta bultzaka hasi zen kementsu, nire gizonak klitorisa igurzten eta titimuturra horzkatzen zidan bitartean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 95. orr.
Bazekien Robertok mozkortua nahi zuela, puntu-puntuan, sexua eskaintzeko gaitasuna izaten den istant horretan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 60. orr.
Iaz sasoi betean zenak, aurten besoa ez daukala puntu-puntuan, Berria - Kirola 2004-05-20
Ia egunero ikusten nuen-eta, etxetik gymnasiumera nindoala, puntua egiten eta puntua egiten bere etxeko balkoi beiradunean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 113. orr.
Lasaitasun tinkoz ari zen puntua egiten, ezpainak apur bat zimur. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 66. orr.
Arrain saltzaileek, mahai hutsen atzean eserita, puntu egiten zuten, bizkarra makur. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Arreta osoa puntua egiten jarria, eta kemena hatzetan, haren itxurak harritzeraino ahula ematen zuen lehen begiratuan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 117. orr.
Andreak telebista aurrean puntu egiten utzi eta lotara abiatu ginen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.
Puntua egiteko orratza. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.
Baita agian puntu egiteko orratz pare batekin ere. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.
Puntua egiteari utzi zion; eskuetan zintzilik eutsi zion galtzerdi marroi gorriztari pixka batean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Mutilak harresiaren gorenetik ikusten zuen neska, etxeko galerian txintxo-txintxo eserita, jostatzen edo puntua egiten ikasten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.
Ilunabarrean puntu egiten eta elkarri esamesak kontari egoten ziren emakumeek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.
Artile kizkurreko izpi luzeez egindako alfonbra harro horietako bat zabaltzen zen, pazientziazko lan handia, Lisa ederrak bere salmahaian puntu eginez burututakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Tragedia haren ondoren, puntua egite sukartsuari ekin zion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
HERRIAk puntua egin du Filipe Goietxe, “Hautetsi Abertzaleak" elkarte antolatzaileko kidearekin. Herria 2001-11-15
Iparraldeko ekonomiaren puntua egiteko parada eman du Baionako komertsa auzitegiko urte berri aktak joan den astearte goizean. Herria 2005-02-27
Botere publikoak bildu direlarik joan den astelehenean Euskal Herriko "Hitzarmen bereziaren" puntua egiteko, ohartu dira sei urterentzat finkatua den antolamendu horretan kultur saileko proiektuek beranta hartua dutela. Herria 2005-05-05
Unibertsitate proiektu horren puntua egiteko urte bat honetan sei aldiz geroratua izan den bilkura uztail hastapen hortan beharra da. Herria 2005-06-09
Sei hilabeteko zuzenketa judizialpean ezarria izan baitzen SA6FAM altzairu lantegia joan den otsailean, epe erdiko puntua egin dute joan den astean Baionako komertsio auzitegian. Herria 2004-05-13
Dena esplikatu nion puntuz puntu, ulertu egin zuen, eta orain ardura handi-handia agertzen du nire segurtasunaz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 170. orr.
San Frantzisko zegoen komentura iristean, puntuz puntu kontatu zien guztia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.
Lapurrek, Jainkoaren grazia eta errukiari esker, hitzez hitz eta puntuz puntu entzun eta bete zuten anaiek apaltasunez eskatu zietena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 682. orr.
Printze beraren beste konstituzio bat dugu, ediktu hori aipatzen duena, eta prezepzioen gehiegikeria guztiak puntuz puntu zuzentzen dituena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 311. orr.
Bukaera horretara iritsi ahal izateko, puntuz puntu (etapaz etapa) egiten du bertsolariak bidea (bertsoa), saiatuz betiere egin beharreko ibilbide osoa begi-bistatik ez galtzen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.
Eta puntuz puntu gogoratzen nuen heriotzaren hurbiltasunarekin inoiz izaten den sentipen berezi hori: ustekabeko aisia bat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.
Ezagutzea ez da antzekotasuna puntuz puntu egiaztatzea, bestela baizik: ikusmenaren osagai aldagaitzak berriro aurkitzea da, dagoeneko, ordea, forma handien modura-edo egituratuak, batzuetan behintzat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Hizkuntza ez baita puntuz puntu gainerako gizarte erakundeen parekoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.
azken puntu (17); beste puntu bat (15); beste puntu batean (8); bi puntu horiek (10); erreferentzia puntu (11); gehigarrizko puntu (15); gehigarrizko puntu bat (11); harrotasun puntu (12); inflexio puntu (21); inflexio puntu bat (10); lortutako puntu (8); marra puntu (9)
puntu bakar (53); puntu bana (17); puntu banaketa (12); puntu banatuko (8); puntu bat gehiago (14); puntu bat lortu (9); puntu bat lortzea (8); puntu bateko aldea (8); puntu batu (15); puntu beltz (22); puntu beltz bat (8); puntu berean (12)
puntu ditu (61)
puntu egin (53); puntu egin zituen (27); puntu egiten (17); puntu egokia (13); puntu egokian (9); puntu eman (22); puntu eman zizkioten (9); puntu erdi (13); puntu eskasera (9); puntu eskuratu (19); puntu eta aparte (8); puntu eta koma (10)
puntu finko (14)
puntu galdu (20); puntu garrantzitsu (21); puntu garrantzitsua (10); puntu gehien batzen (14); puntu gehien lortzen (10); puntu gorena (13); puntu gorri (9); puntu gutxi (10); puntu gutxiago (39); puntu gutxiagorekin (12); puntu gutxien (16)
puntu handiagoa (9); puntu hartan (18); puntu hartara (8); puntu hau (32); puntu hauek (14); puntu honetan (94); puntu honetara (31); puntu honetaz (11); puntu honi (12); puntu hori (87); puntu horiek (39); puntu horietan (8); puntu horrek (15); puntu horren (10); puntu horretan (93); puntu horretara (21); puntu horretaraino (14); puntu horri (24)
puntu igo (13); puntu ilun (9); puntu irabazi (18); puntu izango (26); puntu izango dituzte (13)
puntu jaitsi (13)
puntu jakin (18); puntu jakin batean (8); puntu jaso (8
puntu kardinalak (9); puntu kendu (8); puntu kenduko (9); puntu kopuru (32); puntu kopuru bera (8); puntu kopurua (17)
puntu laurden (21); puntu lortu (104); puntu lortu zituen (40); puntu lortuta (9)
puntu marra (9)
puntu nagusi (13); puntu nagusiak (20)
puntu premia (38); puntu premia larrian (9); puntu premian (8); puntu puntu (10); puntu puntuan (58)
puntu sartu (61); puntu sartu zituen (31); puntu txiki (17); puntu zituen (11)
puntuz puntu (41)
sasoi puntu (62); sasoi puntu ona (14)
azken puntua (24); bigarren puntua (26); g puntua (12); gehigarrizko puntua (26); inflexio puntua (28); lehen puntua (62); lehen puntua lortu (9); lortutako puntua (10); puntua egiten (15); puntua emanda (11); puntua izan (13); puntua jarri (8); puntua lortu (19); puntua lortu zuten (8); sasoi puntua (25)
adostasun puntuak (15); jokaldiak eta puntuak (16); lehen hiru puntuak (12); lehen puntuak (15); puntuak banatuko (8); puntuak batzea (11); puntuak batzen (11); puntuak behar (12); puntuak behar ditu (8); puntuak eskuratu (22); puntuak eskuratzea (13); puntuak eskuratzeko (20); puntuak irabazi (12); puntuak irabaztea (10); puntuak irabazteko (12); puntuak irabazten (10); puntuak lortu (29); puntuak lortzea (18); puntuak lortzeko (24); puntuak lortzen (12); puntuak pilatzen (9)
bere puntuan (10); den puntuan (13); egiteko puntuan (18); hasteko puntuan (10); puntu puntuan (58); puntuan egon (28); puntuan egon zen (12); puntuan jartzeko (8); puntuan nengoen (8); puntuan zegoela (13); puntuan zegoen (10)
sasoi puntuaz (3)
puntuei esker (8)
hiru puntuen bila (15); puntuen arabera (15)
bederatzi puntuko (16); bi puntuko aldea (10); bost puntuko aldea (16); hiru puntuko aldea (21); lau puntuko aldea (20); puntuko aldea atera (9); puntuko aldea ateratzen (22); puntuko aldea dago (10); puntuko aldea du (10); puntuko aldea kentzen (15); puntuko aldea lortu (9); puntuko aldearekin (18); puntuko aldeaz (9); puntuko igoera (9); sei puntuko aldea (13); zazpi puntuko aldea (12)
puntura dago (17); puntura ditu (9); puntura du (22); puntura dute (11); puntura gerturatu (10)
punturen bat lortzea (12)
punturik lortu (14)
puntutan amaitu (8)
zein puntutaraino (11); zer puntutaraino (8)
puntutik gora (10); puntutik gorako (8)
puntuz puntu (41)